Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeak gonbidapena luzatu du urriaren 23an, osteguna, hiriko Basque Block-en kokatuta dagoen Jacobs-Uberuaga Etxea bisitazeko "kandepen argipean".
19:00etan da bisitaren hitzordua, baina lehenago etor zaitezke, antigoaleko euskal jantziekin, edo euskal jantziekin besterik gabe, freskagarri batzuk hartu eta argazki saio batean parte hartzera.
Argazki saioak 18:00etan hasiko dira. Doako ekitaldia. Xehetasunak hemen.