euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Arturo Campion' Euskal-Argentinar Ikastetxeak web gune propioa aurkeztuko du bihar Lapridan egingo duen bileran

2007/03/02

Argentinako Lapridako Arturo Campion Ikasketa Zentroko kide talde bat artxiboko argazkian Argentinako Arturo Campion Ikasketa Etxeko arduradunek zentroak sekula izan duen lehenengo web orrialdea aurkeztuko dute bihar. Teknologia berriek eta sareak eskaintzen dituzten aukerak profitatuz, bihartik aurrera elkarteko kideek internet bidez jaso ahal izango dute Arturo Campion Zentroak antolatzen dituen jarduerei buruzko informazioa. Aurkezpen ofiziala Javier Ibaldo-k egingo du Lapridako Euskal Etxearen egoitzan, Eduardo Torry eta Cesar Arrondo elkartekideek lagundurik.

Gehiago irakurri...


New Orleanseko Louisiana Basque Society-k Katrina hurakanaren ondorengo lehen ekitaldira deitu du

2007/03/01

Jose María Cundin artista getxoztarra Katrina hurakanaren indarrak Nueva Orleans hiriaren aurka jo zuenean 2005eko abuztuaren 29an, Louisiana Euskal Etxeak --Louisiana Basque Society-- ere hartu zuen kolpea. Kide batzuk galdu dira bidean, bateonbat hil da, beste batzuk beste hirietan berregin behar izan dute bizitza. Baina, 'New Orleansek ez du sekula amore ematen' --hala adierazi zion orduan EuskalKultura.com-i elkarteko lehendakariak, Michel-Antoine Goitia-Nicolasek-- eta izpiritu borrokalari horrekin Euskal Etxeak bere aktibitateera bueltatu nahi du, larunbat honetan egingo dutelarik hurakanaren ondorengo lehenengo bilkura. Elkarretaratzea Jose Maria Cundin bazkide berriaren erakusketa baten aitzakian deitu da.

Gehiago irakurri...


Urrundik-eko antzerki tailerrak taularatutako 'Emakumeen bakarrizketak' izeneko emanaldiak txalo ugari jaso zituen

2007/03/01

Augusto Carballal zuzendaria euren estreineko emanaldia eskaini zuten lau aktore berriekin Argentinako Entre Ríos probintziako Urrundik Euskal Elkartean antzerkia nagusitu zen joan den ostegunean 'Emakumeen Bakarrizketak' emanaldia medio. Augusto Carballalek euskal etxean bertan zuzendu duen antzerki tailerreko Mireya Alcain, Silvia Barros, Marta Echagüe, Graciela Ramírez eta Susana Schiavoni aritu ziren oholtza gainean eta txalo zaparrada jaso zuten eskainitako lanagatik. Arrakasta ikusita ikastaro berri bat abian jarri du Urrundik-ek, martxoan bertan hastekotan.

Gehiago irakurri...


Saladilloko Euskal Etxe argentinarrak zortea banatu zuen urtero antolatzen duen Inauterien jaialdiko zozketan

2007/03/01

Paola Urus, Saladilloko '2007ko Ihauteriaren Erregina', bere printzesen kortea lagun duela Saladillo herrian urtero egiten den Inauteri jaiak arrakasta handia bildu du aurten ere eta 'Itxaropen' Euskal Etxeak parte hartze garrantzitsua izan du antolakuntzan. Euskal Etxea zorte-emaile ere bilakatu da, beraiek saldu baitzuten ohiko zozketa handiko sari nagusia den autoa bereganatu zuen txartela. Bertako eta urruneko konpartsa ugari ere gerturatu ziren Saladillloko kaleetan barrena musika, kolorea eta dantzaldi biziak eskaintzeko. Alelí, Calfucurá, Pehuen eta Samba Show konpartsak azkeneko gaua eta jendearen animoak inarrosi eta bero-bero jarri zituzten erritmo erabat kutsakorrez.

Gehiago irakurri...


Gipuzkoako Arrasate eta Argentinako Sunchales, euskal argentinar herri senidetu zerrendako kide berriak

2007/02/28

Sunchales herri argentinarreko alkate Gonzalo Toselli eta Arrasateko alkatea, Ignacio Lakunza Gipuzkoako Arrasate eta Santa Fe probintzia argentinarreko Sunchales herriak senidetuak daude. Senidetze ekitaldi ofiziala astelehenean gauzatu zen Arrasaten, Sunchaleseko ordezkaritza bat, Toselli alkatea buru, bertan zela. Gonzalo Toselli Sunchales-eko alkatea buru duen ordezkaritza argentinarra Arrasate eta Euskal Herria bisitatu eta hobeto ezagutzeko baliatzen ari da egunotako bidaia. Bihar goizean Ibarretxe lehendakariak errezibituko du, herri senide arrasatearreko ordezkariak lagun.

Gehiago irakurri...


Hezkuntza sailburua Renoko CBSeko buruekin eta Stanford Unibertsitateko errektorearekin bilduko da

2007/02/28

Tontxu Campos Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua Tontxu Campos Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua eta Patxi Juaristi Unibertsitate zuzendaria Estatu Batuetara abiatuko dira bihar, Nevada-Reno eta Stanford-eko Unibertsitateetako arduradunekin biltzeko. Renon sailburuak Center for Basque Studieseko Aholku Batzordearen bileran parte hartuko du eta Stanforden unibertsitate ospetsu honetako errektorearekin bilduko da, John Etchemendy euskal amerikarrarekin alegia.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Coronel Dorrego herri argentinarreko 'Denak Elkarrekin' Euskal Etxea onetsi du ofizialki

2007/02/28

Coronel Dorregoko 1089-91 Udal Ordenantza, non azaltzen den zergatik ipini zaion Euzkadi izena (beste nazio batzuen izenen ondoan) bertako kale sail bati (irakur testua artikuluaren azkenean) Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak asteartero egiten duen bilkuran atzo hartutako erabakien artean Argentinako Coronel Dorrego herriko 'Denak Elkarrekin' Euskal Etxea onetsi eta Euskal Etxeen erregistro ofizialean sartzea deliberatu zuen. Neurri honekin aipatu euskal etxea nor da aurrerantzean, Jaurlaritzak kanpoko euskal giza-taldeei eskaintzen dizkien programa eta onuren hartzaile eta eskubide-emaile izateko bere bazkideekiko.

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak 216.000 euroz lagunduko du militarren pean desagertutako euskal argentinarren berri eskuratzen

2007/02/27

Militarren pean desagerturiko 300 bat euskaldun bilatuko dituzte akordioak bultzatutako ekimenekin Argentinako agintariekin sinatu berri duen akordioan jasotzen denez Eusko Jaurlaritzak 216.000 euroz lagunduko ditu argentinar militarren diktadurapean (1976-1983) desagertutako euskaldunen bilaketa lanak. Lankidetza akordioa atzo bertan sinatu zuten Buenos Airesen Javier Madrazo Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Arazoetako sailburuak eta gobernu argentinarreko Giza Eskubideetarako Idazkariak, Eduardo Luis Duhaldek. Banku Genetiko bat eta Argazki Artxibo bat sortuko dituzte akordioren arabera, eta Dokumentazio Zentro baten sorrera ere bultzatuko da.

Gehiago irakurri...


Euskal Biarnes Emigrazioari buruzko Paueko jardunaldi amaitu berriek jarraipena izango dute uztailean La Platan

2007/02/27

Cesar Arrondo irakaslea (erdian) Hondarribian eman zuen mintzaldi batean, bertako Uri Buru Batzarrak gonbidaturik Eliteen emigrazioari buruzko eztabaida bizi batekin bukatu ziren joan den asteartean pauen Euskal-Biarnesen Emigrazioari buruzko Jardunaldiak. Ekitaldiek ehun bat lagunetik gora bildu zuten, Adrian Blázquez (Paueko Unibertsitatea, Frantzia) eta César Arrondo (La Platako Unibertsitate Nazionala, Argentina) antolatzaileen esanetan. Ekimenak segida izango du datorren uztailean, La Platan egingo den Simposium batekin. Bertan, Pauen aurkezturiko hainbat lan irakurriko dituzte.

Gehiago irakurri...


Idahoko Boise State Unibertsitateak euskal sukaldaritza eskolak eskaintzen ditu, Dan Ansoteguiren eskutik

2007/02/27

Dan Ansoteguik arkumea prestatzen du Madeleine Hasart ikaslearen begiradapean (argazkia MCilley) Jakina da euskal kulturak oihartzun nabarmena duela Boise inguruan, Idaho-n baitago AEBetako euskal komunitaterik azkarrena. Euskal sukaldaritzak ere arrakasta handia dauka aldeotan eta horren adierazgarri bertako zenbait jatetxek harro erakusten duten Basque kartela izan daiteke. Oraingoan, baina, euskal sukaldaritzak unibertsitaterainoko jauzia ere egin du, Dan Ansotegui Boiseko Gernika tabernako nagusiak astero BSUn eskaintzen dituen eskolak medio. Guzti horren lekukotasuna eskaintzen du AP agentziako Anne Wallace Allen kazetariak Desert News egunkarian argitara emandako artikulu batek. Hauxe artikulu laburtua.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia