euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Skalariak taldeak bihar Mexiko DF-n eskainiko du Hego Amerikan egingo duen birako lehen kontzertua

2007/10/05

Skalariak taldeko kideak Mexiko DF-ko euskal etxean, 2000 urteko biran egin zuten bisitan Ska taldea bete-betean dago 'Ska-republik Tour' biran iragan den martxotik eta Latinoamerikan emango dituzten kontzertuekin agur esango diote euren ibilbideari. Bihartik aurrera eta hileko 14arte Mexiko eta Costa Rican izango dira aretoak musikaz eta giro onez betez. Mexiko DF-n hasiko dute bira, El Rayo aretoan. 5000 pertsona sartzen dira bertan eta dagoeneko ia sarrera guztiak saldu dituzte. Mexikon jarraituko dute 7an, Guadalajaran, eta 13 eta 14an San Josén arituko dira, Costa Rica. Hilaren 12rako kontzertu bat zuten hitzartuta Txilen baina bertan behera gelditu denez eta sarreren salmentan izan duten arrakasta ikusiz, baliteke 11an ere Mexikon errepikatzea, hala ere oraindik ez da ezer ziurtatu.

Gehiago irakurri...


Arrecifes-eko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko txikienak loreak banatu zituzten Udaberriko Kabalkadan

2007/10/05

Kabalkada hasiera: Aurrealdean txikiak, eta euskal etxe barruan ari den taekwondo eskolako kideak atzean ikus ditzakegu Kabalkada joan den igandean egin zen Buenos Aires probintzia argentinarreko Arrecifes-en, hiriko kale nagusitik Mitre plazaraino. Urtero egiten den erregina eta bere printzesa laguntzaileen hautaketaz gain, edota suhiltzaile bolondresen eta auto berezien partaidetzaz gain, aurtengoan bertako Euskaldunak Denak Bat-eko txikienak nabarmendu ziren ekitaldian, publikoaren arreta erabat berenganatuz. Haurrek loreak banatu zizkieten kabalkadaren zio eta izenari ohore eginez zinez udaberrikoa zabaldu zen eguraldi ona baliatuz desfilea ikustera hurbildu ziren arrecifestar eta bisitariei.

Gehiago irakurri...


'50 urte Mr. Basque gisa': David Rio aditua Robert Laxaltek amerikar literaturan utzitako markaz jardungo da Renon

2007/10/04

Robert Laxalt  (1923-2001) eta David Rio, liburua prestatzeko egin zuten elkarrizketetako batean Robert Laxalt Estatu Batuetan famatu egin zuen Sweet Promised Land liburuaren argitalpenaren 50 urteak betetzen diren honetan, Renoko Unibertsitatea hainbat ekitaldi egiten ari da euskalamerikar komunitatearen erreferentzia bihurtu zen idazlearen omenez. Horien artean Unibertsitateak David Rio EHUko literatura irakaslearen 'Robert Laxalt, la voz de los vascos en la literatura americana' liburuaren ingelesezko bertsioa argitaratu du. Rio, Renon da egunotan eta datorren asteartean Laxaltek amerikar literaturan utzitako arrastoari buruz mintzatuko da Unibertsitatean.

Gehiago irakurri...


Udalbiltza ta Udalbideko ordezkaritza bat, Julian Eizmendi presidentea buru, Argentinako Euskal Astean partaide

2007/10/04

Udalbideko partaide diren Bixente Arozena (ezk.) eta Vale Tena (esk.), Josu Legarreta erdian, joan den uztaileko Euskal Gizataldeen Mundu Biltzarrean Udabiltza ofizialeko eta Udalbideko --haren 'euskal lurraldearteko elkartasun fondoa'-- ordezkaritza bat Argentinan da eta gaur bertan ekingo dio Buenos Airesen datorren asteko iganderaino Argentinan eta Uruguain barrena gauzatuko duen bisitaldiari. Hamaika egunotan, udal ordezkariok FEVA eta FIVUko buruzagiekin bilduko dira Buenos Aires-Rosario eta Montevideon eta kontaktuak garatuko dituzte bi herrialdeotako diasporarekin 'elkar hobeto ezagutu eta plangintza amankomunak garatzeko aukerak aztertzeko'. Ordezkaritzako buru, Julian Eizmendi Udalbiltza-Udalbideko presidentea doa, eta berarekin batera Mª Eugenia Arrizabalaga, Vale Tena eta Bixente Arozena, hirurak Udalbideko Diaspora Batzordekoak.

Gehiago irakurri...


'Anima zaitez! Ezagutu eta erabili euskara, euskaldunon hizkuntza', aldarrikatuko du Rosarion Euskararen stand-ak

2007/10/04

Gazteak iazko euskara standean parte hartzen Iaz Cordobako Euskal Astean lortu zuen arrakasta ikusirik, FEVAk eta Buenos Aireseko Euskaltzaleak elkarteak, euskararen stand-a datozen hiru egunetan Rosarion gailurra hartuko duen Euskal Astean berriro ipintzea erabaki dute. Bihartik hasita eta iganderaino egongo da zabalik, euskarari buruz edota euskaraz argibideak emanez, publiko euskaradun zein euskaragabeari jolasak proposatuz hizkuntzara hurbil daitezen, Euskaltzaleak-eko, Rosarioko Euskal Etxeko eta Argentinan Euskaraz programako ikasle eta irakasleen eskutik.

Gehiago irakurri...


Antzerkia, musika eta dantza izango dira euskal proposamenak Manizaleseko Antzerki jaialdian, Kolonbian

2007/10/04

Euskal Plataforma Eszenikoaren aurkezpen prentsaurrekoaren irudia atzo Donostian Euskal antzerkiak hitzordua du aurten ere Manizaleseko Antzerki Jaialdiarekin. XXIX. edizioa du aurten jaialdiak eta bihar ostirala hasi eta urriaren 15a bitartean iraungo du. Oraingoan euskal presentzia Euskal Plataforma Eszenikoaren eskutik helduko da. Arte eszenikoak bultzatzeko ekimen berria da hau eta Manizalesekoa izango du bere lehen irteera. Sei ikuskizun aurkeztuko dituzte: hiru antzezlan, bi dantza ikuskizun eta musika kontzertu bat.

Gehiago irakurri...


"Anima zaitez! Ezagutu eta erabili euskara". Euskara Euskal Astean.

2007/10/04

Euskal Astearen testuinguruan eta iazko arrakasta ikusirik, FEVAk, Buenos Aireseko Euskaltzaleak-en laguntzaz, euskera stand-a ipiniko du aurten ere. Ostirala 5etik hasita, larunbata 6 eta igandea 7rarte mantenduko da irekia eta bizirik dirauen Europako hizkuntza zaharrena den hau zabaldu eta informatzeaz arduratuko da.

Gehiago irakurri...


"Anima zaitez! Ezagutu eta erabili euskara". Euskara Euskal Astean.

2007/10/04

Euskal Astearen testuinguruan eta iazko arrakasta ikusirik, FEVAk, Buenos Aireseko Euskaltzaleak-en laguntzaz, euskera stand-a ipiniko du aurten ere. Ostirala 5etik hasita, larunbata 6 eta igandea 7rarte mantenduko da irekia eta bizirik dirauen Europako hizkuntza zaharrena den hau zabaldu eta informatzeaz arduratuko da.

Gehiago irakurri...


Arantxa Urretabizkaiak eta Edorta Jimenezek euren lanen alemanezko itzulpenak aurkeztuko dituzte Frankfurten

2007/10/03

Arantxa Urretabizkaia Alemania, Suitza eta AEBetan ibiliko da liburu aurkezle (Zaldiero argazkia) Arantxa Urretabizkaia eta Edorta Jimenez idazleak Frankfurteko Azokan izango dira aurten, Kuaderno Gorria' eta 'Kilkerren Hotsa' euren eleberrien alemanezko bertsioak aurkezteko. Lan hauekin Pahl-Rugenstein argitaletxeak euskal literaturari buruzko Zubiak bilduma jarri du abian. Frankfurteko aurkezpenez gain --datorren 10etik 14ra da azoka--, euskal idazleek irakurraldiak eskainiko dituzte Hannover-en eta baita Zurichen (Suitzan) ere.

Gehiago irakurri...


Gatazkan dauden Gizarteetako Gazteez Nazioarteko bilkura egingo da Arantzazun urriaren 18tik 20ra bitartean

2007/10/03

Miren Azkarate sailburu eta bozeramalea Eusko Jaurlaritzako sailburu eta bozeramalea Ipar Irlandara abiatuko da gaur goizean, gazteria eta bake gaietako bi gobernuen arteko lankidetza jorratzeko. Azkaratek bilerak izango ditu, besteak beste, Ian Paisley ministro nagusiarekin eta Martin McGuinnes ministro nagusiordearekin. Ipar-irlandar eta euskal harremanen arlo honetan, gatazkan dauden gizarteetan mintegia egingo da urriaren 18-20an Euskal Herrian, Arantzazun, Eusko Jaurlaritzak eta Ipar Irlandako Public Achievement-ek antolatuta, Baketik erakundearekin elkarlanean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia