euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Haizea: 17 euskal kantu herrikoi, euren partitura, audio eta hitzekin, internetez doan eskura daitezkeenak

2008/03/03

Alberto Santos, Errenteriako alkatearekin lanaren aurkezpenean (argazkia Noticias de Gipuzkoa) Hamazazpi euskal kantak osatzen dute Haizea izeneko CDa eta liburua. Errenteria Musikal kontserbatorioko irakasle den Alberto Santosi zor zaio. Euskal Herri barru zein kanpoko kantuzale eta joleek erraz ikasi, jo eta hedatzeko moduan pentsatutako obra da. Errenteria Musikal kontserbatorioan eska daiteke telefono edo posta elektronikoz, baina gehienik eta errazen lanak biltzen dituen partitura, letra eta audioa internetez jaitsi daiteke Errenteriako Udaleko webgunetik.

Gehiago irakurri...


Saladillo herri argentinarreko Inauterian Cafulcurá konpartsako jazkiek euskal komunitatea omendu dute

2008/03/03

Saladilloko euskal diseinuko inauteri jantzia Kolorea, irudimena eta alaitasuna inauteriarekin bat datozen ezaugarriak dira, eta halakoxeko euskal kolore, forma eta sinboloez jantzi dira azken egunotan Saladillo hiri argentinarreko Cafulcurá konpartsako kideak. Ikurriña, ekilorea eta lauburua brodaturik daramaten jazkiak diseinatu eta janztearena hiriko historian pisu gehien izan duten lau kolektibitateak omentzearren egin dute, euskaldunekin batera, italiarrak, libanotarrak eta espainiarrak direlarik lau komunitate omenduak, bakoitzari jantzi eta diseinu bana eskainiz. Hondarreko bi urteotan 'Itxaropen' euskal etxe saladillotarrak kantina bat zabaldu izan du festotan, bestela ere euskaldunek presentzia handia duten Saladillon.

Gehiago irakurri...


Datorren azaroan berriz abian jarri nahi dute Bizkaiko, Mexikoko eta Estatu Batuetako hiru Durangoen topaketa

2008/03/01

Mexikoko Durango hiriko katedrala. 1563an sortu zuen hiria Francisco Ibarra durangarrak Mexikoko Durango hiriko ordezkaritza bat Euskal Herrian izan da egunotan, eta Bizkaiko Durango eta Donostia bisitatu ditu. Durangon, bertako alkatearekin, Juan Jose Ziarrustarekin, bildu zen ordezkaritza eta Jorge Herrera alkate mexikarrak gonbidapena luzatu zion, datorren azaroan Mexikon hiru Durango senidetuen arteko topaketa berri bat egitearren, Mexikoko Durango, Bizkaiko Durango eta AEBetako Coloradoko izen bereko hirien ordezkariak bilduz.

Gehiago irakurri...


Kirmen Uribek poema errezitaldia eskaini du Madrilen "CaixaForum" gizarte eta kultur zentroaren aurkezpenean

2008/03/01

Kirmen Uribe ondarroarra momentu honetan bere eleberrian ari da lanean (argazkia eitb24.com) Kirmen Uribe poeta ondarroarrak poema errezitaldia eskaini zuen asteazkenean La Caixa Fundazioko CaixaForum-Madrid gizarte eta kultur zentro berriaren aurkezpen ekitaldien barne. "Kokua","Txoriak neguan" eta "Jaiotza" poemak (azken biak berriak) errezitatu zituen euskaraz eta erdaraz. Ekimena egin zen aretoa jendez gainezka egon zen eta azken poema horrek partikularzki txalo zaparrada polita ekarri zion aurkezpenera hurbildutakoen artetik.

Gehiago irakurri...


Aurrez grabatutako saioak ordenadorean entzuteko eta hedatzeko aukera ematen du Zenbakaitz! irrati saioak

2008/03/01

Irudian, Ander, Andrea, Joseba eta Oskar; horietako batzuek ez dute saioan jarraitzen gaur egun Gaur egun bost kidez osaturik dagoen Zenbakaitz! irrati saioak, Argentinako Tres Arroyos hiriko Euskal Etxeak sustatuta, zerbitzu berria eskaintzen die bere entzuleei. Hiru Errekaren webgunea erabilita, edozein pertsonek aukera du aurrez grabatutako irrati saioak entzuteko. Gainera, deskargaren bidez saioa ordenadorera jaitsi daiteke eta edozein momentutan mundu osora zabaldu. 2004an hasi zenetik, 150 saio gainditu ditu, eta entzuleen parte hartze 'oso onak' berrelikadura dakarrela aiptazen du Jose Luis Artuch proiektu honen sortzaileak.

Gehiago irakurri...


Felipe Eiheragibel eta Alejo Martin aurkeztuko dira FEVAko lehendakaritzara martxoaren 15eko hauteskundeetan

2008/02/29

Alejo Martin eta Felipe Eiheragibel hautagaiak FEVA edo Eusko Argentinar Bazkun Alkartasunaren hauteskundeak inoiz baino biziago datoz, lehen aldiz lehendakaritzarako eta beste kargu esanguratsuetarako bi hautagaitza aurkeztu direlako. Felipe Eiheragibel, aurreko zuzendaritza batzordeko idazkaria, 'Por una FEVA para todos' (Denontzako FEVA baten alde) jarraipen zerrendako lehendakarigaia da. Alejo Martin, aldiz, 'Centros Vascos por la Alternativa' (Euskal Etxeak alternatibaren alde) hautagaitzako burua da.

Gehiago irakurri...


AEBetako euskaldunak Wall Street Journal-ek zuzenketa artikulua argitaratuko ote duen esperoan

2008/02/29

Emilia Doyaga eta Aitor Sotes, AEBetako Euskadiko ordezkaria (argazkia EITB) Nahiz eta Basque Inquisition: How do you say sheperd in Basque? artikuluaren aurkako 17.000 sinadura jaso New Yorkeko bulegoetan Wall Street Journal egunkariak ez du zuzenketa artikulu bat argitaratzeko konpromezurik hartu oraingoz. Horixe zen, hain zuzen ere, joan den urtarrilaren 11an euskal ordezkaritza batek aurkeztu zien eskaera. Ordezkaritzaren buru Emilia Doyaga, Ny-ko Euskal Etxeko kidea eta AEBetako Euskadiko ordezkari Aitor Sotes izan ziren. Euskal komunitatea euskara eta euskaldunen irudia garbituko duen artikuluaren zain daude. 'Gure aldetik egunkariak Euskadiri buruzko artikulu objetibo bat idaztea espero dugu, eta hortarako ahal duguna egingo dugu' adierazi dio Aitor Sotesek EuskalKultura.com-i. 'Hortarako, kontseilu editorialarekin kontaktu zuzena edukitzeak helburu hori lortzeko aukera handiagoak emango dizkigu'-

Gehiago irakurri...


Durango 1936 elkarteak gudan eta frankismoaren aurka Durangaldean borrokatu zutenen izenak bildu nahi ditu

2008/02/29

Juan Mari Eskubi, elkarteko lehendakaria eta fusilatu baten semea Durango 1936 Kultur Elkarteak frankismoak hildako, fusilatutako eta errepresaliatutako Durangaldeko lagunen izenak jasotzeko deialdia egin du. Elkartearen asmoa pertsona horien izenak berreskuratu eta euren oroitzapena jasoko duen zerrenda bat egitea da. Dagoeneko elkarteak bere webgunean argitaratu ditu izen horietako batzuk, baina senitartekoen laguntza eskatzen dute zerrenda ahalik eta osatuena egin ahal izateko.

Gehiago irakurri...


Euskal kultura eta artearen inguruko irudi bilduma digital handiena sortu du Eusko Ikaskuntzako Euskomediak

2008/02/29

Trontzalari bikote bat, webgunean aurki daitezkeen 20.000 argazkietako bat (argazkia 3digitala.com) "3digitala" deitutako proiektuak 20.000 argazki bildu ditu momentuz. Ekimen honen bitartez, Eusko Ikaskuntzak etorkizunean euskal kultura eta artearen inguruko 100.000 irudiko kopurua gaindituko duen bilduma erraldoia osatu nahi du lehenengo fasean. Web orrialdeak eskaintzen dituen abantailen onuraduna produktuak ilustratzeko kalitate altuko irudiak behar dituen edozein pertsona izan daiteke.

Gehiago irakurri...


Boliviar oihanean turismo azpiegitura sortzen laguntzeko afari solidarioa antolatu dute Bidasoako sukaldariek

2008/02/29

San Ignacio de Moxoseko Koro eta Orkestraren 2008 birako kartela (argazkia Taupadak.org) Hondarribiako Ostalaritza Elkarteak antolatuta eta Irun eta Hondarribiako sukaldariek prestatuta, solidaritate afaria antolatu dute martxoaren 6rako Irungo Iñigo Lavado Jatetxean. Ekimena antolatu dutenek San Ignacio de Moxosen (Bolivia) turismo azpiegitura bat sortzeko dirua bildu nahi dute "Taupadak" Gobernuz Kanpoko Erakundearen (GKE) proiektuarentzat. Boliviako Amazoniako herri honek bere baitan altxor ugari ditu, horien artean mundu mailan ezaguna den Musika Eskola, misiolarien eta bertako musika lantzen dituena, bertako haur musikari taldeetako bat aurten bertan Euskal Herrian barrena ibili delarik.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia