2007/03/27

FEVA-k antolatu eta Miguel Ángel Pesce-k gidatuko duen ikastaroa
maiatzaren 12 eta 13an burutuko da Buenos Aires-eko Laurak Bat euskal
etxearen egoitzan. Izen ematea aste honetako ostiralean amaituko da eta
euskal zentroetako abesbatzen arduradun guztiei irekia
dago. Asteburuko osoko iraupenaizango du lantegiak eta bertan jorratuko diren gaiak hasierako formazioa osatu ez duten
koru gidariei zuzendu zaizkie bereziki.
Gehiago irakurri...
2007/03/26

Buenos Aires probintzia argentinarreko gobernadoreorde Graciela Giannettasiok bidaia ofiziala hasiko du gaur Euskal Herrira, senadu buenosairestarreko ordezkaritza bateko buru. Ordezkari argentinarrak Bizkaiko Aldun Nagusiarekin bilduko dira gaur goizean eta lurralde horretako zenbait instalazio bisitatuko dituzte. Bihar, berriz, Ibarretxe lehendakariak eta ondoren Izaskun Bilbao Legebiltzarreko presidenteak errezibituko dituzte. Euren bisitaldian, hainbat alorreko teknikari eta arduradunekin bilduko dira, euskal administrazioak alor horietan indarrean dauzkan programa eta ereduak zuzenean eta lehen eskuko informazioz ezagutzeko.
Gehiago irakurri...
2007/03/26

EuskoSare ekimenak eta Azkarateko Udaletxeak deia luzatu diete Diasporako gazteei, uztailean Nafarroa Behereko herri honetako jauregi baten berriztatze lanetan laguntzeko aukera eskainiz. Hogei gazte aukeratuko dituzte eta uztailaren 6tik 27ra bolondres lana egingo dute Azkaraten. Partehartzaileek bidaia ordaindu beharko dute eta antolatzaileak ostatua eta aisialdiko aktibitateen kargu egingo dira. Eskaerak onartzeko epea maiatzaren 1ean bukatuko da. Jauregia Nazioarteko Diasporaren Zentro bihurtzea da proiektuaren asmoa.
Gehiago irakurri...
2007/03/26

Juan eta Brian Cruz aita-semeak haur txiki baten bizia salbatu zuten
ur beroko igerileku baten hondoan aurkituta. Semeak haurra uretatik
atera eta aitak, San Rafaeleko euskal ostatu famatu bateko chefa bera, bizkortze maniobra eragin zion. Eragiketa honek umea
egoeratik onik ateratzea ekarri zuen, larrialdietako arduradunek adierazi dutenez,
eta honenbestez, Novato-ko suhiltzaileen departamentuak heroi ohorea
emango diete salbatzaileei datorren apirilaren 11ean.
Gehiago irakurri...
2007/03/24

Miarritzeko Theatre du Versant antzerki konpainiak 'Diaspora Bidaian' proiektuaren lehen fasea burutu berri du. Kultur trukaketa eta lankidetzaren aldeko apostua da 'Diaspora Bidaian' eta Quebec, Venezuela, AEB eta Argentinako taldeekin hartuemanak ditu oinarri. Versanteko bi kide Quebec-en izan dira bertako Le Cochon Souriant taldeko lagunekin lanean; apirilean, berriz, Venezuelara abiatuko dira.
Gehiago irakurri...
2007/03/24

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo sailburua, Juan Ramon Corpas, eta Pirineo Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakariorde den Barthélemy Aguerre baxenabartarra Orreagara bildu ziren atzo, 'Bi Nafarroen Mintegia' izeneko bilkuraren hirugarren edizioan, Pirineo bi aldeetako beste zenbait ordezkari politiko eta profesorerekin batera. Gogoan eduki behar da bi Nafarroak 1512an banatu zirela, Gaztelako Fernando Errege Katolikoaren tropek ordura arte Nafarroako Erresuma independentea zena konkistatu eta egun Nafarroako Foru Komunitatea dena orduan sortzen ari zen Espainiako parte bilakarazi zutenean, geroago Nafarroa Beherea ere, bere aldetik, Frantziako Koroako parte bilakatuko zelarik.
Gehiago irakurri...
2007/03/23

Euskal Zinemagintzaren egoitza bilakatuko da datorren astean Manhattango (New York) Tribeca Cinema. Astezkenetik ostiralera Basque Filme and Media Arts
Festival izenekoaren lehen edizioa burutuko da bertan Eusko Jaurlaritza eta
Bilboko Udalaren ekimenez. Filmeak, baina, ez dira bakarrik joango
industriako eragile eta zuzendariak ere bidaiatuko baitira Estatu
Batuetara. Egitaraua ikus-entzunezkoen emanaldiek, bi herrialdeetako sektoreko
enpresarien arteko bilerek eta errealizadore berriek ikasle amerikanoei emango dieten mintzaldiek osatuko dute.
Gehiago irakurri...
2007/03/23

Hasiak dira munduko euskal etxeak Gernikako bonbardaketaren urteurrenerako prestatu dituzten ekitaldien berri ematen. Lapridako Arturo Campion Ikasketa Zentroa horietako bat da eta Argentina iparraldeko El Chaco probintziako Komunikabideen Museoarekin batera hil osoko programa antolatu du Resistentzia hiriburuan. 1936ko guda eta frankismo garaiari buruzko pasarteak biltzen dituen zinemaldia eta Gernikari buruzko erakusketa bat egitarautu ditu.
Gehiago irakurri...
2007/03/23

Euriak Tres Arroyoseko 38. Gariaren Jai Probintzialaren lehen egunean behar baino protagonismo handiago izan zuen, baina zaparraden mehatxuak ez zuen lortu ondo pasatzeko gogoz bildutako lagunak kikiltzea. Talde askok ezin izan zuten behar den moduan emanaldirik eman, ordea, eta arduradunek jaialdia egun batez luzatzea erabaki zuten. Horrela, martxoaren 7tik 11ra izan behar zuen jaialdiak 12an, astelehenean, izan zuen bere azken eguna. Hiru Erreka Euskal Etxeko dantzariek astelehenean egin zuten azkenik euren emanaldia, eta txalo ugari jaso ere.
Gehiago irakurri...
2007/03/22

Gaur hasiko da Korrika 15a Karrantzan eta 10 egunetan 2.279 kilometro korrituko ditu Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barrena. Iruñean
amaituko den lasterketak euskararen aldeko kontzientzia bultzatzea du helburu eta banako zein talde ugariren babesa jaso du dagoeneko.
Diasporak ere bere ekarpena egingo dio ekimenari eta mundu osoko euskal etxeek ekintzak antolatu dituzte. Ekimenak interneten ere presentzia handia izango du Ziberkorrika eta abarrekoen bidez.
Gehiago irakurri...