2007/10/16

Eusketxeren 19. urteurrena ospatzearren elkarteko ehun bat lagun bildu ziren Mexico 1880ko egoitzara San Migel eguneko aste berean. 'Euskal Taberna' delakoa antolatu zen eta bertaratu zirenek Eusketxeko Dantza Taldearen emanaldi baten lekuko izan ziren. Opari eta eskertze gisa, Eusketxe Arte Galeriaren erakusketetan edo elkartearen ekimenetan parte hartu izan duten pare bat artistaren lan batzuen zozketa egin zen bazkide eta lagunen artean. Eusketxek urte askotan lanean jarraitzeko itxaropenarekin egin zuen ospakizuna, 'ideia aniztasuna etengabe bultzatuz eta bertako zein kanpoko lagunei giro euskaldun bat eskainiz'.
Gehiago irakurri...
2007/10/16

'Biraoak. Nafarroan bilduak' aurkeztu berri duten liburuan euskarazko madarikazioak biltzen dituzte bi idazleek. Lanarekin, euskaraz biraorik existitzen ez dela dioen mitoarekin apurtu nahi izan dute eta horrekin batera hizkuntzaren alde adierazkorra bizirik mantendu. Liburuaren mamia ez da juramentu-zerrenda soila, horrez gain adierazpenen jatorria, euren intentsitatea eta erabiltzeko adibide batzuk ere bildu dituzte Salaberrik eta Zubirik. Alu filda, melontzioa, zarratrakoa, malaprenda, urde zerria... euskaraz ere ehunka adierazpen daude 'gustura' madarikatzeko.
Gehiago irakurri...
2007/10/15

Ibarretxe lehendakariak Kolonbian eman dio bukaera Hegoamerikan egin duen bidaiari. Ostegunean heldu zen lehendakaria Kolonbiara eta bertan eman zituen hiru egunetan Kolonbiako agintari eta euskaldunen ondorengoekin bildu zen. Ibarretxek Xabier Santxotena eskultore nafarraren Bakearen aldeko eskultura bat inauguratu zuen Bogotako Gernika parkean, Euskal Etxeak gonbidatuta. Lehendakaria euskal jatorridun enpresariekin ere bildu zen.
Gehiago irakurri...
2007/10/15

Mar del Platako Euskal Etxeko lan batek bereganatu zuen 2008. urteko kanpainan Argentinan euskara eskolak sustatzeko afixaren lehenengo saria. Euskal Etxe honek eraman zuen baita ere 'Gernika 70. Urteurrena-Gernika 70º aniversario' lehiaketako Irudi ataleko lehenengo saria, bere bi kategorietan. Modalitate honetan Llavallol-eko Euskal Echea Eskola eta Buenos Aireseko Laurak Bat Zentrua ere sarituak izan ziren. Sorkuntza literarioaren Modalitatean, berriz, lehenengo saria La Platako Euzko Etxearentzat izan zen eta arlo berean General Villegas eta Mar del Plata ere nabarmendu ziren.
Gehiago irakurri...
2007/10/15

Hauteskundeak izan dira Uruguaiko Carmelo herriko 'Ibai Ondoko Euskal Etxea'n eta Miguel Asqueta lehendakari berriak hartuko dio ordea karguan Julio Ariztiari. Lehendakari berria medikua da eta Uruguaiko Kongresuan diputatu eta aurretik ere ibilitakoa da Euskal Etxeko zuzendaritzan. Batzorde hautatu berriko adinaren bataz bestekoa 36 urtekoa da eta erronka politei egin behar izango die aurre, horien artean egoitzaz aldatzea.
Gehiago irakurri...
2007/10/13

Bihar Urepele herri baxenabartarrean eginen den Xalbador Egunak gaur izanen du hastapena, afaria antolatu baita Urepelen berean, lagun artean bildu eta herriko eta inguruetako istorio zaharrak berreskuratu eta partekatzeko. Bestenaz, Xalbador Eguna bihar hasiko da, ohiko mezarekin. Ondotik mahai ingurua bitartekotuko du Xabier Euzkitzek, aurtengo gaia den 'Xalbador eta Diaspora' gaiari buruz, besteak beste Joseba Etxarri EuskalKultura.com-eko zuzendaria partaide. Irakur ondoko lerroetan egitarau osoa.
Gehiago irakurri...
2007/10/13

Thousands of sheep will fill the streets of Hailey and Ketchum, Idaho this weekend for the 11th annual Trailing of the Sheep. This cultural event reminds Idahoans what many immigrants, including the Basques went through as they started their lives in the new world. While the Basque Sheepherder has been the focus in past years, this year will focus on the Peruvian herder and his contribution to Idahos sheep business.
Gehiago irakurri...
2007/10/12

Argentinako Euskal Liburutegien Sarea ekimen gero eta irmoagoa bihurtzen ari da eta bide horretan sakontzeko asmoarekin joan den larunbatean 18 liburutegi arduradunek bilera egin zuten Euskal Asteko egitarauaren baitan. Sarearen koordinatzailea den Luciano Etcheparek gidatu zuen bilera eta bertan liburu katalogo amankomunaren beharra eta 'Pergamo' programaren bilakaera jorratu zituzten, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2007/10/12

Liburuan sei euskal poeta ezagunen lanak bildu dira: Bernardo Atxagarenak, Rikardo Arregirenak, Felipe Juaristirenak, Miren Agur Meaberenak, Kirmen Uriberenak eta Joseba Sarrionandiarenak. Euren lana Ingalaterran eta Irlandan entzun ahal izan da Kirmen Uribe eta Felipe Juaristiren ahoetatik. Ruper Ordorikaren parte-hartzea ere izan dute, bera izan baita errezitalak musikaz laguntzeko arduraduna.
Gehiago irakurri...
2007/10/12

Buenos Aireseko Avellaneda parkean Danzas Circulares topaketa ospatzen dute urtero 2002az geroztik. Ekimen honen helburua jatorri ezberdineko dantzak ezagutzera ematea da eta, batez ere, publikoak parte hartu ahal izatea ikuskizunetan. 'Mota honetako dantzak ikasi eta irakastea erraza da', adierazi zuen Aitor Alabak, euskal dantzen monitoreak. Alava dantzari gasteiztarrak 2005. urteaz geroztik parte hartzen du proiektu honetan.
Gehiago irakurri...