Eskualdunak, Montpellierreko Eskual Etxeak bere Urteko Batzar Nagusia egingo du abenduaren 14an, igandea, 2025ean egindakoak eta 2026rako proposatuak mintzagai.
Jacou-ko Lucien Lambert karrikako Jacques Prévert aretoan egingo da. Aurten Ohiko Biltzar Nagusiaren aurretik Ezohiko Biltzar Nagusi bat egingo da, Eskualdunak-en estatutuetan proposatu diren aldaketa batzuk bozkatzeko.
Ondoren senidetasun bazkari bat egingo da, eta honen ondoren haurrek espero zuten momentua iritsiko da, Olentzerok bisita luzatuko baitie.
Programa
- 10:00 Ongietorria
- 10:30 Bi Biltzar Nagusiak
- 12:00 Zintzur bustitzea
- 13:15 Eguberri afaria eta Olentzero
Horren ostean, musika, dantza, kantak eta festa. Ekarpen ekonomikoa pertsonako, 20 euro. Ikasleek eta 12 urtez behetikoek, 10 euro.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


