euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Agirre eta Eresoinkari buruzko "Paris, paperezko ahotsak" filma, Juan de Garay Fundazioak emanik

2017/07/11

Non: Buenos Aires, Argentina

Uztailaren 11ean, asteartea, Agirre lehendakaria eta Eresoinkari buruzko "Paris, paperezko ahotsak" filma emango du Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak bere egoitzan.

18:30tan izango da. Ondoren, zintzur bustitzea 20:00etan. Nahi duenak afaria Iparraldeko Euskal Etxearen jatetxean, 21:00etan.

Filma Donostiako Zinemaldiaren 64. edizioan estreinatu zen, Agirre lehendakariari buruzko bost dokumentaleko multzoko bat izanik.

Filmaren edukiaz

1937ko abuztuaren 19a. Totalitarismoak aurrera darrai, errukigabe. Santanderren erbesteraturik, Agirre lehendakariak Gabriel Olaizola musikariari deituko dio, misio baten ardura emateko: "Gerra galduko genuen, baina artearen bitartez borrokan jarraitzea da gure eginbeharra". Testuinguru horretan sortu zen Eresoinka, erbesteratuek osatutako euskal arteko talderik handiena. Eresoinkak Paris eta Europako eszenatokirik onenak konkistatu zituen, bake-mezu bat igortzeko. Baina, non datza artearen indarra? Zer dela eta izan daiteke borroka-tresna bat? Inazita Olaizolak eta Margaritte Truebak epopeia hartan parte hartu zuten, eta Eresoinkaren abentura ekarriko digute gogora: dokumentalaren melodia izango dira haiek. Akonpainamenduak Marga Berra, Ione Miren Agirre eta Pablo Ibarluzearen esku egongo dira. Parisekin lotutako euskal artista gazteak dira; haien diziplina artistikoen bitartez, Eresoinkaren errelatoko alderdi komunak irudiztatuko dituzte, baita mugimendua ere, bizitzaren beraren adierazpen gisa.

Zuzendariaz

Estibaliz Urresola Laudion (Araba) jaio zen, eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bost urtez euskal zinemaren eta telebistaren industrian lan egin ondoren, zuzendaritzari ekin zion Bartzelonako ESCACen. Han, Zuzendaritza Zinematogafikoko masterra eta Film Business - Marketing, Banaketa eta Nazioarteko Salmentetako masterra egin zituen. Harrezkero Euskal Herria eta Bartzelona artean bizi da, zenbait ikus-entzunezko proiektutan errealizadore eta zuzendari gisa lanean.

 



« Maiatza 2024 »
 
 
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia