Hamabi lan aurkeztu dira 'Juan Zelaia' Saiakera Sariaren aurtengo ediziora; irabazlearen izena azaroan plazaratuko da
15/09/2005
PUBLICIDAD
Abuztuaren 31ean itxi zen 2005eko Juan Zelaia Saiakera Sariaren deialdirako lanak aurkezteko epea. Aurtengoan hamabi izan dira aurkeztu eta onartutako idatziak. Epaimahaiak (Aingeru Epaltza, Miren Eraso, Joxemari Iturralde, Bixente Serrano Izko eta Jose Angel Irigaray mahaikide) honako lanen artean hautatu beharko ditu finalistak eta irabazlea:
-Literatura eta ideologiaz
-Kontzentrazio esparruetako sinesturak
-Lazarraga, ernazimentua euskaraz
-Euskara: bagara, ari gara
-Nazioa eraikuntzaren porrota
-Abertzaleen nazioa euskalduna ote?
-Euskal Herri imaginario baten alde
-Herria, Hiria, Nazioa
-Manex Erdozaintzi-Etxart
-120 apustu elikaduraz
-Etakideen ametsak
-Bidaiatuz
Erabakia azaroan jakinaraziko du epaimahaiak.
Lotura gehigarriak
Deialdia egiten duen Pamiela argitaletxearen webgunea www.pamiela.org