Ekainaren 30ean, astelehena, Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzian, bere Urteko Ohiko Batzar Nagusia egingo du, 18:00etan, lehenengo deialdian, eta 19:00etan bigarrenean.
Gai-zerrendak aztertuko ditu, besteak beste, erakundeko kontuen egoera 2024/12/31era arte, Batzorde Kontu-Ikuskatzaileren txostena epe berean, eta Zuzendaritza Batzordeko kide guztiak berritzeko hauteskundeak egingo ditu, baita Batzorde Kontu-Ikuskatzailea ere.