euskal diaspora eta kultura

2018/11/07
Egun bizia izan zen Euskal Asteko azken larunbata, ekintza ugari batu zituelako. Goizean hainbat bilkura egin ziren, tartean, dantza zuzendariena, euskal liburuzainena eta euskal abesbatzen topaketa. Aldi berean FEVAko kide diren herrialde osoko euskal etxeak Federazioaren bileran bildu ziren.
2018/11/06
Argentinako Euskal Aste Nazional guztiek daukate zerbait berezia, ahaztezin bihurtzen dituen zerbait. Bere 75. urteurreneko urtean Mar del Platako Denak Batek antolatutako honek puntu azpimarragarriak izan ditu. Urkullu lehendakariaren bisita, lehendabiziko aldian Argentinan, nobedade nagusia izan da; eta ez da ahaztu behar Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza instituzional bat ere bertaratu zela, Ganberako talde ...
2018/11/06
Nazioarteko Batzarraren antolatzaile dira Mexiko Hiriko José María Basagoiti Noriega Artxibo Historikoa eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Mexikoko Saila. Laugarren edizio hau datorren ostegun honetan garatuko da hiriburu mexikarreko Loiolako San Inazio 'Vizcainas' Eskolaren egoitzan. Egitarauak baitaratzen ditu hitzaldiak eta mahai-inguruak, beti ere euskaldunekin edo euskaldunen batekin ...
2018/11/05
Lehendakaria ohorezko gonbidatu legez, atzo itxi zen Mar del Platan Argentinako 2018ko Euskal Aste Nazionala. Urkulluk, gainera, sorpresa berezia eman zien bildutako ia mila euskal-argentinarrei, amaiera-otordua bukatzear zegoela txistua eta danbolina atera eta 'Ikusi mendizaleak' jo zuenean, eta ondoren, ekitaldia bururatzeko, Agur Jaunak. Publikoak zutik eta hunkituta erreakzionatu zuen, askok unea ...
2018/11/05
Atzo igandea, Euskal Aste Nazionaleko egitarauak ohiko dantzari-alardea izan zuen programako azken ekitaldia, Mar del Platako itsaso eta hondartza ondoko Hotel Probintzialeko areto zabaletan egin zen despedida bazkariaren aurretik. Alardea bukatu berritan Urkulluk Argentinara egin duen lehenengo bidaia honen eta egunotan Mar del Platan bizi izan duen lehenengo Euskal Astearen balorazioa egin zuen ...
2018/11/05
Ohi bezala, eta Euskal Asteko oihartzunak oraindik gori-gorian daudela. EuskalKultura.com-ek biharamun honetan arnasa apur bat berreskuratu eta asteartetik aurrera ekingo dio Mar del Platako elkarretaratze handi honek ekarri dituen irudiak argitaratzeari. Bihartik aurrera, beraz, bereziki asteburu bete-bete honek egunez-egun eta momentuz-momentu eman dituenak bilduko ditugu zenbait irudi-galeriatan. Zorionak ...
2018/11/05
Denbora dabiltza Bruselako Euskal Etxekoak abenduan, Euskararen Egunaren ondoko datetan egingo duten kultura aste hau prestatzen eta hemen da dagoeneko, hilabete eta gutxi barru, hiriburu europarrean euskal kulturaren adierazgarri eta erakusle izan nahi duen ekimen hau. Programak, besteak beste, lehen mailako musika eta musikariak, hizlariak, artista plastikoak, hizlari/irakasleak eta gastronomia gerturatuko ditu ...
2018/11/05
Bruselako Euskal Etxeak jakinarazi berria du Euskal Herriari buruzko irudiez antolatu zuen argazki lehiaketako epaimahaiak hartu duen erabakia. Jakina denez, lan sarituak, Euskal Etxeak abenduaren 7tik 15era hiriburu europarrean iragarri duen Euskal Astearen baitan erakutsiko dira, horretarako propio bertako Maison Pelgrims-en antolatuko den erakustaldiaren baitan.
2018/11/02
Ordu gutxi barru emango zaio hasiera --Mar del Platako Denak Bat euskal etxe antolatzailea 75 urte betetzen ari den honetan-- 2018ko Euskal Aste Nazionalari; eta txupinazoarekin batera, Argentinako Euskal Diasporaren jaialdirik handiena ez ezik, bere urteurrena ere handiro ospatuko dute mardelplatatarrek eta Argentina osotik, inguruko herrialdeetatik eta Europatik etorritako euskaldun eta gonbidatuek. Jaiari ...
2018/11/02
Buenos Aires hiriaren bihotzean, herrialdeko presidentearen egoitza den Etxe Arrosatik metro batzutara 1919tik bertan hazten den Gernikako Arbolaren kimuari omenaldia eginez hasi du Iñigo Urkullu lehendakariak Argentinara egiten ari den lehenengo bisita ofiziala. Bidaian, agenda dauka Argentinako agintari eta agenteei lotua, eta bertako euskaldunei lotua, eta baita ere biei nahasian lotua. Haritza omendu ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus