2014/08/01

Ekitaldia Buenos Aires probintzian, Chacabuco herriko Guillermo Larregui euskal etxearen 25. urtemugaren programa barruan garatuko da, bertako euskal erakundea eta Buenos Aireseko Nafar Etxea antolatzaile. Topaketa abuztuaren 9an hasiko da, goizean, Dantza Tailer batekin eta biharamunean bukatuko, agur bazkariarekin. Baina, dudarik gabe, asteburuko ekintza nagusia larunbat arratsaldean, herriko San Martin Plazan egingo den dantzaldia izango da. Ekitaldia ‘udal interesekoa’ izendatu dute hiriko agintariek.
Gehiago irakurri...
2014/08/01

"Basques" buletinaren ale berria argitaratu du Euskadiko ordezkaritzak AEBetan eta bertan, beste hainbat albisteen artean, lan eskaintza bat aurkitu dugu: ordezkaritza "market analyst" edo merkatu ikerlari baten bila ari da, NYeko egoitzan lan egiteko. Soldata urtean 60.000 dolarrekoa izango da eta, besteak beste, AEBetan lan egiteko baimena izan behar dute hautagaiek. Horrez gain, beste berri andana dakartza ingelesezko albistariak. Jarraian, laburpentxo bat eta lanpostuari buruzko argibide gehiago.
Gehiago irakurri...
2014/07/31

Gaur osteguna gaueko 24:00etan amaituko da EuskalKultura.com-ek antolatu duen inkesta eta zozketan parte hartzeko epea. Euskal diaspora ardatz duen gure proiektu honetan ahotsa eta partaidetza berezia eman nahi diegu gure irakurleei eta euren iritzi eta ekarpenak bildu datozen asteetan gauzatuko dugun urrats berri eta aldaketa esanguratsuan. Garaiz zaude oraindik parte hartzeko. Aldez aurretik eskertzen dizugu partaidetza. Eta, aldi berean, liburu, CD eta DVD zozketa batean parte hartzeko aukera ematen dizugu. Ekiozu!
Gehiago irakurri...
2014/07/31

Valerie Etcharren Arrechea Diasporako belaunaldi berrietako parte da, eta parte aktiboa gainera. San Frantziskon jaioa, bere aita immigrante baxenabartarrak sortu enpresa kudeatzen du gaur egun eta nekazari interesak ere baditu Kalifornia iparraldean. Valerie herritar estatubatuar modernoa da, bere bizitzaren bi zutabeak Atlantikoaren bi aldeetan dituela, hurrenez hurren, Kalifornian eta Euskal Herrian.
Gehiago irakurri...
2014/07/31

Pariseko Euskal Etxeko Eskualduna elkarteak urtero antolatzen du Journée des Basques edo Euskaldunen Eguna delako festa eta aurten Nafarroa Behereko Larzabale herria aukeratu dute bazkideek topagune gisa. Hitzordua abuztuaren 21ean izango da, Larzabaleko Trinketearen Hotel eta Jatetxean. Bertara bilduko dira elkarteko hainbat lagun eta bazkide, eta urtero legez, giro bikaina espero dute antolatzaileek.
Gehiago irakurri...
2014/07/31

Sei urte luze igaro dira Buenos Aires probintziako Saladilloko euskal gizataldea bere euskal etxearen egoitza eraikitzen hasi denetik. Ibilbidea ez da erraza izan baina azkenean, eraikuntza, gaur –uztailaren 31an, San Inazio eta hiriaren 151. urteurren egunean– inauguratuko da. Zeremonia goizeko 10etan hasiko da eta euskal etxeko kide eta lagunez gain, Euskadiko eta Argentinako agintariak bilduko ditu, tartean Argentina eta Mercosur-erako Euskadiren Ordezkaria, FEVAko eta euskal etxeko lehendakariak eta hiriko alkatea.
Gehiago irakurri...
2014/07/31

Abuztuaren 10ean ospatuko du Coloradoko Euskal Etxeak aurtengo jaia eta Mayi Petracek-ek, klubeko presidenteak, Euskalkultura.com-i esan legez, bertan lortutako baliabideak agenda kulturala aberastera bideratu nahi dituzte. Duela 11 urte sortu zuten kluba, estatuko euskal etxe bakarra. 33 kiderekin NABOko klub txikienetakoa en honek, federazioak eta gainontzeko euskal etxeek antolatzen dituzten ekintza kulturaletan partaideago izan nahi luke: “Baliabideak bideratu nahi ditugu NABOrekin eta ondoko euskal etxeekin indarrak batu eta Euskal Herritik hizlari zein musikariak ekartzerako”, adierazi du Petracek-ek.
Gehiago irakurri...
2014/07/30

Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak bideo mezua zuzendu die munduan barreituta dauden gipuzkoar eta euskaldunei eta Diasporako euren ondorengoei, San Inazio dela-eta. Lehenengo aldia da Gipuzkoako agintari gorenak honelako mezu instituzionala Gipuzkoako zaindaria den San Inazioren egunean bidaliz Diasporari zuzentzen zaiona. Uztailaren 31a, San Inazio Eguna [santu gipuzkoarra 1556ko halako egunean zendu zen Erroman], jai egun ofiziala da Gipuzkoan eta Bizkaian.
Gehiago irakurri...
2014/07/30

Tamaina handiko 28 argazkitan Euskal Herriko toki eta paisaiak jaso ditu Einer Rodriguez argazkilari peruarrak. Azken 12 urtetan Eibarren bizi izan da Einer eta orain Euskal Herriko zatitxo hori bere sorterrian erakutsiko du, Peruko Trujillo hirian. Erakusketa abuztuaren 15ean irekiko da eta irailaren 15a arte izango da ikusgai BBVA Continental Fundazioaren egoitzan. Euskal Herriko paisaietan murgiltzeko aukera paregabea izango da Peruko euskal komunitatearentzat.
Gehiago irakurri...
2014/07/30

Publikoaren aurreko bere lehenengo aurkezpenean, euskaraz abestu zuen Santa Rosako euskal etxeko koralak, San Fermin jaiaren programa barruan. Debuta arrakastatsua izan zen eta erakundearen enbaxadore bihurtuta, euskal gizataldearen ordezkaria izango da datorren igandean Santa Rosako Kolektibitateen Festan. Abuztuan, bere 22. urteurren festara gonbidatzen ditu 'Zelaiko Euskal Etxea'k bazkide eta lagunak.
Gehiago irakurri...