euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jendetza polita eta giro polit arrakastatsua Bakersfield-en 2014 NABO bilkura eta Euskal Bestan (I)

2014/05/26

Asteburu luzean zehar, ostiralean hasita eta gaur astelehean segituz, Bakersfield euskaldunen bilgune bilakatu da Kalifornian, NABO Convention, batetik, eta bestetik bertako KCBC euskal etxearen 70. urteurrena ospatuz (argazkia EuskalKultura.com) Leku beroa izanik, eguzkiak ez du joan den asteburuan erabat estutu Bakersfield-en. Hiru egunez besteak beste bertako euskal etxearen --Kern County Basque Club izenekoaren-- 70. urteurrena eta NABOren 2014ko Convention edo Biltzar Nagusia ospatu dituen Kaliforniako euskal komunitate honek ehundaka jende bildu ditu Union Street-eko bere egoitzara, giro polit arrakastatsuan, tartean itsasoz bi aldeetako musikariak, dantzariak, pilotariak, muslariak eta bere euskaltasuna pozez elkarbanatu eta bizitzeko prest agertu den gizatalde aktibo eta aurrerakoia.

Gehiago irakurri...


Euskal artea gerlan: Duela 75 urte Eresoinkak bere europar birako azken saioa eskaini zuen Parisen

2014/05/26

Eresoinka taldeko partaideak, kantari eta dantzariak, Parisen 1939ko maiatzaren 26ko gala amaiera izango zuen birako protagonista izan ziren, hiru mila ikusleren aurrean Gaur betetzen dira 75 urte, Pariseko Chaillot Antzokian egindako gala batek Euskal Herriaren arima, bere kultura, Europan zehar ezagutzera emateko europar bira bati amaiera jarri ziola. Ekitaldi harek Santanderren hasia zen giza- eta arte-alorreko abenturaren apoteosia izan zen. 1937ko abuztuaren 19an, guztiak galdua zirudienean, Agirre lehendakariak borrokari tresna baketsuez eman behar zitzaiola segida pentsatu zuen. Gabriel Olaizolari deitu eta bakearen kultur enbaxadari misioa egotzi zion, faxismoaren oldarraldia bizi zuen Europa batean. Honela sortu zen Eresoinka.

Gehiago irakurri...


Bihar arte eman daiteke izena Cañuelasen burutuko den FEVAren 2014ko 1. Tailerrean parte hartzeko

2014/05/26

FEVAren 2013ko Sukaldaritza Tailerra (argazkia FEVA) Zuzendaritza Batzordea berritu berria, urtean zehar garatuko dituen tailerren zerrenda kaleratu du Euskal Argentinar Erakundeen Federazioak (FEVA). Baliabideak optimizatze aldera, elkarretaratze bakoitzean bost tailer eskainiko dira, tartean dantza, musika, buruzagien trebakuntza, pilota eta sukaldaritzaz, hain zuzen. Lehenengo hitzordua datorren asteburuan izango da, Cañuelasen, eta parte hartzeko izena emateko epea bihar, maiatzaren 27an, bukatuko da. Hurrengoak, berriz, abuztuan eta irailean izango dira Villa Marian eta Macachinen hurrenez hurren.

Gehiago irakurri...


Baietz taldeak jarri dio musika Kepa Etchandy-ren “Amerikanuak” liburuaren Cordobako aurkezpenari

2014/05/23

Kepa Etchandy argazkilaria Gerora Elkarteko kideek inguratuta 2014ko aktibitateen egitarauari jarraituz Txiki Eguna ospatuko dute Cordobako Gerora Elkarteko lagunek bihar larunbata hiriko Rivadavia Plazan. Umeei zuzendutako proposamena talde cordobatarrak azken bolada honetan burututako ekitaldi zerrendari gehituko zaio. Izan ere, Kepa Etchandy-ren “Amerikanuak” liburuaren aurkezpena eta Gernikako Bonbardaketaren urteurrena ere gogoratu dituzte Gerorakoek, Txotx!-eko dantzariak eta Baietz musika taldea lagun. Honekin batera, instituzioko zuzendaritza berria jakinarazi digute Cordobako elkarteko arduradunek.

Gehiago irakurri...


Brasilgo Mugaldeko Euskaldunek bigarren Topaketa eta, aurrenekoz, Pintxo Jaialdia ere ospatu zuten

2014/05/23

Antolatzaile taldea: Simone Damboriarena, Lucia Schüler de Irulegui, Maria Luis de Leonardis, Claudio Martin Damboriarena Escosteguy, Virginia María Urchoeguía Corti, Camila Escosteguy eta Samantha Damboriarena (argazkia Maria Luisa de Leonardis) Iragan maiatzaren 17an Brasilgo Rio Grande do Sul Euskal Etxeko bazkide eta lagunek estatu honetako Fronteira Oeste edo Mendebaldeko Mugan egin zen euskaldunen topaketara bildu ziren. Hitzorduak bi "amu" nagusi zituen inguruotako euskaldunen ondorengoentzat: batetik, jatorri berdina duten lagunak ezagutzea eta eurekin esperientzia eta informazioa partekatzea; eta, bestetik, Lehenengo Pintxo Jaialdian dastagai izan ziren kutixiekin gozatzea. Topaketa, nola ez, arrakastatsua izan zen!

Gehiago irakurri...


Mikel Markez kantariak eta Noka talde kaliforniarrak AEBetan bira hasiko dute bihar Bakersfielden

2014/05/22

Mikel Markez kantari errenteriarra (argazkia mikelmarkez.com) Birak "Nokez Tour" izena du, Markezen eta Nokaren izenak bilduta, eta bihar bertan abiatuko da Kaliforniako Bakersfield hirian, Kern County Basque Clube elkartearen Euskal Jaialdiaren baitan. Ondoren hainbat emanaldi egingo dituzte Estatu Batuetako Oestean barrena: Kalifornia, Nevada, Idaho eta Oregon estatuetan izango dira zehazki. Bira ekainaren 7an amaituko da, Ontarion.

Gehiago irakurri...


91. urteurrena ospatu eta Zuzendari Batzordea berritu du Comodoro Rivadaviako Euskal Echea Elkarteak

2014/05/22

Antonio Baztan, Graciela Fernandez eta Hector Baztan (argazkiaEE) Hamalau urteko agintaldiaren ostean, eta euskal etxearen Biltzar Orokorraren baitan, elkartearen zuzendaritzaren lekukoa pasatu die Antoni Baztan-ek Hector Baztan lehendakari eta Graciela Fernandez lehendakariorde berriei. Agintaritza berritzea, erakundearen 91. urteurrena baino aste batzuk lehenago burutu zen Patagonia argentinarrean jardunbide handikoa den euskal etxe honetan. Batzorde berria hautatu izana eta lekukoa hartzea ospatzeko, otordu bat partekatu zuten elkartearen egoitzan, besteak beste partaide zirela agintari ohi eta berriak, dantzariak eta lagunak oro har.

Gehiago irakurri...


Amador Zabalbeascoa: "50.000 arditik, gaur ez dira 7.000ra ere iristen: artzaintza ez da errentagarria"

2014/05/22

Amador Zabalbeascoa ganaduzale kaliforniarra. Irudian txano amerikarra buruan, normalean euskal txapela eta cowboy kapelarekin tartekatzen ditu. Guztiak sendi ditu bereak (argazkia EuskalKultura.com) Bizkaiko Akordan jaioa, bada bulta bat Amador Zabalbeascoa amerikano dela. Bizilekuz, 1970etik, urte hartan emigratu baitzuen Kaliforniara. Paperez, Clinton presidente zela amerikartu zen. Gaur egun ganaduzale kaliforniar bat gehiago da, emaztea eta hiru semeak amerikarrak eta pentsamoldea errepublikano samarra. Kexu da ekologistek arrantxariei ezartzen dizkieten oztopoez, bizimodua gizalegez irabazten ez dietela uzten dio.

Gehiago irakurri...


Euskal etxeetako euskara ikasleak partaide, Gabriel Arestiren "Harri eta Herri" irakurriko dute bihar Arriagan

2014/05/21

Gabriel Aresti (Bilbo, 1933 - Bilbo, 1975) idazlea Bihar hasiko da Bilboko Arriaga antzokian 7. Klasikoen Irakurketa, Gabriel Arestiren "Harri eta Herri" poesia liburua ardatz. Etenik gabeko saio izango da, urtero bezala eta goizeko zortzietatik arratsaldeko zortziak bitartean ehundaka lagun igoko dira antzokiko taulagainera, idazle bilbotarraren maixulaneko hitzak ahotan. Munduko 21 euskal etxetako euskara ikasleek ere bat egingo dute ekimenarekin eta Arriagako pantaila erraldoian ikusi ahalko dira, aldez aurretik grabatuta, eurei egokitu zaizkien pasarteen irakurketak.

Gehiago irakurri...


Hator Hona 2014ko gazteen zerrenda eta egitaraua plazaratu ditu Necocheako Zahar Alai taldeak

2014/05/21

Hator Honako 2014ko edizioa uztailean abiatuko da Iaz Euskal Herrian burutu zen edizioaren ostean, Atlantikoaren alde honetara bueltatuko da aurten Necocheako Euzko Etxeak, eta zehatzago bertako Zahar Alai dantzari taldeak antolatutako Hator Hona programa. Euskal Hwerriko bederatzi gazteren eskutik, hainbat klase eta tailer eskainiko zaizkie hiru astetan zehar euskal etxeko kideei eta oro har komunitate osoari ere. Eskolak emateaz gain, erakundearen ohiko ospakizunetan ere hartuko dute parte bisitariek. Aurtengo behin behineko datak, uztailaren 17tik abuztuaren 10era.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia