euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Legebiltzarreko Hauteskundeak: PPk eserleku bat kendu dio EH Bilduri kanpoan bizi diren herritarren botoei esker

2020/07/17

Abertzaleek (EAJ + EH Bildu) erabateko gehiengoa erosoa daukate, eta ezkerrak (PSE + HB Bildu + Elkarrekin-Pod) gehiengoa galtzen du
Abertzaleek (EAJ + EH Bildu) erabateko gehiengoa erosoa daukate, eta ezkerrak (PSE + HB Bildu + Elkarrekin-Pod) gehiengoa galtzen du

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Bizkaiko azkeneko eserlekua zintzilik zegoen eta Euskadin bertan emandako botoekin, EH Bilduri egoitzi zitzaion eserlekua, atzerriko botoen kontaketaren zain. Eta aurreko hauteskunde nagusietan gertatu bezala, Diasporako botoek erabaki dute azken legebiltzarkidearen zeinua, kasu honetan parlamentari bat gutxiago emanez HB Bilduri eta azkeneko eserlekua PP + Ciudadanos koalizioari egotziz.

Gogora dezagun 108 botoko aldea zegoela bi alderdien artean, eta atzerriko botoek behin-behineko datuak baieztatu edo alda litzazketela. Kasu honetan,  gaur ostirala egin den CERA kanpoko botoen kontaketak ez dizkio PP + Ciudadanos-i (127 bozka) HB Bilduri (180) baino boto gehiago eman, bainaeserleku banaketa egiteko kozienteak aldatu ditu, D'Hont legearen arabera, eta aldea 33 botora murriztu du. Gero etorri dira zuzenean mahaietan emandako botoei buruzko erreklamazioak, Bilboko mahai batena zehazki, eta hor Hauteskunde Batzordeak arrazoia eman dio PPri, azken legebiltzarraren auzia erabakiz.

Behin-betiko emaitzak beraz honela geratzen dira: EAJ (31 eserleku), EH Bildu (21), PSE-EE (10), Elkarrekin-Podemos (6), PP (6), Vox (1). Emaitza berriekin, ezkerrak (EH Bildu, PSE eta Elkarrekin-Podemos) gehiengoa galtzen du; eta EAJ-PNVek 10 hautetsiko aldea ateratzen dio EH Bilduri. PP + Ciudadanoseko legebiltzarkide berria Ciudadanos-ekoa izango da, Luis Gordillo, eta beraz, koalizioaren barruan, 6 hautetsietatik, 4 PPk izango ditu eta bi Ciudadanosek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia