euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Baliabideak > Euskal produktuak

Elore enpresa Miami Florida Estatu Batuak (AEB)

Juan Elejabarrieta durangarra berak sortutako Elore konpainiak eginiko txorizoetako batzuk erakusten (argazkia EuskalKultura.com)
Juan Elejabarrieta durangarra berak sortutako Elore konpainiak eginiko txorizoetako batzuk erakusten (argazkia EuskalKultura.com)

Txorizoak eta hestebeteak euskal erara

Txorizo eta hestebete fabrika da Elore. Lantegiak 1988ko martxoan eman zituen lehenengo urratsak. Urte zaila izan zen hura Miamiko pilotarientzat eta hiru pilotarik (Juan eta Jesus Elejabarrieta durangarrek eta Juan Antonio Oregui markinarrak) eta beste bi bazkidek (Miguel Piedra Durangoko pilota enpresariak eta Fermin Sobron Errioxako Baños del Río Tobías herriko txorizo arloko enpresariak) elkartzea erabaki zuten, "Elore" enpresa sortuz Floridan txorizoak egiteko, "Quijote" izen komertzialpean. Mertxe Gorosabel eta Begoña Solagaistua ere laguntzaile, txerriki enpresa hau ederki finkatu da urteotan Estatu Batuetako Ekialdeko hestebetegintzan, Quixote marka arras ezaguna izanik. Hestebete lehorrak egiten dituzte, hezetasuna xurgatuz; esan nahi baita, mozkinak naturalki uzten dituzte sikatzen, Euskal Herriko edo Errioxako estiloan. Enpresak hamabi bat langile dauzka eta gehienbat Floridan bertan eta Estatu Batuetan, Puerto Ricon, Mexikon, Panaman eta Irla Birjinetan saltzen dute. Produktuen aldetik, hasierako txorizoaz aparte, kantinpalo estilokoa egiten dute, baita ere txorizo bizia (piper biziaz), ardo estilorakoa, goren motakoa, txistorra, saltxitxoia, solomoa, eta solomo adobatua. Azken pare bat urteotan jauzi handia eman dute konpainia handiago batekin bilduz.

Helbidea: 7224 NW 25th Street

Hiria: Miami

Hiri kodea: 33122

Estatua/Probintzia: Florida

Herrialdea: Estatu Batuak (AEB)

Telefonoa: 1 (305) 477-1650

Fax: 1 (305) 477-2291

E-posta: elore@bellsouth.net

Web: ikusi



© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia