euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Agintzaritza berritze bozak egin ostean, Jon Kepa Erkiaga berriz ere Buenos Aireseko Laurak Bateko lehendakari

2008/05/16

Jon Kepa Erquiaga lehendakari berrautatua (ezk) Nestor Media kontu ikuskatzaile ordezkoarekin hizketan, Paula Barquin erdian begirale Buenos Aires Hiri Autonomoko Laurak Bat Euskal Etxeak Zuzendaritza berritu duela adierazi du ohar baten bidez. Agintealdi berria hasia duen Zuzendaritza Batzorde berriak Jon Kepa de Erquiaga izango du berriz ere lehendakari, eta berarekin batera arituko dira José María Landa, lehendakariorde, Arantxa Goicoa, idazkari, Enrique Fagoaga, idazkariorde, Eduardo Lizaso, diruzain, eta Maria Teresa Anitua, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


EmpreBask Elkarteak euskal eta jatorri euskalduna duten enpresariekin topaketa antolatu du bihar Celayan, Mexiko

2008/05/15

EmpreBask-Mexikoko ohorezko bazkide izendatu zuten iaz Juan Jose Ibarretxe, Lehendakaria bertan Mexikon egin zen  Elkartearen aurkezpenean Mexikoko EmpreBask-ek, Euskal Jatorria Duten Enpresarien Elkarteak alegia, deialdia luzatu du Mexikar Errepublikako Erdigunean euskal eta jatorri euskalduna duten enpresariekin bilera antolatuz bihar Celaya hirian. Erakundearen antoilaketa eta jarduera azaltzeaz gain, gaurkotasuneko bi hitzaldi egitarautu dituzte antolatzaileek. Mexikoko euskal enpresarien asmoa aldiro biltzea da, elkarren arteko interesak zeintzuk diren ikertzeko eta EmpreBask baliatuz eman ditzaketen urrats berriak bultzatzeko.

Gehiago irakurri...


Utahko EEak euskal ondarea aurkeztuko du Salt Lake Cityko Living Traditions jaian 45.000 bisitariren aurrean

2008/05/15

Euskal Etxeko bi kide iazko jaialdian, euskal standean lanean (argazkia Living Traditions) Euskal standa Living Traditions-eko klasikoetako bat bihurtu da, 1986an lehen aldiz Utah Basque Club-eko bazkideek jaialdian parte hartzeko elurte gogor bati aurre egin behar izan ziotenetik. 22 urte pasa dira eta Utahko talde etnikoen eraskuslehio izateko asmoz jaio zen ekitaldia, 45.000 bisitari baino gehiago biltzen dituen jaialdi erraldoia bihurtu da. 'Gure ohiturak eta gastronomia munduan zehar ezagunak dira. Horiek mantendu eta gure seme-alabei erakustea da gure asmoa', azaltzen du Mary Gaztambidek, euskal etxeko lehendakariak, Salt Lake Tribune egunkarian argitara emandako elkarrizketan. Bihar bertan hasiko da jaialdia.

Gehiago irakurri...


Musikastek XVI. mendeko Juan Garcia de Basurtoren musika erreskatatu eta gaur eskainiko du kontzertuan

2008/05/15

Musikaste 2008ko afitxa Musikaste 2008 Errenteriako Musika Asteak Juan Garcia de Basurto musikagilearen lana aurkeztuko du gaur, Capilla Peñafloridak Josep Cabréren gidaritzapean emango duen kontzertuarekin. Basurto Espainiako Felipe II.aren gortean eta Cisneros kardinalaren agindutara kapera maixu bezala aritu zen eta lan garrantzitsuen egilea izan zen, nahiz eta horietako gutxi gordetzen diren gaur egun. Musikastek ikerketa lan zabala egin du gureganaino heldu diren partiturak bilduz eta gaur Errenazimenduko egile honen lana erakutsiko du kontzertu honetan.

Gehiago irakurri...


Euskal eta valentziar pilotariek pilotakadak trukatu ahal izango dituzte bihar Sestaon egingo den jaialdian

2008/05/15

Euskal eta valentziar pilotariek Sestaon jokatu beharreko partidak iragartzen dituen kartela Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) egiten ari diren XXI Feria Internacional de Turismo Expovacaciones - Expoconsumo erakustazoka dela-eta, zenbait euskal eta valentziar pilotarik Sestaoko udal pilotalekuan egingo den pilota jaialdian parte hartuko dute bihar. Iragan hilaren 2an joaneko partidak jokatu zituzten Azkoitiko frontoian (Gipuzkoa) eta itzulerakoak izango dira biharkoak. Aurrekoan Euskal Herriko pilotariak gailendu ziren.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Suipatxako 'Gure Txokoa' EEak: Antonio Caracoche lehendakari berria

2008/05/15

Antonio Jose Caracoche, Suipatxako 'Gure Txokoa' EEko lehendakaria (arg. EuskalKultura.com) Argentinako Buenos Aires probintzian, Zuzendaritza Batzordeko karguak berritu ditu 'Gure Txokoa' Euskal Etxearen Ohiko Biltzarrak. Elkarteko araudiak dioenari jarraiki, agintaldi berrirako hautatua izan den Batzordeak Antonio José Caracoche izango du lehendakari, Manuel Bernardo Echave lehendakariorde, Jose Matias Bascaran idazkari eta Alberto Vergues diruzain.

Gehiago irakurri...


Hervé Trinquet, Eskual Etxeko lehendakari: 'PEE Pariseko euskal kulturaren promozio gunea izan dadin nahi dugu'

2008/05/14

Eskual Etxeko lehendakari berria, Parisen sortua den eta 25 urte dituen Herve Trinquet Pariseko Eskual Etxeak (PEE) aro berri bati ekin dio berriki aukeratutako zuzendaritza batzordearen gidaritzapean. Hervé Trinquet du talde berriak buru lehendakari bezala eta Parisen jaiotako zuberotarren semeak EuskalKultura.com-ekin hitz egin du erronka eta ekimenen berri emateko. Horien artean nabarmanetakoak Euskal Etxea Saint Ouen auzora irekitzea eta elkartea euskal artista, musikari eta idazleek euren lana Parisen ezagutzera emateko plataforma bezala erabiltzeko gonbitea dira.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Etxepare Institutuaren antolakuntza eta jarduera arautzen dituen Dekretua onartu ditu

2008/05/14

Miren Azkarate sailburuak gidatzen duen Kultura sailaren baitan egingo du lan Etxepare Institutuak Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak Etxepare Euskal Institutuaren antolakuntza eta jarduera-araudi Dekretua onartu zuen atzo, era honetara euskara eta euskal kulturaren kanpo zabalpena xede duen Institutu honen sorrera eta lanean hastea ahalbideratuz. Ez da oraindik jakitera eman erakunde sortu berriaren ardura hartuko duen zuzendariaren izenik. Beñat Etxepareren 'Jalgi hadi mundura' esaldia eslogan propiotzat hartuko duen Institutuak orain artean Jaurlaritzako zenbait sail eta tokitatik garatzen zen lana bereganatu eta koordinatuko du, berez Kultura Sailari atxikita badago ere.

Gehiago irakurri...


Euskal gastronomi ikastaroa eskainiko dute ostiralean eta larunbatean Euskal Herriko bi sukaldarik Chivilcoyn

2008/05/14

Susana Rioja eta Eli Plazaolak Chivilcoyko euskal egoitzan eskainiko dute euskal gastronomiari buruzko ikastaroa ostiral eta larunbatean Chivilcoyko 'Beti Aurrera' Euskal Etxeak gastronomia ikastaroa antolatu du Euskal Herriko sukaldaritzan interesatutako edonorentzat. Eskolak Susana Rioja Samaniego euskal sukaldariaren esku egongo dira, Eli Plazaola Zubizarreta gipuzkoarra laguntzaile. Lantegia bi egunetan egingo da, ostirala eta larunbata, eta partaideek lehen platera, plater nagusia eta postreaz gain, pintxoak egiten eta haragia, oilaskoa eta txerria osagai dauzkaten euskal sukaldaritzako beste errezeta tradizionalak prestatzeko gakoak jasoko dituzte.

Gehiago irakurri...


Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak urtean zehar garatuko dituen ekimenen berri eman du

2008/05/14

Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxearen egoitza, Chascomuseko zingiraren ondoan Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeko lehendakari Maria Laura Egurenek eta idazkari Pedro Mauregui Larrandak euskal komunitateak 2008. urtean zehar egingo dituen jarduerei buruz ematen dute aditzera. Datorren astean, maiatzaren 24ean egin eta Txapelketa Nazionalerako sailkatzeko balioko duen Mus Txapelketari buruzko informazioa ere ematen dute arduradunek.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia