Berlingo Gernika Euskal Etxeak "Sant Xoan Gaua" ospatzera deitu du, ekainaren 21ean, larunbata, 17:00etatik aurrera, iaz bezala hiriburu alemaneko 'De Berlín Son' eta 'Castellers de Berlin' elkarteekin batera.
"Castell-ak, sua, dantza, musika, jan-edana eta giro paregabea!", dio euren gonbidapenak.
Sarrera doakoa. Jatekoa egongo da, baina hala ere, etxetik zerbait eramatera gonbidatzen dute, "ez baitakigu guztiontzako sardinarik izango den".
Edariak Teepeelandek eskainiko ditu tabernako barran, prezio merkean.