euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Etxepare Euskal Institutuak sustatuta euskara maila egiaztatzeko azterketak izan dira Madril eta Bartzelonan (Etxepare.eus-en)

2023/07/24

Euskara sustatzeko Etxepare Euskal Institutuak egiten duen lanen artean dago euskara maila egiaztatzeko azterketak antolatzea HABEren laguntzarekin. Etxepare Euskal Institutuak euskal etxeetan euskara ikasten ari diren ikasleen euskara maila egiaztatzeko azterketak antolatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo; urtero Madril eta Bartzelonan egiten dira, eta ziklikoki, baita Argentinan ere.  

Lotura: Etxepare Euskal Institutua

Madril eta Bartzelonako ikasleak aurkeztu dira 2022-2023 ikasturtean zehar Euskara Munduan programaren baitan euskara azterketara, eta B1, B2 eta C1 mailetako azterketak egin dituzte. Guztira hiru pertsonek eskuratu dute B1 maila, batek Bartzelonan eta hiruk Madrilen. Lau pertsona izan dira B2 maila eskuratu dutenak, batek Bartzelonan eta hiruk Madrilen. Aldiz C1 maila bost pertsonek eskuratu dute, batek Bartzelonan eta lauk Madrilen.  

Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programak mundu osoko euskal giza kolektibitateen artean euskararen ezagutza bultzatzea du helburu. Euskal Etxeetan ematen diren eskolak diruz lagundu eta materialez hornitzeaz gain, euskara irakasleen trebakuntza sustatzen da programa honen bidez. Izan ere, giza baliabideei dagokionez, Euskal Etxeek askotan beren irakasle taldea trebatu beharra dute eta hori erronka handia da.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia