euskal diaspora eta kultura

2015/06/18
Abian da aurki Udaleku 2015, Ipar Amerikako euskal etxeen egitasmorik arrakastatsuenetako bat. Igandean 116 neska eta mutil gazte bilduko dira San Frantziskora eta han bi asteko egonaldia egingo dute, Basque Cultural Centerrek antolatuta. Euskal kulturan sakontzeko aukera paregabea izango da beraientzat, ikastaroen bitartez eta euskal komunitateko beste gazteak ezagutuz. Ondo pasa!
2015/06/18
Erabat sartuta gizataldeen ekintzen zirkuitoan, Euskal Herriko kolektibitatearen ordezkari izan da Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldea argentinar hiriburuko Arkakuso-Merkatuaren urteurren jaian eta San Fernandoko Sukaldaritza Gunearen 2. edizioan. Euskal dantzen erreferente bihurtuta, Eusketxeko dantzariek tailer bat eman dute baita ere, kasu honetan Pergaminoko Lagun Onak euskal etxean.
2015/06/18
Buenos Aires hirian jaio zen arbaso italiar eta galegoen ondorengo eta gaur egun arrecifestarra eta euskalduna da bokazioz, ezagutzaz eta engaiamenduz. Euskal genealogia kontuetan erreferentzia da Argentinan, baita Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko liburuzaina ere, bertako euskal irratsaioko esatari eta arduraduna... eta beste hamaika gauza, bere entusiamoak eta lan-gaitasunak ez baitute mugarik.
2015/06/17
Arrakastatsu joan da iragan asteburuan Winnemuccako Euskal Jaia. Nevadako (AEB) herri honetako euskaldunei txiki geratzen ari zaie bertako Convention Center. Louis Mendiola Euskal Etxeko lehendakariak EuskalKultura.com-i esan dionez, “aizkolariak ekarri nahi genituen baina ezin izan dugu; hala ere, enborrak umeengandik hurbilegi izatea arriskutsua izan daiteke eta gune handiago baten bila gabiltza hurrengo jaialdietarako”. Ehunka lagun bildu ziren asteburuan Winnemuccara. “Oso ondo pasatu zuten”, adierazi du Mendiolak.
2015/06/17
Galdera joko "adiktiboa" da Tribual, CodeSyntax enpresako garatzaileek aditzera eman dutenez. Hilabete batzuk daramatza dagoeneko jokoaren lehen bertsioak Google Play dendan eskuragarri, eta erabiltzaileek 300.000 partida jokatu dituzte dagoeneko. Orain bigarren bertsioa plazaratu dute. Jokoak 130.000 galdera ditu eta bi bertsio daude: eleanitza, Android mugikorrentzako eta euskarazkoa (lehen bertsioa) iOS sistemarako.
2015/06/17
Dantzariei zuzendutako tailerra egin zuen Macachingo Euzko Alkartasuna euskal etxeak joann den asteburuan, FEVA babesle eta Bahia Blancako monitoreak lagun. Ekitaldia "arrakastatsu baino arrakastatsuagoa" izan zen eta urriaren 26tik azaroaren 1era La Pampa probintziako herri honetan egingo den Euskal Aste Nazionalaren giroan sartzen hastera gonbidatzen du.
2015/06/16
Ipar Ameriketako euskal etxeetan euskara eskolak aurrera doaz, apurka apurka. HABEk sustatzen duen Euskara Munduan egitasmoaren baitan, azken urteotan ahalegin handia egin da Ipar Ameriketako euskal etxeetan ikastaroak emateko, eta lan hori fruituak ematen hasia da. Iragan maiatzaren bukaeran irakasleen topaketa egin zen Boisen, eta bertan 12 irakasle bildu ziren, San Frantzisko, Denver, Vancouver, Montreal, New York, Los Angeles eta Boisekoak.
2015/06/16
Urteroko arrakastarekin errepikatu dute aurten ere laplatatarrek euren Paella Lehiaketa. Guztira zortzi talde aurkeztu ziren deialdira, zazpi, etxekoak eta bat kanpokoa, eta oso lan zaila izan zuen epaimahaiak erabakitzea azkenean Kataluniako Etxeko ordezkariei eman zien lehenengo saria. “Etxeko lagunak bildu eta ondo pasatzeko aitzakia baina ez den txapelketa” ordu txikiak arte luzatu zen, dantzariek animatuta.
2015/06/15
Datozen bi urteetan Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kultura irakurletza sarea zabaldu egingo du, bost unibertsitate berritan ikastaroan abian jarriz. Erakundeak aditzera eman duenez, 2015/2016 ikasturtean irakurletzak irekiko dituzte Habanan (Kuba), Parisen (Frantzia) eta Illinois-eko Unibertsitatean (AEBn). Gainera, 2016/2017 ikasturtean beste bi gehituko zaizkie: Edinburgh-en eta Kaliforniako Unibertsitatean.
2015/06/15
Estatu Batuetako Oregoneko Ondarion, 16. America’s Global Village (AEBetako herriska globala) egin da ekainaren 6an, bertako Merkataritza Ganberak antolatua. Doako festibal honek hiriko aniztasuna erakutsi nahi du urtero eta bertan izatea du gustuko Ontario Euskal Etxeak: “Gizarte honetako parte izanik, gizartearekin eta gizartearentzat egin nahi ditugu gauzak”, esan dio Lisa Corcostegui Ontarioko Euskal Etxeko lehendakariak EuskalKultura.com-i. “Polita da beste kulturak ikustea eta, gainera, ikusgarritasuna ematen digu ere”, adierazi dio EuskalKultura.com-i.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus