euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Las Floreseko Euskal Etxeak Rosaseko karroza desfileko bigarren postua lortu du zahato erraldoi batekin

2008/02/27

Las Floreseko Euskal Etxeak eginiko karrozaren irudia Las Floreseko Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzian, Rosaseko landa-inguruko Sala de Primeros Auxiliosek antolatzen duen karroza desfileko bigarren postua lortu berria du. Karrozen desfileko lehiaketan "Loretako Euskaldunak"-eko kideek kartapestaz eginiko zahato erraldoi original bat egin zuten. Zahatoaren neurriak, honakoak: 2,90 metroko luzera, 1,80 metroko altuera eta metro bateko zabalera (ikus argazkiak).

Gehiago irakurri...


Argia astekariaren Larrun monografikoak Diaspora eta euskal etxeen egoera eta etorkizuna aztertzen ditu

2008/02/26

Euskal etxeei buruzko monografikoaren azala Argia euskal astekariak Larrun monografikoaren ale berria argitaratu du, Diaspora eta Euskal Etxeei buruzkoa. Argitalpenean Urko Apaolaza historialari eta kazetariak munduko euskal etxeen egoera eta etorkizuna aztertzen ditu, sei adituren laguntzaz --tartean Joseba Etxarri EuskalKultura.com-eko zuzendaria--, gaiaren inguruan bakoitzak bere hausnarketa eta esperientzia azaltzen dituela. Sarrera erreportaian Apaolazak euskal etxeei aldatzeko eta egungo garaietara egokitzeko ordua heldu zaiela dio, geroari eutsi nahi badiote.

Gehiago irakurri...


Athletic futbol taldea Pablo Zabaleta euskal-argentinar jokalaria fitxatzeko aukera aztertzen ari omen da

2008/02/26

Athleticek Pablo Zabaleta fitxatzeko aukera aztertzen ari da (argazkia Sport) Pablo Zabaleta, Espanyoleko eskuin hegala, Athletic futbol taldearen fitxatze-zerrendan egon daiteke. Euskal jatorria duen Arrecifeseko argentinarra Bartzelonako Espanyol taldean dabil momentu honetan Ernesto Valverde "Txingurri"-ren gidaritzapean. Euskal jatorria duten Latinoamerikako jokalariak fitxatzeko aukera aztertu ondoren, zurigorrien zuzendaritzak baztertuta zituen zenbait txosten atera ditu berriro ere.

Gehiago irakurri...


Bibiñe Belausteguigoitia: Mexikon erbestean hazia, Euskadiko Tenis txapelduna eta orain senior tenislaria

2008/02/26

Bibiñe Belausteguigoitia Bilbon (argazkia Deia) 78 urterekin Bibiñe Belausteguigoitia bilbotarrak energia eta bizitzeko grina bor-bor ditu. Erbestean hazi zen, Mexikon, bere aita herrialde honetan Euskadiko ordezkaria izan zelarik. Mexikon euskara eta tenisean jolasten ikasi zuen Bibiñek. Londresetik igaro ostean familia Bilbora bueltatu zen 1948an eta Bibiñe Euskadiko Tenis Txapelduna izatera heldu zen. Bera izan zen txapela eskuratu zuen lehen emakumea. Orain tenisean jolasten jarraitzen du gogotsu, senior zirkuituan. 'Egia da batzuk bihotzekoak jota hiltzen direla, baina askoz gehiago dira (adin honetan) kirola egitearen onurak gozatzen dituztenak', dio berak, baikortasunez eta bizipozez gainezka. Jarraian Deia egunkariak eginiko elkarrizketa itzuli eta laburtzen dugu.

Gehiago irakurri...


London Basque Societyk martxoaren 22an hasiko den txalaparta ikastaroa antolatu du euskal etxean

2008/02/26

Irudian, ikasleak txalaparta jotzen aurreko saio batean Londreseko euskal etxean Txalaparta ikastaro berria hasiko du martxoaren 22an London Basque Societyk bere euskal etxeko egoitzan. Kaiet Arrizabalaga irakaslearen eskutik, ikasleek oinarrizko kolpe eta doinuak ikasi ahal izango dituzte bi taldetan banatuta. Izena emateko epea irekita dago oraindik eta interesa duten pertsonek Ingalaterrako hiriburuko euskal etxearen web orrialdean sartu beharko dute.

Gehiago irakurri...


ACEk trikipoteoa antolatu du Erroman eta Unibertsitateak euskal kultura eta euskara hurbiltzeko ikastaroa hasi du

2008/02/25

ACEk aurreko edizio batean antolatutako trikipoteoa Associazione Culturale Euskara (ACE) elkarte euskal erromatarrak trikipoteoa antolatu du datorren ostiralerako Erromako kale eta tabernetatik trikitixaz lagunduta. Trikitilariak Oskar eta Juan Jose Estanga izango dira. Aldi berean, UPTEReko (Università Popolare di Roma) Euskal Sailak euskal kultura eta euskara ikastaro berria hasi du dagoeneko. Honako ikasgaietan sakondu ahal izango dute bertan izena ematen dutenek: Geografia, Euskararen Historia, Literatura, Historia, Mitologia eta Ohiturak.

Gehiago irakurri...


Cañuelaseko (Argentina) EEak II. Dantzari Egunean parte hartzeko deia egin du, Aberri Eguneko ospakizunekin bat

2008/02/25

Iazko Dantzari Egunean Cañuelasen egin zen erakustaldietako bat (argazkia infocanuelas.com) Aberri Eguneko ospakizunekin batera Cañuelaseko 'Denak Bat' elkarteak Dantzari Eguna izeneko topaketaren bigarren edizioa antolatu du. Topaketa honetan Argentinako euskal etxeetako dantza taldeek parte hartu ahal izango dute. Gonbidapena euskal elkarte guztiei irekia da, nahiz eta kasu askotan urruntasunak bidaia errazten ez duen duen. 'Gure asmoa dantzariei biltzeko aukera berri bat ematea da, Euskal Astean bezala, bertan sortzen diren harreman eta adiskidetasun eta lankidetzak mantendu eta garatu ahal izateko', azaldu dio EuskalKultura.com-i Margarita Mathieu Denak Bateko presidenteak.

Gehiago irakurri...


Euskal eta Nafar Gobernuetako ordezkariak euskararen alde elkarrekin lan egiteko akordio batera iritsi dira

2008/02/25

Irudiaren erdian, Carlos Perez Nievas eta Miren Azkarate; ezkerrean, Azanza, eskuinean Baztarrika Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Carlos Perez Nievas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak lorturiko lehenengo akordio honi esker, bi gobernuak prest agertu dira euskararen alde elkarrekin lan egiten hasteko. Bilerak euskararen etorkizunari elkarrekin erreparatzeko balio izan zuen, bien arteko lankidetzaren oinarri izan daitezkeen gaiak mahaigaineratzeko eta aurrerantzean hizkuntza gaietan normaltasunezko harreman bideetan sartzeko.

Gehiago irakurri...


Bertsoa.com webguneak 100.000 bisitatik gora eduki ditu urtebetean, horietatik herena inguru euskal Diasporatik

2008/02/23

Bertsoa.com interneteko bertso-plazaren irudia Harrigarria izan da Jexus Mari Irazurentzat urtebetean Bertsoa.com webguneak eduki duen bisita kopurua. Izan ere, epe horretan 100.000 bisitatik gora izan baititu, eta horietatik geren bat inguru Diasporako jendearenak izan dira. AEB, Hegoamerika eta Ertamerika, Europa Mendebaldeko herrialdeak, Txina, Australia, Yemen edota Indiatik jaso ditu bisitak bertso-plaza digital honek 2007ko urtarrilaren 18an sortu zenetik hona.

Gehiago irakurri...


New Jerseyko egunkariak euskal sukaldaritzaren sekretuen bila, bertako euskal sukaldarien laguntzarekin

2008/02/23

Newarkeko Casa Vasca jatetxearen karta Star Ledger egunkari estatubatuarrak euskal sukaldaritzaren arrakasta izan du hizpide joan den astean. Gero eta nazioarteko oihartzun eta onespen handiagoa jasotzen ari da euskal gastronomia eta bere sekretuak ezagutzeko asmoz egunkariak New Jersey estatuan bizi eta lana egiten duten hiru sukaldari euskal-amerikarrengana jo du: Gema Aurre, Newarkeko Casa Vasca jatetxekoa; Carlos Izaguirre, Cherri Hill-eko La Campagna Restaurant-ekoa eta Ignacio Cenicacelaya, Dover-eko Jai Alai jatetxearen jabea. Artikuluan islatutakoetako batzuk laburbildu ditugu datozen lerroetara.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia