euskal diaspora eta kultura

2008/06/12
Aurtengo Bartzelonako Literaldia 08 jaialdia 'inoiz baino arrakastatsuagoa' izan dela adierazi dute ekitaldiaren antolatzaileek. Harkaitz Cano, Koldo Izagirre, Joseba Tapia, Iñigo Aranbarri eta Beñat Sarasola bezalako idazle eta artistak Bartzelonan izan ziren, Euskal Etxeak gonbidaturik, euren lanen bidez egungo Euskal Herriaren egoeraren ikuspuntua azaltzeko. Salvador Puig Antich anarkistari eginiko omenaldia izan zen jende gehien bildu zuen ekimena. Bestalde, Euskal Etxeak zuzendaritza batzorde berria aukeratzeko hauteskundeak deitu ditu biharko.
2008/06/12
2008/06/11
Josu Ruiz de Gordejuela Urquijo historialari arabarrak bere azken lana aurkeztu du egunotan Mexikon. Liburuak 'Los Vascos en el México Decimonónico, 1810-1910' izenburua du eta garai honetan herrialde iparamerikarrera emigratu zuten 5.000 inguru euskaldunen datuak jasotzen ditu. Ruiz de Gordejuelak hiru mintzaldi eskaini ditu Mexikon liburua aurkeztuz: hiriburuko Centro Cultural de España delakoan, Mazatlán hirian eta DFko Euskal Etxean. Hitzordu guztietara euskal komunitateko kide ugari bildu ziren, euren historiaren zati hori ezagutzeko gogoz.
2008/06/11
Josu Ruiz de Gordejuela historialari arabarrak ‘Los vascos en el México del siglo XIX’ liburua argitaratu berri du. Lan honetan 1810 eta 1910 bitartean Mexikoko euskal komunitatearen aztarna jasotzen du ikerlariak. David Barbero kazetariak egilea elkarrizketatuko du, euskaldunek Mexikoko historian izan zuten garrantzia aztertuz. Elkarrizketa Diasporan ere ikusi ahal izango da, gaur eta bihar, Canal Vasco eta ETB-Sat-en bidez.
2008/06/11
Los Castores Euskal Pilota Elkartea aintzindaria da Venezuelan kirol honen sustapenean eta sortu zenetik lan eskerga egin du arlo honetan. Aurten ere hainbat txapelketa eta ekitaldi antolatu ditu, horien artean Guaricoko ‘Torneo Copa Instituto Regional’ deritzona. Asteburu osoan zehar 40 pilotari aritu ziren Venezuelako bigarren frontoirik handiena den honetan, 20 bikotetan banatuta. Txapelketak Guarico Estatuko Gobernazioaren babesa izan zuen. La Region egunkariak txapelketaren berri eman zuen, jarraian itzuli eta laburtzen dugun artikuluan.
2008/06/11
Berrogei bat haur 10 eta 15 urte bitartekoek, Nevada, Oregon, Idaho, Kalifornia, Utah eta Wyoming bertatik etorriak hasiko dute datorren igandean Wyomingeko Buffalo herrian NABO 2008 Udalekua. Kanadako bi neska eta Euskal Herriko beste bi neska-mutiko ere tartean, Buffalori erabat lotutako historia den garai bateko euskal artzainen esperientzia azaldu eta biziarazi nahi izango diete aurten Udalekun haurrei. Abiatzea igandean arratsaldeko hiruretatik aurrera, Kate Camino eta Teresa Fieldgrove ekimeneko koordinatzaile.
2008/06/10
2008/06/10
2008/06/10
Nafarroako Gobernuak lagundu nahi izan ditu etxera itzuli nahi duten nafar emigranteak eta euren ondorengoak, itzulera hau erraztzeko --bisita gisa ala behin betiko izanik ere-- dirulaguntza deialdia antolatuz. Baldintza jakinak biltzen dituzten lagunek, beraz, bi eskabide mota hauetako batetara aukeztu ahal izango dira: alde batetik, betirako itzulera sustatzeko eratutako dirulaguntzetara, eta bestetik, aldi baterako Nafarroara itzuli edo egonaldia egin nahi dutenentzako antolatutakoetara. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 23an itxiko da.
2008/06/09
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus