2014/06/12

Asteburu osoan zehar, bost tailer eskaini dira aldi berean Cañuelasen, hamabi euskal etxetako kideak partaide. FEVAren urteko lehenengo tailerren oso balantze ona egin dute antolatzaileek, “aukera paregabea izan da parte-hartzaileentzat zentzu askotan", esanez, "ikasteko, esperientziak elkar trukatzeko eta partaideen arteko loturak indartzeko, beti ere euskal kultura zabaltzen jarraitzeko asmopean”.
Gehiago irakurri...
2014/06/11

Bostgarren urtez, Erromako Associazione Culturale Euskarak eta UPTER Unibertsitateko Euskara Sailak euskara, musika eta umeen sormena uztartu dituzte egitasmo zinez berezi batean. Euskanta izena du proiektuak eta bosgarren mailako ikasleak dira protagonista. Aipatu elkarteetako kideek lagunduta, neska-mutil hauek abestiak euskaraz sortu eta grabatu egiten dituzte eta marrazkiekin irudikatu. Emaitza, bitxia, harrigarria eta poetikoa ere batzutan, sarean da entzungai Euskanta proiektuaren blogean.
Gehiago irakurri...
2014/06/11

Argentinako hiriburuak kolektibitateen alde burutzen dituen ekimenen artean dago Buenos Airesko Folk Open Air Jaia. Berezitasun du, ordea, Europako hainbat herritako folk musika eta dantzak direla festaren protagonista nagusi. Iaz bezala aurtengo edizioan euskal dantzariek ere partekatu zuten agertokia Europa Iparraldeko herrien ordezkariekin. Aitor Alavak zuzenduta, Lizarraenea-ko Ekin Dantzari Taldeak tauletan eta baita kalean ere hainbat koreografia dantzatu zituen Avellaneda Parkean.
Gehiago irakurri...
2014/06/11

'Txirrindulari Bike Club Ride'ren azken edizioa larunbatean egin zuten San Frantziskon. Bertako Euskal Etxeko Txirrindulari Klubak antolatuta, 27 lagunek, adin guztietako emakume eta gizonek, pedalei eragin zieten Jack Londonen hiriko errepideetan gora. “Giroa ederra” izan zela azpimarratu du partaide izan zen Philippe Acheritogarayk, EuskalKultura.com-ekin hizketan. “Ederki ibili dira guztiak eta lagun talde berri batzuk sortu dira ere”, gehitu du Leon Sorhondo, ibilbideak prestatzen aritutako kideak.
Gehiago irakurri...
2014/06/10

Berriro ere heldu zaigu albiste lazgarria, Estatu Batuetako NABO Udalekuetan partaide izandako gaztetxo bat hil baita azken egunotan, istripuz, 18 urte besterik ez zituela. Ezaguna zen AEBetako euskal komunitateetako hainbat gazteen artean, Udalekun ibilitakoa eta lagunak egindakoa baitzen, bere ama Winnemucca-ko Andree Bidart Rose izanik.
Gehiago irakurri...
2014/06/10

Bilboko Athletic-eko emakumezkoen taldeak zuzenduko duen Futbol Udalekua antolatzen dabil Boise State University-ko Euskal Ikasketa programa. Uztailaren 21etatik 24ra bitartean Idahoko Boisen egingo da. Ezaugarri hauetako lehenengo esperientzia izango da, futbola eta euskal komunitateak ekimen berean uztartuta. Athletic-en gizonezko ekipo nagusiak Boisera datorren urteko udan egin behar duen bisitaren aurrekari.
Gehiago irakurri...
2014/06/10

Txileko Colectividad Vasca edo Euskal Gizataldea izeneko euskal etxea azken boladan gauzatu dituen ekimenetako biren berri emanez datorkigu: ekainaren 1ean bere baitango abesbatza Antofagastara joan zen, bertako Centro Español-en 105. urteurrenean kantatzera. Bi aste lehenago, berriz, euskal etxe berak 'Voces entrecruzadas' liburuaren aurkezpenean hartu zuen parte, 1973tik Bilbo eta Gorlitzen bizi izan den Lucy Sepulveda idazle txiletarraren antologia poetikoa.
Gehiago irakurri...
2014/06/10

Azkue Fundazioa eta EKEk aditzera eman dute Irudimena sormen lehiaketaren saridunen izena, iragan ekainaren 7an Bilboko Euskararen Etxean egin zen sari banaketa ekitaldiaren baitan. Lehiaketan Iparraldeko zein Hegoaldeko gazteek parte hartu dute, eta baita Diasporako bi sortzeilek ere, antolatzaileek azpimarratu dutenez. Lehiaketa honetako laugarren edizio honetan guztira 66 lan aurkeztu izan dira. Zorionak irabazleei!
Gehiago irakurri...
2014/06/10

Gertutik jarraitzen du Argentinako euskal diasporak Euskal Herrian egunez egun gertatzen dena. Ez da beraz harritzekoa Gure Esku Dago dinamika herrikoiak antolatutako Giza Katea, herrialde honetara iritsi izana. Argentinako Kateak asteburu osoan osatu dira hainbat herritan. ‘Gure Esku Dago’ lelopean kale eta plazetara atera dira euskal etxeetako kideak Diasporaren esku ere badagoela aldarrikatzeko. Hona azken ordu hauetan EuskalKultura.com-era iritsitako bideo eta irudi berriak.
Gehiago irakurri...
2014/06/09

Angel Espinoza Caceres txistulari txiletarra, 'Hilario Olazaran Txileko Dantza eta Txistu Taldea' delakoko zuzendari gisa, euskal musikaren ordezkari izan da Santiagon, 2014ko 'Festa Paganoa' elkarretaratzean. Hitzordu hau familia giroko kulturarteko bilera legez definitzen dute bere antolatzaileek eta bertan Espinozak musika laguntza eman zien Txileko Bosgarren Erregioko Dancing Clovers dantza zelta taldeari eta baita Santiagoko Voces del Tiempo musika zelta taldeari ere.
Gehiago irakurri...