Ekainaren 24an, 17etan, Enrique Azurza koru zuzendari tolosarrari, harrera egingo zaio Caracaseko Eusko Etxeko areto nagusian.
Enrique Azurza momentu honetako koru zuzendari nabarienetako bat da Euskal Herrian eta Venezuelan dabil bisitari, bertako Simon Bolivar Koru Sistemak 50 urte bete dituela-eta, korua bera zuzentzen.
Topaketa interesgarria eta errepikatuko ez dena izango da musikazale eta koruzale guztientzat.