2007/05/17

Datorren maiatzaren 23an abiatuko da Mexiko hiriburuan Euskal Presentziari buruzko I. Nazioarteko Kongresua, 'Euskaldunen ekarria XIX eta XX mendeetako Mexikon' izenburuarekin. Maiatzaren 25a bitartean egingo da. Amaya Garritz historialaria da nazioarteko topaketaren koordinatzailea eta antolatzaileen artean Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Ikerketa Historikoen Institutua eta aurten mendeurrena ospatzen ari den Mexikoko Euskal Etxea daude.
Gehiago irakurri...
2007/05/17

Aurrera darrai Argentinan 'Eusko Irudiak' erakusketa ibilitaria bertako hainbat euskal etxeetan egiten ari den birak. Mikel Arrazola argazkilari oñatiarrak egungo Euskal Herriaz eginiko lanek osatzen duten mostrak bukatu berria du La Platako Euzko Etxean maiatzaren 9tik 15era bitartean eginiko egonaldia eta atzo bertan zabaldu zituen ateak Buenos Airesko probintzian bertan dagoen Las Flores herrian, 'Loretako Euskaldunak' Euskal Etxearen egoitzan. Maiatzaren 30era arte.
Gehiago irakurri...
2007/05/16

'Lagun Onak' Euskal Etxeak, Argentinako Pergamino hirian, zabalik dauzka bere Narrazio eta Poesia Lehiaketa Nazionalaren bostgarren edizioko epeak. Komunitateari irekia den lehiaketa honek gazte eta helduentzako kategoria bana antolatzen ditu. Gaia librea du eta lanak bidaltzeko epea ekainaren 1ean itxiko du. Iazko irabazleak Daniel C. Bilbao, Elida Noemí Cantarella, helduen kategorian; eta, gazteenean, Matías Ezequiel Sare eta María Belén Gracias izan ziren.
Gehiago irakurri...
2007/05/16

Alza familiako 235 kide argentinar, eguraldi kaxkarra eta euriari aurre eginez, Buenos Aires probintziako Maipú hirian bildu dira irundar jatorriko sendi honek egin duen Lehen Topaketan. 1875. urteaz geroztik Altza deituradun irundar batzuk Argentinara heldu eta bertan geratzea erabaki zuten 'adar eta ondorengo ugari izan dituen leinuari hasiera emanez', adierazi dute ekitaldiaren antolatzaileek. Lehen topaketaren arrakastaren ondotik, finkatua da dagoeneko bigarrenerako hitzordua: 2008 apirileko hirugarren igandean. Familiako kide guztiei parte hartzeko gonbitea luzatzen diete antolatzaileek.
Gehiago irakurri...
2007/05/16

Tres Arroyoseko 'Hiru Erreka' Euskal Etxeak Txoko Vasco (euskal txokoa) delako ekimena antolatu zuen estreinekoz joan den larunbatean, 'euskal kulturaren berri zabaltzeko bere inguruan'. Komunitate osoari zabaldutako ekitaldia da Txoko Vasco, eta zenbait ekintza baitaratzen ditu, zabalkunde asmo berarekin. Oraingo honetan euskal filme bat proiektatu zen, ondoren dantza ikuskizun bat eskainiz eta euskal osagaiak zeuzkan menu bat zerbitzatuz. Aurreikusitako sarrera kopurua aise agortu zen.
Gehiago irakurri...
2007/05/16

Erakundearen barne araudiak dioenari segituz, 'Hiru Erreka' Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzian, Biltzar Orokorra deiturik, zuzendaritza berritu berri du joan den ostegunean. Emaitzek orain arteko lehendakari Jose Luis Artuch adierazi dute agintaldi berri baterako, 2009raino alegia. Berarekin batera arituko dira batzordekide, Andres Monteagudo, idazkaritzan; eta Clyde Vizzolini Azpeitia, diruzaintzan, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2007/05/15
Gehiago irakurri...
2007/05/15

Errenteriako Musikaste 2007k Rodrigo Alonso de Santiago, Francisco de Madina, Hilarión Eslava, Urbán de Vargas eta Carmelo Bernaola musikagileen lanak berreskuratuko ditu. Francisco de Madina, Aita Madina, euskal Diasporako musikagile ezagunenetakoa da eta bere lanetariko asko Argentina eta AEBetan egindakoak dira. Atzo bertan Errenteriako Musika Asteak bere jaiotzaren mendeurrena ospatu zuen, Madinak bultzatutako Buenos Aireseko Saski Naski dantza taldearen musika tarteko.
Gehiago irakurri...
2007/05/15

Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak bat egin zuen joan den larunbatean, Euskal Herrian igandez ospatu zen Herri Urrats ikastolen aldeko hitzorduarekin. Urtero Senperen egiten den jai euskaltzalearen bertsio porteñoa hiriburu federaleko Moreno kaleko euskal egoitzan egin zen eta bertara bildu ziren euskara ikasleak, Buenos Airesko zenbait euskal erakundetako lagun eta kideak eta, oro har, euskara eta euskal kulturaren inguruan mugitzen den hainbat jende. Egitarauak euskarazko jokoak, dantzak eta jolasak baitaratu zituen, guztia geure hizkuntzaren aldeko kontzientzia eta engaiamendu giroak bultzatuta.
Gehiago irakurri...
2007/05/14

Ostegun honetan Tolosan (Gipuzkoa) Euskal Herriko II. Internet Eguna egingo dute, Internet&Euskadi elkarteak, Eusko Jaurlaritzak eta KZguneak antolatuta, besteak beste. Jaiaren helburua euskal hiritarrak interneten mundura erakarri eta teknologia berriek eskaintzen dituzten tresnak erabiltzen eta profitatzen ikastea da. Aurten, gainera, antolatzaileek Diasporaren parte hartzea bultzatu nahi dute eta horregatik mundu osoko euskal internetzaleei --'birtualki' bada ere-- Tolosan egoteko gonbitea luzatu diete, bideokonferentzia bidez hitzegin edota online jokoetan aritzeko.
Gehiago irakurri...