Joan den asteko "Dizdizka Zeruan" Gabonetako kontzertu hunkigarriaren ondoren, bigarren aukera bat Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoia, Marta Pilar Hernando zuzendari, Eguberri errepertorioan entzuteko, oraingoan Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Gorteko Ordezkaritzak antolatutako Entre Amigos V. Musika Zikloaren barruan.
Abenduaren 18an, osteguna, 20:00etan Meategi eta Energiako ETSI auditorioan (Alenza kalea, 2).
Oraingoan Euskal Etxeko txistulari sailak ere hartuko du parte. Urko Urteaga eta Nagore Agirreren talentuaz gozatzeko aukera, eta euskal pieza tradizionalez gozatzekoa, Eguberri giroan.

Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoiaren aurreko kontzertuko kartela, ostegun honetan errepikatuko den errepertorioarekin

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


