Irailaren 13an, larunbata, Carina Barajas Utah-ko euskal amerikar artistak saltokia izango du Avenues Street Fair Azokan, Salt Lake Cityko D eta K kaleen artean goizeko 9etatik arratsaldeko 6etara. Euskal gaiko margolan sorta ederra dauka Carinak (ederra hitzaren zentzu guztietan). Manatuak hartzen ditu.