Hiznet soziolinguistika masterreko ikasleen lanak internet bidez kontsulta daitezke Asmoz Fundazioaren webgunean
03/02/2007
Hiznet masterreko webgunearen logoa
PUBLICIDAD
Soziolinguistika arloan interesa duten internet erabiltzaileek gaiaren inguruko informazio eta ikerketa ugari kontsultatzeko txokoa dute eskura, Asmoz Fundazioak antolatzen duen Hiznet, Hizkuntza Plangintza master kurtsoari esker. Ikastaroaren webgunean urtean zehar ikasleek egindako lanak jarri dituzte eskuragarri eta 50 bat izenbururen artean aukeratu dezake irakurleak. Gai honen harian, soziolinguistikaren aktualitatea jarraitzeko bi blogen pista eman berri du Sustatu.com albistegiak: Karrajua, euskaltegien mundutik eta Hizkuntzaren soziologia eta beste.Asmoz Fundazioak beste zenbait erakundeen kolaborazioarekin zuzentzen duen Hiznet Hizkuntza Plangintza Masterreko ikasleek ikasturtean zehar egindako ikerketa eta lanak argitara eman dituzte Hizneten webgunean. Lanak pdf formatoan daude, publikoarentzat eskuragarri. Lan zerrenda luzea da, 50 bat lanek osatua, eta soziolinguistika arloko zale eta profesionalentzat bereziki informaziogune interesgarria izan daiteke. Ikasleen motibazioa, hizkuntz plangintzak eta euskalduntze-alfabetatzea, elkarren osagarri edo Etorkinak eta hizkuntza-ereduak bezalako lanak irakur daitezke bertan.
Honezaz gain, Sustatu.com webguneak soziolinguistikaren aktualitatea jarraitu nahi duten irakurleentzat bi site-en berri ematen gogoratzen du. Horietariko bat Karrajua, euskaltegien mundutik bloga da. Webgune honek 'euskaltegien eta helduen euskalduntzearen inguruko gunea' bezala aurkezten du bere burua, eta eskaintzen dituen zerbitzuen artean foroa, jarioak eta klaserako ideiak eta baliabideak aipa daitezke. Bigarren gunea 'Hizkuntzaren soziologia eta beste izeneko bloga da, Txerra Rodriguezek egiten duen gune pertsonala, eta bertan 'hizkuntzaren soziologiari buruz (edo soziolinguistikari buruz) berba' egiten dela azaltzen du egileak.