euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ipar Ameriketako euskal artzainen bizimodua ikusgai erakusketa batean Bertizko Natur Parkean

2014/07/08

Elkarteko kide Rafael Lizasoain, Laura Igantzi eta Adriana Marmaun erakusketaren inaugurazioan (argazkia Euskal Artzainak Ameriketan) Apurka apurka bildutako argazkiekin osatu du erakusketa Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak, eta abuztuaren 31 arte izango da ikusgai Bertizko Natur Parkean. Artzainek euren bildumetatik aukeratutako eta utzitako irudiotan Oesteko mendi eta larretako bizimodu latza ikus daiteke. Elkarteko Laura Igantzi pozik agertu da erakusketak artzainen esperientziaren berri eman eta zabaltzen lagunduko duelako. Ildo beretik, datorren uztailaren 13 omenaldi oso berezia jasoko dute artzainek Iruñeko San Ferminetan, txistularien alardea eurei eskeinia izango baita.

Gehiago irakurri...


Iruñean bor-bor, Diaspora argentinarreko Sanferminetako lehenengo argazkiak datozkigu

2014/07/08

Harrobia sortzen: kartoizko zezenek lagunduta, 2014ko San Fermin jaia Mendozako Denak Bat Euskal Etxean (argazkiaEE) Uztail guztietan bezala, gorriz eta zuriz jantzi dira berriro ere Argentinako nafar eta euskal etxeak Sanferminak ospatzeko. Nafarroako ohiturari jarraituz, baina ozeanoaren alde honetan sortutakoari eusteari utzi gabe, txupinazoarekin eta kartoizko zezenekin jaso zuten argentinarrek nafarren jai ospetsuena. Hona hemen, joan den asteburuan gauzatutako ospakizunen isla eta adibidea.

Gehiago irakurri...


Gaztemundu 2014 abiatu da atzo Donostian, Diasporako dantza taldeetako zuzendariei eskainia

2014/07/07

Asier Vallejo, Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria gaztemundukideei hizketan, ikastaroko koordinatzailea, Oier Araolaza dantzari eibartarra, begira duela (argazkia EuskalKultura.com) Atzo igandea, uztailaren 6an, abiatu zen Donostian Eusko Jaurlaritzak urtero euskal etxeetako gazteentzat antolatzen duen Gaztemundu programa, bere 2014ko edizioan. Euskal Etxeen Mundu-Batzarrean erabaki legez, Dantza da ikastaro/egonaldi honen aurtengo gaia, eta kari horretara adin aldeko muga jaso egin da eta 25 partaideak, Diasporako dantza taldeetako zuzendari eta dantza trebatzaileak dira, besterik gabe. Ikastaroa uztailaren 20ra arte izango da.

Gehiago irakurri...


Ibarguren muralista uruguaitarrak “Mundu zoriontsu bateko postalak” eskaintzen dizkie EH eta Diasporari

2014/07/07

Queposen, Costa Rican, Ibargurenek egindako azken muralaren irudia (argazkia DI) Uruguaiko Fray Bentos herrian jaioa den Damian Ibargureren koadro eta muralak “Mundu zoriontsu bateko postalak” izenburuko serie bateko parte dira eta “ikusleari bere egunerokotasunean poz uneak oparitzea” daukate helburu. Asmo honekin eta bi herrien arteko loturak sustatzeko, Ibargurenek muralak pintatu nahi ditu Euskal Herrian eta Diasporan ere. Jardunbide handia du artista hegoamerikarrak arlo honetan: hogeita hamarretik gora mural margotu ditu Uruguain, bi Libanon eta bukatu berri du azkena, Costa Rican.

Gehiago irakurri...


Udaleku 2014ko neska-mutilen erakustaldiak abiatu zituen asteburuan Elkoko Euskal Jaiak

2014/07/07

Ostiraleko erakustaldian euskal dantza ikuskizunak txalo zaparrada jaso zuen (argazkiak Udaleku2014) Iragan ostiralean amaitu zen aurtengo Udaleku, Ipar Amerikako euskal etxeen federazioak antolatzen duen gaztetxoentzako euskal kultur kanpalekua. Aurreko edizioetan bezala, esperientzia aparta izan da gaztetxoetan, eta antolakuntzari eta klaseen mailari dagokionez lan bikaina egin dute bai Elkoko euskal etxeko arduradunek zein arlo bakoitzeko irakasle eta laguntzaileek ere. Bi asteko egonaldiari amaiera emateko ikuskizuna eskaini zuten neska-mutilek: guraso eta lagunen aurrean ikasitakoa erakusteko aukera izan zen. Zorionak denoi!

Gehiago irakurri...


Jatorri lekeitiarra duen Vince Juaristik sortutako Juaristi Bekek 50 ikasle lagundu dituzte Nevadan

2014/07/04

Beka-emate zeremonian, Emma Smith (Utahko unibertsitatera joango da), Cathy Smales (aurkezlea) eta Lexi Samper (euskal jatorrikoa, Nevada-Renoko unibertsitatean ikasiko du) (Argazkia JSP) Berrogeita hamargarren beka eman zuen Juaristi Scholarship (Juaristi Bekak) programak aurreko astean. Nevadako (AEB) Elko eta White Pine konderrietako ikasleak goi mailako ikasketekin laguntzeko sortu zituen Vince Juaristik beka hauek, 2007. urtean. “Zortzi bat beka ematen ditugu urtean”, esan dio Juaristik Euskalkultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Munduko euskaldunei buruzko dokumental sail batekin abiatu da sarean Eusko Diaspora proiektua

2014/07/04

New Yorkeko euskaldunei buruzko dokumentaleko irudi bat Euskalkultura.com-etik Diasporaren munduan proiektu berri bati ongi etorria eman nahi diogu: Eusko Diaspora, bertako eta zortzigarren probintziako euskaldunen artean zubiak eraikitzeko helburuarekin sortua. Eusko Ikaskuntzaren sostengua du egitasmoak, eta Baionatik, Maialen Zamponik zuzentzen du eusko-diaspora.com webgunea. Bertan ikusgai dira dagoeneko munduko euskaldunei buruzko dokumental saileko aurreneko atalak: Quebec, New York eta Buenos Aires. Audrey Hoc zinemagileak eginak dira, Kanaldude telebistarekin lankidetzan. Diaspora berriari begiratu berria, merezi du bideoak ikustea!

Gehiago irakurri...


2014ko Sanferminak Argentinako bazterretara ere iritsiko dira hainbat euskal eta nafar etxeren eskutik

2014/07/04

Gaur hasiko dira Argentinan 2014ko Sanferminak Festek bertako kutsua ere izango dute erakunde askok jai berean uztailaren 9an oroitzen den Argentinako Independentziaren Eguna ere ospatuko baitute. Nolanahi ere, urtero bezala, aukera ederra izango da euskal eta nafar etxeentzat euren komunitateekin mundu osoan ezagunenetako bat den jaia ospatzeko. Ekitaldiak mota askotakoak izango dira eta gaur hasita astebetez luzatuko dira.

Gehiago irakurri...


Aurten Diasporan piztuko da Sanferminetako txupinazoa, Londresko "entzierrotik" Brasilgo Sao Firminora

2014/07/03

Londreseko San Fermin festa iragartzen duen kartela (argazkia LondresEE) Igande honetan, uztailaren 6an, nazioarteko begirada Iruñeako Udaletxearen plazara zuzenduko da, 2014ko San Fermin festen txupinazoaren zain. Diasporan, aldiz, aurten lehenxeago abiatuko dira jaiak, asteburuan zehar, batez ere larunbatean, egingo baitira santu nafarraren ohorezko ekitaldiak. Londresen, esaterako, London Basque Society elkarteak gertu du dena larunbatean festa "entzierro" eta guzti ospatzeko. Jarraian, nazioartean euskaldunek egingo dituzten San Fermin jaien berri emango dugu (Argentinakoak beste artikulu batean, bihar).

Gehiago irakurri...


"Erakundearen une bikainean" ospatuko du Buenos Aires hiriko Euskaltzaleak-ek bere 70. urteurrena

2014/07/03

70 urte beteko ditu Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegia datorren uztailaren 15ean 1944tik da Euskaltzaleak Buenos Airesko euskaltegi eta gau-eskola. Aurten 70 beteko ditu, beraz, langintza horretan, eta urtebetetze-afaria datorren uztailaren 15ean egingo du Balvanera auzoko Lalin Zentroan. Elkarretaratzean, euskaltegiaren jardunbidea erakutsiko duen bideo bat proiektatuko du eta kantu, musika eta dantza saioak eskainiko dituzte etxeko tailerretako kideek. Urtemuga ospatu aurretik, hala ere, zine zikloarekin jarraituko du Euskaltzaleak-ek bihar, ekitaldi berean, segidan, San Fermin ospatuz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia