euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chinoko Euskal Etxe kaliforniarrak omenaldia egin die 1955-1960ean bertara emigratutako euskaldunei

2014/06/24

Larunbatean Chinoko Euskal Etxean omenduak izan ziren euskaldunak. 1955 eta 1960. urte artean Ameriketaratu ziren denak (Maite Maisterrena) Chinoko Euskal Etxeak afari baten bueltan omendu ditu joan den larunbatean, 1950. hamarkadaren bigarren erdian bertara emigratutako euskaldunei. Ekitaldira bildutako120 lagunen babesean, garai hartan Ameriketarako bidea egin zuten 20-25 euskaldun agertu ziren “oso giro ederrean” ospatutako omenaldira, Maite Maisterrenak, Chinoko Euskal Etxeko zuzendaritza batzordeko kideak Euskalkultura.com-i adierazi dionez.

Gehiago irakurri...


Chascomus izango da 2014ko Neguko Euskara Barnetegiko eta Irakasleen trebakuntza ikastaroko egoitza

2014/06/24

2014ko Udako Barnetegian parte hartu zuten ikasle eta irakasleak, San Nicolaseko euskal etxeko eta FEVAko agintariekin (argazkia EuskalKultura.com) ‘Barnetegia’ edo ikastaro trinkoa uztailaren 19an hasi eta 26an bukatuko da eta formakuntza prozesuan ari diren euskara ikasle/irakasleei dago zuzenduta. Trebakuntza ikastaroak, berriz, dagoeneko euskal etxeetan irakasle ari direnak bilduko ditu eta larunbat eguerditik igande iluntzera arte iraungo du. Bi ekintzak HABE Institutuak sustatzen duen Euskara Munduan proiektuaren baitan burutuko dira, FEVAren babesarekin. Irakasleentzako trebakuntza euskara hutsean emango da eta parte hartzea Federazioan berretsi behar da Federazioan, ostirala aurretik.

Gehiago irakurri...


Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeak bere 25. urteurrena ospatu du, berrehun gonbidatu lagun

2014/06/23

Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeak 25 urte bete ditu eta 200 lagunentzako afari batekin ospatu du (argazkiaEE) Urtebetetze afaria joan den ostegunean egin zen eta gonbidatuen artean hamar euskal etxetako lagunez gain FEVAko eta Euskadiren Argentina eta Mercosur-erako Ordezkaritzako agintariak ere bertaratu ziren Buenos Aires probintziako herri honetara. Ikurrinaren koloreko argiz edertutako egoitzan une hunkigarriak bizi izan ziren gauean zehar, tartean etxeko lehendakari ohiei omenaldia egin zitzaienean eta Euskal Herriko eta Argentinako dantzek bat egin zutenean, bandera argentinarraren eguna gisa berezi honetan gogoratzeko.

Gehiago irakurri...


“Erabat arrakastatsua”, Boiseko Ikastolaren alde hiriko Bardenay jatetxeak antolatutako ekimena

2014/06/23

Boiseko Ikastolaren aldeko gauean parte hartu zuten lagunetako batzuk, euskal komunitateko kide eta lagunak (Henar Chico) Joan den asteko astelehenean, Boiseko Ikastola laguntzeko asmotan, ekimen berezi bat garatu zuen Idahoko hiriburuko (AEB) Bardenay jatetxeak. Arratsaldeko 17:00etatik 21:00era bitartean jatetxeak lortutako etekinaren %20a Boiseko Ikastolari agindu zioten, bueltan ezer espero gabe. Ekitaldia “erabat arrakastatsua” izan zela esan dio EuskalKultura.com-i Mara Davisek, aurre-eskolako zuzendariak. Bardenay jatetxea Boiseko Basque Block delakoan kokatzen da, Grove kalean, Euskal Museo eta Kultur Etxearen aurrean.

Gehiago irakurri...


Igandean hasiko da, 65 haur eta gaztetxo partaide, Nevadako Elkon, 2014ko NABO Udaleku

2014/06/20

Udaleku 2006an antolatu zen azkeneko aldiz Elkon. Hona urte hartako talde-argazkia Hamar eta hamabost urte bitarteko 65 haur eta gaztetxok parte hartuko dute datorren igandetik hasita Nevadan Elkoko bertako euskal etxeak antolatutako 2014ko Udalekun (ingelesez ere honela baitu izena NABOren ekitaldi honek, Udaleku). Ekainaren 22an hasita, uztailaren 4an bukatuko da Udaleku, “Elkoko Jaiak ospatzen hasteko unean bertan”, Teresa Franzoia ekitaldiko koordinatzaileak EuskalKultura.com-ri adierazi dionez.

Gehiago irakurri...


Mundu osoko Otondo familiakideak bilduko dira igande honetan euren sorleku izan zen Baztango Erratzun

2014/06/20

Otondotarrak Erratzun egin zuten azkeneko bilkurako (2005) argazkia, EuskalKultura.com ere bertan lekuko (argazkia EuskalKultura.com) Elkarretaratze polita bilduko du datorren igandean, 2014ko ekainaren 22an, Erratzu herri baztandarrak, mundu osoko Otondo deituradunen bilgune bilakatuko baita, bertako Gorostopolo auzoko Otondoan jatorria duen familiakideen VI. Mundu mailako Bilkuran. Nafarroa eta Euskal Herriko Otondotarrekin bat egingo dute, gutxienez, Espainia eta Frantziakoek, baita Argentina, Txile, Brasil eta Amerika eta Europako beste zenbait herrialdetatik etorritakoek.

Gehiago irakurri...


Hainbat berritasun eskainiko ditu ‘Vascos México’ webguneak, sarean daramatzan hamar urteak ospatzeko

2014/06/20

Ezker-eskuin, Jaione Arrieta Galarraga, Ibon Mendibelzua (Jaurlaritzaren delegatua Mexikon), Begoña Jauregui de Ormaechea eta Eduardo Ormaechea, 'Vascos México'k iragan urrian antolatutako ospakizunean (argazkia VascosMexico) Heldu den uztailaren 7an vascosmexico.com webguneak lehen hamarkada ospatuko du. Jaione Arrieta Galarraga da webgunearen sortzailea eta hasieratik bertan lan egin duen bakarra. 2.000 lagun inguruk bisitatu ohi dute ataria informatuta egoteko: “Jende askok Euskal Etxea naizela uste du”, esan dio Arrietak Euskalkultura.com-i. Uztailean itxura berria agertuko du webguneak, iragarri du.

Gehiago irakurri...


2014ko Euskal Aste Nazionaleko Lehiaketetan parte hartzeko gonbitea luzatu du La Platako Euzko Etxeak

2014/06/20

Bahia Blancako Union Vasca-ko kideak euren saria jasotzen Rosarioko Euskal Astean, 2012an Euskal etxe antolatzaileko euskara taldeak bultzaturik hiru lehiaketa hezurmamituko dira aurten ere Euskal Aste Nazionalari begira: Idazlan lehiaketa, idaztea gustuko duten euskara ikasle eta irakasleei dago zuzenduta eta gaia ‘Euskal etxeko oroipenak’ izango du; Kartel lehiaketaren bidez, berriz, 2015eko euskara klaseak sustatzeko afixa aukeratu da; Txikien postalenak, azkenik, euskal etxeetako umeen lana erakustea du helburu. Euskal Astea azaroaren 2tik 9ra egingo da baina lehiaketetako lanak bidaltzeko epea irailaren 12an agortuko du.

Gehiago irakurri...


Gaztemundu 2014: behin-behineko zerrendan, Argentina, Txile, Espainia, AEB eta Uruguaiko partaideak

2014/06/19

Behin-behineko komunikazioa 2014ko hautatuak bildurik Behin-behineko zerrenda atera da Gaztemundu 2014an parte hartuko duten hautagaiei dagokienean. Behin-behineko zerrenda izateak esan nahi du oraindik gora-beherak gerta daitezkeela eta norbaitek uko egin ezkero, bigarren zerrenda bat dagoela, hortik zerrenda nagusira pasatzeko. Oraingoz hautatutakoen artean, badaude argentinarrak (15), txiletarrak (2), Estatu Batuetakoak (6), espainiarrak (1) eta uruguaitarrak (1).

Gehiago irakurri...


"Liburuak kaleratzen ditugu ingelesez euskaldunez, euren hizkuntzaz, literaturaz, historiaz eta kulturaz"

2014/06/19

Daniel Montero, Nafarroako euskaldunen biloba, Nevada-Reno Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko argitalpen koordinatzailea da (argazkia EuskalKultura.com) Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko argitalpen koordinatzailea da Daniel Montero. Ikasgune honen lana zubi izatea da, ate moduko bat zabaltzea Euskal Herria eta euskal ekoizpen akademiko eta kulturalari, ingelesa bitartekari, ingelesa baita mundu akademiaren hizkuntza. Euren lanari esker hainbat euskal izen eta izenburuk nazioarterako sarrera lortu dute.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia