Zabalik dago joan den asteazkenetik Idahoko Estatuko Artxiboetan (2205 Old Penitentiary Rd 83712), Bosco eta Oinkari Dantza Taldearen artean antolatutako lehenengo lankidetzaren ondorio den erakusketak. Abuztuaren 15era arte bisitatu ahal izango da. Artxiboa asteartetik larunbatera dago zabalik 11etatik 4etara.
Inaugurazio zeremonia ofiziala uztailaren 27an egingo da, Jaialdi 2025eko programaren barruan, 17etatik 19etara luzatuko den saioan. Oinkari Dantza Taldeko lagunek emanaldia eskainiko dute 18:00etan.