euskal diaspora eta kultura

2008/08/13
Karia hortara zabaldutako deialdiaren baitan, Nafarroako Gobernuak nafar jatorriko bost ikasle hegoamerikar dirulagunduko ditu, euren ikasketak Nafarroako Unibertsitatetan egin ditzaten. Dirulaguntzak 5.750 eta 8.500 euro bitartekoak izango dira, Hezkuntza Departamentuko behin-behineko ebazpen batek adierazten duenez. Onuradunak Ekuador, Kolonbia eta Venezuelakoak dira eta euretarik hiruk Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA) ikasi behar dute, beste batek Nafarroakoan (UN) eta bosgarrena dokumentazioa emate prozesuan ari da oraindik.
2008/08/12
Ikastaroa uztailaren 23an hasi zen Entre Ríos probintziako hiriburu den Paraná-n eta izena emandako ikasle kopuru altuaren karietara bi talde antolatu behar izan dira. Saioak kitorik dira da eta bertan ikusten ari diren gaiak hizkuntza eta bere jakingarriak dira, baita Euskal Herriaren historia eta kulturari buruzko gaiak ere. Euskaria Fundazioak bideratu du proiektua eta eskola emaileak, berriz, Aduna Olaizola Galardi irundarra eta Ibai Iztueta zegamarra dira.
2008/08/08
Uda oso lanpetua izaten ari da 'Amuma Says No' talde euskal-amerikarrarentzat. AEBetako euskal etxe askoren jaialdietan ematen ari diren kontzertuez gain, berri onak binaka heltzen ari zaizkie. Alde batetik, talde boisetarrak 2008 'National Fund for Folk Culture' beka jaso berri du eta dirulaguntza horrekin euren lehenengo CDa plazaratu ahal izango dute. Bestetik taldeak San Antonioko (Texas) 'International Accordion Festival' jaialdian parte hartzeko gonbitea jaso du, datorren urriaren 11 eta 12an.
2008/08/08
1908. urtean Ted Popple margolaria eta bere lagun Crawford Plenderleith Ingalaterrako Berkhamsted herritik atera ziren eta ia mila kilometroko bidaia egin zuten Euskal Herrira iritsiz. Bidaian zehar Popplek, bisitatzen zituzten herrietako ur-margoak jaso zituen liburu batean. Orain, mende bat beranduago, bere bilobek liburua argitaratu, eta une hauetan Euskal Herrian dabiltza aitonak eginiko bidea berriz ere egiten. Antzinako bidaia-kaiera orain interneteko bitakora bihurtu da, baina.
2008/08/08
2008/08/07
Euskadiko Filmategiak eta Eusko Jaurlaritzak Kimuak programaren 2008ko uzta aurkeztu berri dute: orotara Bizkaia eta Gipuzkoan eginiko zortzi laburmetrai. Filme hauek erakutsi nahi dituzten euskal etxeek iraileraino itxaron beharko dute, orduan aurkeztuko dituztelako Donostiako Zinemaldiaren barruan. 'Artean, euskal etxeek Kimuak programaren hamargarren urteurrena dela eta egin dugun pack berezia eskatzen has daitezke jada; aurreko edizioetako 68 laburmetraiak biltzen dira bertan', azaltzen du Kimuakeko arduradun Txema Muñozek.
2008/08/07
Eusko Jaurkaritzak deia luzatu die munduko euskal etxe eta federazioei lankidetza eskatuz urrian sareratu nahi duen EuskalEtxeak.net webgune berrirako. Bertan, euskal etxe bakoitzak bere tartea izango du, egiten dituen ekintzak aipatzeko eta bere historia testu eta irudi bidez erakusteko, besteak beste. Izango duen zabalkunde eta dibulgazio ezaugarriaz gain, webgunea sortzen ari direnek garrantzi handia eman diote bere baitan bilduko duen artxibo grafikoari. 2011. urte arteko epean 50.000 argazki batzeko asmoa azaldu dute, mundu osoko euskal etxe eta komunitateei dagozkienak.
2008/08/06
Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bere 65. urteurrena ospatu du, ekitaldi eta jarduera ugarirekin: pilota partidak, mintzaldiak eta euskal kulturaren inguruko erakustaldi eta jaialdiak, besteak beste. Urteurreneko ekitaldiei bukaera emanez elkarteko kide eta lagunek afaria egin zuten Euskal Etxean. Jende asko bildu zen hitzordura eta Beti Alai taldeko dantzariek erakustaldia eskaini zuten.
2008/08/06
Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bere lehenengo Emakumezkoen Pala Txapelketa antolatu zuen joan den uztailean, elkartearen 65. urteurreneko ekitaldien barruan. Txapelketan Denak Bateko Beti Alai dantza taldeko neskak aritu ziren gehienbat eta ekitaldia oso bizia izan zen. Bestalde, La Platako Euzko Etxeak elkarteko honetako Gabriel Villegas eta Gustavo Cangas pilotariek Buenos Aireseko Federación Metropolitana de Pelota erakundearen Apertura Txapelketa irabazi dutela jakinarazi du.
2008/08/06
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus