euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxearen ateak antzerkiari irekita daude

2008/09/01

Gure Antzerkiko kideak 2007eko abenduan emanaldi bat egin ostean Duela bost urte Miguel Mendiondo zuzendari eta antzerki irakasleak Bahia Blancako Euskal Etxeari antzerki tailer bat sortzeko leku bat eskatu zion. Etxeko Kultur Batzordeak berehala onartu zuen proposamena eta handik aurrera taldea urtetik urtera hazten eta sendotzen joan da. Gaur, Gure Antzerki taldeak lan ugari egin eta aurkeztu ditu eta datozen denboraldietarako ere hamaika priektu ditu eskuartean. “Lurra loratzen ikusteko, lehenago erein egin behar da” goiburuarekin, taldeak eta zuzendariak gogor eusten diote etorkizunari.

Gehiago irakurri...


SPRIk bulego berria irekiko du AEBetan, Pensilvanian kokatu nahi duten euskal enpresei laguntza emateko

2008/08/29

Filadelfia hiria izango da bulego berriaren egoitza Astelehen honetan, irailaren 1ean, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak (SPRIk) bulego berria irekiko du AEBetan, euskal enpresei herrialde honetan kokatzen laguntzeko helburuarekin. Bulego edo 'Euskarri' honek dagoeneko SPRIk Chicagon duen bulego iraunkorraren lana osatuko du. Zentro berriak babesa emango die AEBetan lehen aldiz instalatzen diren enpresei. SPRIk horrelako beste bi zentro ditu munduan, bata Shanghai-en, Txinan, eta beste Wroclaw-en, Polonian.

Gehiago irakurri...


'1945eko Euskal Astea'; Mar del Platako Denak Bat elkartearen hastapenak, Laura Echezarreta eta Mauro Vitulloren eskutik

2008/08/29

Euskal Etxearen sorreran parte hartu zuten kide historikoei omenaldia egin zien Denak Bat elkarteak 2005 urtean Denak Bat Euskal Elkartea 1943. urtean sortu zen, Argentinako Mar del Plata hirian. Bi urte beranduago, euskal etxeak bere lehenengo Euskal Astea antolatu zuen, garaiko komunikabideetan oihartzun handia izan zuena eta hiri honetan euskal kulturaren suspertzearen adierazgarri izan zena. Laura Echezarreta eta Mauro Vitullo ikerlariek Denak Baten sorreraren eta Euskal Aste horren nondik-norakoak azaltzen dituzte, jarraian euskara moldatuta aurkezten dugun artikuluan.

Gehiago irakurri...


Kanadako musikari batzuek euskal bale arrantzaleen historia kantu bidez kontatzen duen CDa plazaratu dute

2008/08/28

Euskal bale-ehiztariak Red Bay-en kokatu ziren XVI mendean (argazkia Michael Burzynski) XVI mendean Kanadako Red Bay badian bale arrantzan ibili ziren euskaldunen historia musika eta kantu bihurtu dute bertako musikari batzuek eta ‘Remembering the Red Bay Basques’ (Red Bay-ko Euskaldunak Gogoratuz) izenburuarekin CD batean argitaratu dute. Shirley Montague kantaria da ekimenaren sustatzaileetako bat eta ideia 2006ean Apaizac Obeto espedizioko euskaldunak ezagutu zituenean sortu zela azaldu dio EuskalKultura.com-i. Montagueren aburuz, azken urteetan euskaldunen garai hau ahaztua izan da Labradorren eta CD honekin gogora ekartzea da euren helburua, musika eta kantuetaz baliatuz.

Gehiago irakurri...


Berri Txarrak taldearen 'Zertarako Amestu' dokumentala Londreseko Portobello Zinemaldian izango da ostiralean

2008/08/28

Berri Txarrak taldearenkontzertua Alabaceteko ViñaRock jaialdian Azken hiru urtetan Berri Txarrak talde lekunberritarrak egin duen nazioarteko gira -- 200 kontzertu, 15 herrialde-- da 'Zertarako Amestu' dokumentalaren ardatza, eta euskal musikan aintzindaria izan den abentura hori etzi ikusgai izango da Portobelloko Zine Jaialdian. Ibon A. Totorika zuzenduriko filmeak taldeko hiru partaideen esperientzia jasotzen du 'Jaio.Musika.Hil’ diskaren aurkezpen bira luze horretan zehar. Euskalkultura.com taldearekin solastu da, gogora ekarriz Japoniako Fuji Rock jaialdiaren irekiera bezalako kontzertu jendetsuak --10.000 lagundik gora-- eta taldeko baxujole Mikel Lopez 'Rubio'-ren agurrak dakarren aldaketa hausnartuz, disko berria prestatzen ari diren artean.

Gehiago irakurri...


