Irailaren 6an, igandea, Olavarriako Immigrantearen Eguneko 5. Jaia ospatuko dute 12etatik 21etara San Jose Kultur Zentroan, hiriko Gure Etxe Maitea Euskal Etxea stand batekin eta bere dantzariekin partaide. Jaiko antolatzaile, Olavarriako Udala eta bertako Gizataldeen Batasuna.
Euskal Etxeko dantzariek 15:30ean eskainiko dute agertokian euren emanaldia, lehenengoz; eta 19:00etan bigarrenez, Lantzeko Inauteria eskainiz.
EEko Folklore Tailerrak ere dantza argentinar bat aurkeztuko du.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


