2007/04/12

Joan den Bazko Astelehenean Sarak Euskal Herri osotik heldutako idazle eta irakurzaleak bildu zituen, Sarako Idazle Biltzarraren 24. edizioan. Euskal Kultur Erakundeak eta Sarako Turismo Bulegoak urtero antolatzen duten ekimena huts egin ezineko hitzordua bihurtu da Iparraldeko euskal kultura munduan eta aurten 142 egile, 26 elkarte eta 17 argitaletxek parte hartu zuten bertan. Lau liburu berrien aurkezpena, Burp dokumentalaren emanaldia eta oro har Sarako Biltzarraren ezaugarri den egile eta irakurleen arteko lagunarteko giro konplizea izan ziren eguneko alde adierazgarrienak.
Gehiago irakurri...
2007/04/12

Buenos Aires probintzia argentinarreko Las Flores herrian Euskal Etxeko Ohiko Biltzar Orokorrak bi urteko agintealdi berrirako hautatu du berriz ere Graciana Goicoechandia herriko alaba, erabateko gehiengoz emakumeek osatzen duten zerrenda bakarreko buru. Goicoechandiarekin batera arituko dira Mónica Garmendia, lehendakariorde; Nilda Ecay, idazkari; Lucía Maliani Arrazubieta idazkari bigarren; Mónica Arrazubieta diruzain, eta Marta Urrizaga, diruzain bigarren.
Gehiago irakurri...
2007/04/11

Kirmen Uribe poeta ondarroarra New York dago egunotan, 'Bitartean heldu eskutik' poema liburuaren ingelesezko edizioa aurkezteko irakurtaldi batzuk eskainiaz. Astelehenean izan zen lehen ekitaldia, Manhattango Teachers and Writers Collaborative elkartearen egoitzan. Astean zehar aurkezpen gehiago egingo ditu Uribek, New York eta inguruko zenbait unibertsitate eta liburudendetan. Poema liburuak Meanwhile Take My Hand izenburua hartu du ingelesez eta euskaratik itzuli du Elizabeth Macklin poeta estatubatuarrak.
Gehiago irakurri...
2007/04/11

Mexikoko euskal komunitateak ez zion hutsik egin
urteroko Aberri Egunaren hitzorduari, eta aurreko urteetan bezala herrialde honetako hiru eskualdetan bildu ziren Diasporan itzal handia duen jai hau ospatzeko. Mexiko DFko Euskal Etxean ia ehun lagun bildu ziren bazkari batean; Celayan ere talde polita batu zen, ohi bezala Arrano Beltza euskal etxearen egoitzan; Cancunen ere, Karibe aldean, entzun ziren Aberri Egunaren oihartzunak, bertako talde animatu bati euskaldunei esker.
Gehiago irakurri...
2007/04/10

Giroa, polita, eta bilkura, familia artekoa. Sydney-ko (Australia) 'Gure Txoko' izan da, ohi bezala, munduko euskal etxeetan Aberri Eguna ospatzen lehena, alaitasuna nagusi. Aldea Euskal Herriarekiko, zortzi ordukoa da eta Euskal Herrian eguna argitzeko zenean, Sydneyko euskaldunak bazkalosteko euskal kantu eta dantzetan murgilduak zeuden, akordeoilari baten musika lagun. Bezperako euria kontutan, ohiko Centennial Park-en ordez, aurtengoan Euskal Etxearen egoitzan egin dute Aberri Eguneko egunpasa Australiako hiriburuko euskaldunek.
Gehiago irakurri...
2007/04/10

Hilabete honetan bertan Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrena beteko dela eta, EITBk gertakari historiko horren gaineko infografiak argitaratu ditu bere webgunean. Argazkiak, agiri grafikoak eta bideoak jaso dituzte lan horretan. Horiekin batera, nazioarteko dokumental bat ere eskainiko du ETBk, bonbardaketaren lekuko izan zirenen testigantzak baliatuta. Bonbardaketaren aurretik eta ondoren Euskadiko egoera nolakoa zen azaleratzea du helburu.
Gehiago irakurri...
2007/04/10

La Habanan ospatu da aurtengoan ere Aberri Eguna. Ehun eta berrogeita hamar bat jende bildu ziren igandean Centro Vasco delako jatetxean, tartean Kuban aspaldi bizi diren euskaldunak, euskaldunen lagun kubatarrak eta egun hauetan irlan turista gisa suertatu diren beste batzuk. Ospakizunari kolore berezia ipini ziotenak, ekitaldian aritu ziren bost bertsolari gazteak eta errepentista kubatarra izan ziren: Unai Muñoa, Ainhoa Agirreazaldegi, Ixue Alberdi, Iratxe Ibarra, Ander Lizarralde eta Emiliano Sardiñas. Eta Haiekin batera jardundako trikitilariak: Alaitz Telletxea, Iker Goenaga eta Maider Urkizu.
Gehiago irakurri...
2007/04/10

Iazko urte bukaeran Juningo Arbola Bat Euskal Etxeak bere logoa diseinatzeko lehiaketa bat egin zuen, Buenos Aires probintziako iparmendebaldeko Diseinatzaile Eskolarekin batera. Epaimahaiak, Euskal Etxeko eta Diseinatzaile Eskolako kideek osatuta, zortzi proposamenen artean aukeratu zuen irabazlea. Hiru biribil dira hautatutako diseinuaren gakoa, bakoitzak euskal elkartearen alde bat irudikatzen duela: euskal kultura, elkartea bera eta etorkizuna.
Gehiago irakurri...
2007/04/06
Euskal Herriko gehienek bezala, Aste Santuko bost opor egunok hartuko ditugu aurtengoan BasqueHeritage.com-en (azkenean lau baizik ez). Ez da opor kontuetan Euskal Herri osoan gauza bera gertatzen, Hego Euskal Herrian bost egun baitira, eta Iparraldean asteburua eta Bazko astelehena baizik ez. Bulego nagusia Donostian dugunez, ordea, bertako legeari segitu eta datorren asteartean eutsiko diogu irakurleekin daukagun hitzorduari. Astia emango digu horrek Diasporako zenbait Aberri Egun deialdiekin bat egiteko eta astelehenean ere Sarako Idazleen Biltzarrean egoteko. Ongi pasa egunok.
Gehiago irakurri...
2007/04/05

Aberri Eguneko ekitaldiak hasiak dira jada Argentinan eta lagun eta bazkideak bildu dituen elkarte goiztiarrena Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxea izan da. Hasiberriak dira Cañuelasekoak Aberri Eguna ospatze kontuetan, aurtengoa izan baita euren lehen aldia, baina ezin ukatu gogotsu hasi direla, probintziako dantzariak bildu zituen topaketa egin baitzuten Aberri Eguna ospatzeko. Topaketa joan den asteburuan zehar egin zuten eta inguruetako zazpi euskal etxeetako dantza taldeak bildu zituzten bertan, Cañuelasekoaz gain, giro paregabean.
Gehiago irakurri...