Guztia prest dago Chino herrian, Kalifornian, ostiralean 2008ko NABO Biltzarra eta Euskal Jaia abiatzeko

2008/08/27

Chinoko Klikaren artxiboko argazkia (arg. EuskalKultura.com) 'Euskal klika Ameriketan' bilkura-omenaldia; Euskal Herria, Mexiko eta AEBetako pilotarien arteko partidak; Noka taldearen emanaldia; Besta Berri meza, kabalkada eta ikuskizuna; Estatu Batuetako eta Euskal Herriko musikariak; AEBetako hainbat lekuetako dantza talde, lagun eta bisitariak... Hauek dira heldu den asteburuan Kaliforniako Chinon eginen den 2008 NABO Biltzarra eta Euskal Jaiaren osagaietako batzuk. 40 urte beteko ditu aurten Chinoko urteroko euskal piknik edo bestak, eta bertako Euskal Etxeak bere ahalegin handiena ezarri du elkarretaratzea egiazki ederra izan dadin.

Gehiago irakurri...


Larunbatean hasiko da Txileko Santiagoko Euzko Etxean I. Euskal Pilota Trinkete Txapelketa

2008/08/27

Atzo Abadiñon aurkeztu eta Santiagoko txapelketan arituko den Euskal Selekzioa Atzo bertan aukeztu zuten Abadiñon larunbatetik aurrera Santiagoko Euzko Etxean egingo den I. Euskal Pilota Trinkete Txapelketan parte hartuko duen Euskal Herriko selekzioa. Neska eta mutil gazte hauekin batera Santiagon Dominikar Errepublika, Venezuela, Txile, Uruguai, Mexiko, Argentina, AEB eta Boliviako pilotariak ariko dira. Txapelketa irailaren 6a arte luzatuko da eta Munduko Pilota Batzarrak antolatu du. Nahiz eta antolatzaileek esan pilotari gazteei lehiatzeko aukera emateko helburuarekin egiten dela, Nazioarteko Pilota Federazioak (FIPV) txapelketa onartzen ez duela eta partaideei zigorrak ezarriko dizkiela iragarri du.

Gehiago irakurri...


Osasuntsu bete du lehen urtea Euskara Munduan 2008/11 programak, HABEko arduradunen balantzean

2008/08/26

Kinku Zinkunegi Arrecifeseko barnetegian hitzaldia ematen Jadanik igaro da urte bete Miren Azkarate Kultura Sailburuak Euskara Munduan 2008/11 programa aurkeztu zuela Euskal Gizataldeen IV Mundu Biltzarrean, Bilbon. Geroztik, orduan aurkeztutakoa abian jartzeko hainbat urrats eman ditu HABEk, Euskal Gizataldeekiko Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza eta lekuan lekuko federazio edo euskal etxeekin elkarlanean. Aipagarriena seguruenik, atzerrian euskara irakasleak trebatzeko herrialde desberdinetako Nazioarteko Taldea eratzea izan da. Taldeak bukatu berria du lehenengo barnetegia Argentinan eta partaide guztien balorazioa, ikasle zein irakasleena, ezin hobea izan da. Jatorri desberdinek taldeari ematen dioten aniztasuna oso aberasgarria izan da, partaideen esanetan. Nazioarteko Taldea pausorik berriena izan bada ere, ezin ahaztu euskal etxe bakoitzak Euskara Munduan programaren barruan egiten duen lana.

Gehiago irakurri...


Joxan Goikoetxea soinujoleak euskal musika eskainiko du Frankfurteko Museumsuferfest jaialdian

2008/08/26

Joxan Goikoetxea soinujole hernaniarra Aurten ere euskal musikari bat arituko da Frankfurt hiri alemaniarrean egiten den Museumsuferfest jaialdian, Euskal Ikasketen Alemaniako Etxeak eta Radio X irratiak gonbidatuta. Joxan Goikoetxea izango da musikari hori eta ostiral honetan taula gainera aterako da bere abesti eta euskal kanta tradizionalak erakusteko asmoz. Abuztuaren azken asteburuan egiten den Museumsuferfest jaialdiak 2 eta 3 milioi bisitari inguru biltzen ditu urtero. Aurtengoan, bertan dauden entzuleez gain, Radio X irratiko mundu osoko entzuleek ere gozatu ahal izango dute Goikoetxearen musikaz, zuzenean irratiz eta internet bidez emango dutelako kontzertua, www.radioX.de webgunetik.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Saladilloko Euskal Etxeak: Silvina Bordenave lehendakari berrautatua

2008/08/25

Maria Silvina Bordenave, Saladilloko 'Itxaropen'eko lehendakaria Euskal Etxearen hamargarren urteak ospatzen zituela, bazkideen Biltzar Nagusia egin zuen joan den larunbatean, abuztuaren 23an, Saladilloko 'Itxaropen' Euskal Etxeak. Ondorioz, epealdi berrian bertako euskal ekimenak antolatu eta herriko euskal elkartea gobernatuko duen talde berria hautatua izan da, buru gisa langintza honetan eskarmentu handia duen Maria Silvina Bordenave, orain arteko lehendakaria berrautatua izan delarik. Berarekin batera, besteak beste, Adriana Osen lehendakariorde da, Susana Labere idazkari, eta Alfredo Alidio Elizagaray diruzain.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia