euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2023a bukatu eta 2024a hasteko ere euskara ospagai: hona euskarari lotutako lau bideo, Valentzia, Arrecifes, Lima eta AEBtik

2024/01/04

Euskara urtea agurtzeko, euskara urte berriari hasiera emateko. Hona abenduko lau bideo ENE 2023koak
Euskara urtea agurtzeko, euskara urte berriari hasiera emateko. Hona abenduko lau bideo ENE 2023koak

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Urtea bukatu, urtea hasi... Biak egiteko, euskara lagun eta ospagai. Artikulu honetara gure erredakziora iritsitako lau bideo hautatu eta bildu ditugu, abenduan, 2023ko Euskararen Egunaren karietara grabatuak, Diasporako lau puntutan, atxikimendu eta engaiamendu erakusle. Bideoak Valentziako Laurak Bat Euskal Etxetik; Argentinako Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxetik; Perutik, Limako Euskal Etxetik; eta Estatu Batuetatik, bertatik antolatuta online funtzionatzen duen Arnas Berri Bertso Eskolako zazpi kide bertso bana oparituz. Hona:


Euskara eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospagai, jostagarri eta bilgarri Valentzian


Arrecifeseko (Argentina) Helduentzako Kantu Tailer Librea "Lau teilatu" kantatzen, Mariana Dominé Irigoyen zuzendari


Limako Euskal Etxetik, Nerea eta Maurizio "Txoria txori" eskaintzen munduko gainerako euskaldunei


Estatu Batuetatik, online grabatua, Boisetik koordinatzen den Arnas Berri Bertso Eskolako zazpi kide bertsotan: Martin Goikoetxea, Rock Springs, Wyoming-etik; Nerea Ezeiza Arregi, New Yorketik; Asier Barandiaran, Reno-San Frantziskotik; Oier Pastor, San Frantziskotik; Ibon Iza, Dima Bizkaitik; Urtzi Urrutikoetxea, Washington DCtik; eta taldeko koordinatzaile, Todor Azurtza, Idahoko Boisetik. Bertso bakoitza audioan eta idatzita euskaraz, alboan ingelesezko itzulpena duela.

Euskara lagun eta leku gero eta handiagoa irabaziz ibil gaitezen munduko euskal komunitateetan, hona hasi berria dugun 2024 urterako gurari eta agiantza!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia