euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskal Etxaren Batzar Orokorra eta Zuzendaritza Batzordearen berrikuntza: animatu!

2025/06/23

Non: Brusela, Belgika

Ekainaren 23an, astelehena, Bruselako Euskal Etxeak Urteko bere Batzar Orokorrera deitzen ditu bazkide eta lagunak, elkartearen egoitzan 19:00etan.

Hona bazkide eta lagunei luzatu dieten gonbidapen gutuna:

Bruselako Euskal Etxeak (BEE) zuen laguntza behar du bere ekintzak sustatzeko!

Azken 15 urte hauetan, zuen laguntzari esker eta zuen partehartzeari esker hainbat ekimen desberdin garatu ahal izan ditugu: Euskara eta dantzako ikastaroak, sukaldaritza ikastaroak, korua, mus txapelketa, mus ikastaroa, beste elkarteekin partehartzeak, sagardotegi gauak, haurrentzako ipuinak, Olentzero, Korrika, zinema zikloak, kontzertuak, txalaparta, etab.

2025-2026-ko ekintzak bultzatzearren,2025 ekainak 23an 19:00etan Euskal Etxeko lokalean osatuko den BEEko batzar orokorrera gonbidatuta zaudete (avenue Emile Féron,153 /1060 Saint-Gilles/Bruxelles).

Bertan administrazio-kontseilua berritzeko aukera izango da (bolondresen bila gabiltza) eta urte berriko joera berriak definitzeko. 

Iradokizun guztiak ongietorriak izango dira!

Erne: bozkatzeko aukera kideek bakarrik izango dute, beraz berritu edo kontribuzioa egin 2025rako. (BEEko kontuan  BE45 0689 4615 3989  edo lekuan bertan ordaindu beharrekoa 30€ pertsonako - 15€ gazteentzat)

Zuen hitzaren zain geratzen gara, BEEk aurrera egin dezan!

BRUSELAKO EUSKAL ETXEA ASBL
Rue Émile Féron 153
1060 Bruxelles (Saint-Gilles)
bruselakoeuskaletxea@gmail.com



« Ekaina 2025 »
 
 
 
 
 
 
8
9
10
28
29
30
 
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia