2014/06/04

Omenaldia egingo diote igandean Elgeta jaioterrian Martin Elorza pasiotar erlijio-gizonari (Elgeta, 1899-Lima 1966). Elorzak bizitzaren parte handi bat Peruko Amazonian eman zuen, pasiotar ordeneko hainbat kideekin, hango biztanleen eta, bereziki, herri indigenen bizi baldintzak hobetu nahian. 1953an Balianako Apezpiku eta Moyobambako Prelatu izendatu zuten. Gaur egun beatifikazio prozesua irekia du Elorzak.
Gehiago irakurri...
2014/06/04

Astelehenean hasi zuten Boisen (Idaho, AEB), euskara irakasleak prestatzeko aurtengo udako barnetegia. “Ameriketako euskaldunak beren komunitateetan euskara eskolak eman ahal izateko prestatzea” du helburu barnetegiak, Aitor Inarra NABOko euskara arduradunak EuskalKultura.com-i esan dionez. Gogoratu, Aitor Inarrak eta Itxaso Cayerok, hainbat urtez Izaskun Kortazarrek egindako lanaren lekukoa hartu zutela joan den urtarrilean. Barnetegia, igandean, hilaren zortzian, bukatuko da.
Gehiago irakurri...
2014/06/04

Lanpetuta ibili dira joan den asteburuan San Frantzisko aldean euskaldunak. Larunbatean, eta NABOrekin batera Marin-Sonoma konderrietako Euskal Etxea antolatzaile, AEBetako Mus Txapelketa izan da, San Rafaelen, San Frantziskoko Golden Gate bestaldean. Igandean, berriz, San Frantziskoko Euskal Etxeko Piknika egin dute Petalumako azokagunean (Fairgrounds). Eguraldia ere lagun, eta hainbat jende partaide. Zorionak!
Gehiago irakurri...
2014/06/03

"Sagarra jo" izena du proiektuak eta azken urratsak emateko behar duen finantziazio bila ari dira Iban Rusiñol eta Nicolas Novion zuzendariak. Iparraldeko bi zinemagile hauek Kalakanek Madonnarekin egin zuen biran astebeteko grabazioa egin zuten, musika ikuskizun erraldoi haren barneko egunerokotasuna jasoz. Alabaina, proiektuak aurrera egin ahala, dokumentala biraren istoriaz haratago hazi zen, euskal kultura eta globalizazioari buruzko hausnarketa bilakatuz. Abian da proiektua crowfunding bidez sustatzeko kanpaina, 25 egun baino ez dira gelditzen!
Gehiago irakurri...
2014/06/03

Ehun bat lagun bildu ziren Buenos Aires probintzia argentinarreko Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak euskal etxean, erakundearen 16. urtebetetzea ospatzeko. Afarian zehar, erreki ederraz ez ezik, dantza eta musika emanaldiez ere gozatu ahal izan zuten gonbidatuek. Berri honekin batera, datozen hilabetetan burutuko diren ekintzen egitaraua iragarri diote erakundetik EuskalKultura.com-i: ekainean, San Juan gaua; irailean, Magdalena Mignabururen bisita; eta urrian, aurten seigarren ediziora iritsiko den Urdaiazpiko Jaia, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2014/06/03

Kongresuaren hasiera ekainaren 6a bada ere, egun batzuk lehenago argentinaratu dira Maria Ubarretxena Euskadiko Gizarte Ekonomiaren zuzendaria eta Javier Goienetxea Konfekoop-Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko presidentea, beste zenbait ekitalditan parte hartzeko. Izan ere, bisitari europarren zeregin publikoa gaur asteartea hasiko dira Buenos Airesen burutuko den mahai-inguru batekin eta bihar, asteazkena, jarraituko, La Platan, ‘Euskal kooperatibismoaren esperientzia’ jardunaldiekin. Ondoren, Santa Fe probintziara abiatuko dira Ubarretxena eta Goienetxea, bertako Kooperatiben I. Kongresuan hizlari izateko.
Gehiago irakurri...
2014/06/02

Ekainak euskal kultura eramango du Madrilera, Etxepare Euskal Institutuak antolatu dituen ekitaldiei esker. Asteazken honetan, ekainaren 4an, euskal literatura eta itzulpengintzari buruzko mahaingurua egingo da Madrilgo Liburu Azokan, Josu Zabaleta, Karlos Cid, Karmele Jaio eta Rikardo Arregirekin. Ondoren, ekainaren 9an, ahozko literatura izango dute hizpide Xabi Payak eta Asier Altuna zuzendariak eta ekainaren 9 eta 10ean Asier Altunaren "Bertsolari" (2011) dokumentala eskainiko da Mataderoko Zinematecan, zuzendaria bertan partaide.
Gehiago irakurri...
2014/06/02

Ezaguna den legez, joan den urteko apirilaren 2an bere historiako uholderik larriena pairatu zuen La Plata hiriak ekaitz gogor baten ondorioz. Emaitzak ere larriak izan ziren: hirurogeitik gora hildakoez gain kalte materialak zenbatezinak izan ziren. "Berria jaso bezain laster, Iñigo Urkullu Lehendakaria kontaktuan jarri zen Euzko Etxea euskal etxearekin Euskal Herriaren laguntza eskaintzeko", azaldu digute La Platako euskal etxetik. Dagozkien izapideak bete ondoren, erakundeko bost kidek diru laguntza jaso dute.
Gehiago irakurri...
2014/06/02

Harrera-ekitaldia eskaini dio Urkullu lehendakariak Gasteizko Lehendakaritzan, Pariseko Euskal Etxearen baitan lan egiten duen Gernika abesbatzari. Gasteizko Gurasoak-San Viator koraleko euren anfitrionak lagun, kantari euskal-paristarrak pozik agurtu dute Urkullu eta honek ongi etorria eta eskerrak eman dizkie musika medio egiten duten ekarpen garrantzitsuagatik. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejok ere hartu du parte ekitaldian.
Gehiago irakurri...
2014/05/30

Bilera antolatu du datorren iganderako Habanan bertako euskal etxeak, Asociacion Vasco Navarra de Beneficencia delakoak. Aukera baliatuko dute elkartearen 137. urteurrena ospatzeko. Munduko zaharrenetarik den euskal erakunde hau zaharberritze prozesu batean da eta proposamen berriak ari zaizkio eskaintzen bere bazkideei. Horietako bat, futbito taldea, arrakastatsu aritu da lehiaketetan eta ohorez sartua da Kubako bigarren dibisioan.
Gehiago irakurri...