Concordia, Argentina. Concordiako Magdala Arte Tailerreko ikasleek gonbidaturik, sorginen eta sorginkeriaren inguruko argazki produkzio batean hartu dute parte Concordiako Ibaiko Izarra-ko dantza taldeko dantzariek, Entre Rios probintzia argentinarrean. Jardunaldia Liquidambar Parkean egin zen eta ‘Akelarre’ dantzatzeko jantzi ohi dituzten soinekoak jantzi zituzten neskek, emaitzak ikusgarriak eta azpimarragarriak izanik.
Argazkilariek hartutako irudiak –dozenaka, batzuk taldeka, beste batzuk banaka– aurtengo Etorkinen Jaiko kultur standean erakutsi nahi dituzte Euskal Etxeko kideek.
Ibaiko Izarra Euskal Etxearen ordezkari izan ziren modeloak hauek dira: Cecilia Berezaga, Milagros Castañeda, Juliana Iriarte, Patricia Mendieta, Nerea Gonzales Ovcharenko (makillatzaile ere aritu zena) eta Cecilia Silva Torrea. Cecilia Lucero eta Camila Veron gonbidatu izan ziren; eta argazkilariak Alejandra Veron, Cristela Schneider, Sebastian Riquelme eta 'Gazte Lurra' taldeko zuzendaria ere baden Susana Cook izan ziren.
Ikus album osoa, hemen.