euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lankidetza lerro berria: Arrecifes, Chacabuco, San Nicolas eta Pergaminoko Euskal Etxeek elkarrekin ospatuko dute Diasporaren Eguna

2024/05/08

Ezkerretik eskuinera, lau euskal etxeetako zortzi ordezkariak: Francisco Martinich, Gabriela Salak, Marina Faura, Sebastián Hustu, Héctor Altamira, Romina Arostegui, Gustavo Galeano eta Fernando Ojeda
Ezkerretik eskuinera, lau euskal etxeetako zortzi ordezkariak: Francisco Martinich, Gabriela Salak, Marina Faura, Sebastián Hustu, Héctor Altamira, Romina Arostegui, Gustavo Galeano eta Fernando Ojeda

PUBLIZITATEA

Pergamino, Argentina. Loturak indartzea eta zubiak eraikitzea onuragarria da beti, are gehiago garai gogorretan. Hala ulertu dute Buenos Aires probintzia iparraldeko lau euskal etxetako kideek, lanari ekin eta ekimenak koordinatzen hasi baitira. Apirilaren 14an, Chacabucoko Guillermo Larregui, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat, San Nicolaseko Euzkal Etxea eta Pergaminoko Lagun Onak euskal etxeetako bina ordezkari Pergaminon elkartu ziren Euskal Diasporaren Eguna irailean elkarrekin ospatzearren lanean hasteko.     

Ez da hau ahaleginak batzen dituzten lehen aldia. Hala aritu dira, esaterako, Arrecifeseko San Ignazio eguneko azken bi edizioetan. Izan ere, San Nicolas eta Pergaminoko euskal etxeek euren gastronomia zerbitzuekin hartu zuten parte eta Chacabucokoak mus tailerrak eskainiz. Eta honakoa ere ez da azken bilera izango, hilero biltzeko konpromisoa hartu baitute, hasteko irailean Diasporaren Eguna ospatu arte, antolaketaren nondik norakoak finkatzeko, baina baita bestelako ideia berriak ere eztabaidatzeko. Euskal Diasporaren lehen ospakizun bateratua Pergaminon egitea erabaki dute, larunbatez, irailaren 7an, eta datozenak, txandaka gainerako herrietan.

Urratsez urrats

Arrecifeseko Euskaldunak Denak Baten izenean, Francisco Martinich de Echaniz eta Gabriela Salak bildu ziren. San Nicolaseko Euzkal Etxearen izenean, Sebastian Hustuk eta Gustavo Galeanok hartu zuten parte, Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxetik, Romina Arostegui eta Fernando Ojeda bertaratu ziren eta Pergaminoko Lagun Onak-eko erreferenteak Marina Faura eta Héctor Daniel Altamira izan ziren.

Zorterik onena urrats berrian!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia