euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Anjel Lertxundik eta Aingeru Epaltza idazleek alemanera itzulitako euren lanak aurkeztuko dituzte Cafe Exzess-en

2008/10/17

Non: Frankfurt, Alemania

Anjel Lertxundi eta Aingeru Epaltza idazleek liburu bana aurkeztuko dute Frankfurteko Cafe Exzess-en (Leipziger kalea, 91), hiriko kontrakulturaren gunetako batean gaur arratsaldeko 19:00etan. Anjel Lertxundik 1983. urtean kaleratu zuen 'Hamaseigarrenean aidanez' eleberria eta Aingeru Epaltzak 2000. urtean kaleratutako 'Rock'n Roll' eleberria alemanieraz aurkeztuko dituzte. Pahl Rugenstein argitaletxeak plazaratu ditu Alemanian, euskal literaturari buruzko Zubiak bildumaren barruan eta euskaratik zuzenean alemanierara itzuliak izan dira. Zubiak bildumaren sustatzaile nagusienetakoa Euskalema elkarte euskal-alemaniarra osatzen duten itzultzaile eta euskaltzale taldea izan dira, eta bilduma horretako hirugarren eta laugarren liburuak dira honako biak. Orain, euskal literatura Alemanian zabaltzen jarraitzeko asmoz, Bost_Kultura literatur agentzia sortu dute, Petra Elser itzultzailea buru delarik. Petra Elser ere aurkezpenean egongo da.

Alemaniako Euskal Liburutegiko webgunea



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia