Urteko gaurik motzena eta magikoena ospatuko du Bruselako Euskal Etxeak, 2025 honetan Bruselako Casal Català-rekin.
Ekainaren 21ean, larunbata, La Vallée-n, honako egitarauarekin:
- 18:00 – Haurrentzako eskulan tailerra
- 18:30 – Trikipoteoa auzoan zehar - topagunea: Sainte-Catherine plaza
- 20:00 – Afari herrikoia (sarreran barne)
- 21:30 – Musika eta dantza trikitilariekin
- 22:30 – Gazte jaia DJ Síndria 03:00ak arte
Sarrerak: 10€ bazkideak | 15€ ez bazkideak | Doan 6 urtez beheitikoek
Sarrera + afaria barne (pa amb tomàquet Kataluniako hestebeteekin eta taloa txistorrarekin/gaztarekin).