Saio berri bat aireratuko du Paraná-tik, Entre Rios probintzia argentinarretik, 'Presencia Vasca' irratsaioak Uhinen bidez edo online entzun daiteke igandero "egungo berri guztiekin, Argentinako euskal komunitatea, Euskal Herrikoa eta mundukoa hizpide: berriak, jarduerak, kultura eta denetarik".
Airean segitzen duen Argentinako euskal irratsaio zaharrena, eta mundukoa ere, Euskal Herrikoez aparte, aurten 35 beteko baititu etengabeko lanean.
Astero zutabe bat egiten du Buenos Airestik Mikel Ezkerro historialariak, gaiak eta berriak aztertuz eta gogoeta eginez euskal gaiez.
Entzun ezazu LRI 365 Radio Universidad (105.7 Mhz) edo internetez www.fmuniversidad.com-en. 11:00etatik 12:00etara (ordu argentinarra). 16:00etatik 17:00etara (Euskal Herriko ordua).
- Gidari: Federico Borrás eta Santiago Erguy Alcain
- Arlo teknikoa: Patricio Rodríguez
Ez zazula galdu!
Federico Borras eta Santiago Erguy Alcain, saioko gidariak Paranako Universidad Tecnológica Nacional-eko FM Universidad-eko estudioan