Maputxeek mapudungun deitzen duten euren hizkuntza nazionala suspertu eta bultzatzearren ari da lanean Txileko Nazio Batzorde Indigena. Euskal Herrian hizkuntza alorrean izandako eskarmentua ezagutzearren euren lurra bisitatzeko gonbidapena luzatu zioten Kontseiluari. Ondorioz izana da Txilen Xabier Mendiguren, lurralde maputxean (Santiago hiriburutik hegoaldera) zenbait kontaktu egin eta euskararen ibilbidea azalduz. Maputxeak udako unibertsitate moduko bat ari dira prestatzen datorren urtarrilerako, euren hizkuntzan aurrerapausoak eman ditzateken pedagogoak prestatzeko gehienbat. Informazio gehiago hemen.