euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uztailean Euskal Herrian taularatuko dituzten dantzekin ospatu dute San Juan Gaua Necocheako dantzariek

2013/06/25

Necocheako 2013ko San Juan gaua (argazkiaEE) Munduko beste hainbat euskal etxetan bezala, suaren inguruan eta jantzi koloredunak soinean, aspaldiko tradizioa eguneratu dute aurten ere Necocheako dantzariek euren betiko grazia eta alaitasunez. Jaia joan den ostegunean burutu zen euskal etxearen aurreko plazan eta herritar anitz bildu ziren su eta dantza ikuskizunaz gozatzera. Sorgina erraldoia erre ondoren, erromaeriak erakundearen egoitzan jarraitu zuen programa berezi batez. Izan ere, 2013ko Hator Hona programako partaideek Euskal Herrian eskainiko duten emanaldia aurkeztu zieten euskal etxeko kide eta lagunei. Necocheako Udalak ‘Interes Publikokoa’ izendatu du gazte necocheatarren Euskal Herrirako bidaia.

Gehiago irakurri...


William Douglass hizlari Habanan, bertako euskal etxe historikoak berrabiatu eta geroaren alde postura egiten duela

2013/06/24

William Douglass historialaria eta Renato García Egusquiza, Habanako Euskal Etxearen presidentea, hitzaldian (argazkia HabanaEE) Ekainaren 12an, William Douglass Nevadako Euskal Ikasketen Unibertsitateko zuzendari ohi eta irakasle emerituaren hitzaldia izan zen Habanan. Azken hilabeteotan Kubako Ongintzako Euskal Elkartea berrabiatzeko asmoarekin hainbat ekitaldi prestatu dira. Esate baterako, San Fermin ospakizuna uztailaren 6an eta bazkideentzako txangoa Matanzaseko probintziara hil horren bigarren hamabostaldian, antzinako euskaldunen kokalekuak ikusteko.

Gehiago irakurri...


Aurreneko Txistulari Eguna ospatu dute Txileko Viña del Mar-en Hilario Olazaran eta Gure Etorkia taldeek

2013/06/24

Hilario Olazaran eta Gure Etorkia taldeetako zenbait kide Viña del Mar-eko kaleetan egin zuten desfilean Iragan maiatzaren 19an ospatu zen Txilen lehen aldiz Txistulari Eguna, Hilario Olazaran dantza eta txistu taldeak eta Gure Etorkia kultur taldeak antolatuta. Partehartzaileek kalejira egin zuten Viña del Mar-eko kaleetan, euskal dantza eta txistuaren doinuak bertakoen artean ezagutzera emateko. Horren aurretik, "Centro Cultural Amigos de Galicia" taldeak antolatutako Galiziar Letren Egunean parte hartu zuten, Joseba Sarrionandiaren poema bat irakurriz.

Gehiago irakurri...


Euskal musika, dantza, txalaparta, sukaldaritza tailerrak Mallorcako Euskara Barnetegiaren aberasgarri

2013/06/24

Euskara Barnetegiko euskara klaseetako bat (argazkia MEE) Arrakastaz eta bizi-bizi joan da aurten ere Mallorcako Artea Euskal Etxeak antolatu duen asteburu bateko Euskara Barnetegia, aurrekoek bezala Mallorcan 48 orduz euskaraz bizi eta euskal hizkuntza eta kultura landu, praktikatu eta biziaraztea helburu zuena. Parte hartu dutenen artean, bertako ikasle eta irakasleekin batera, Kinku Zinkunegi HABEko irakasleak, Donostiatik; Madrildik Ane Bastida irakasleak eta hiru ikaslek; Gorka Salas Iruñeko txalapartariak eta, Bordeletik, Ander Salazar dantzariak, bakoitza bere arloko tailerren emaile. "Pozik gaude lortutako emaitzekin", aitortu dio EuskalKultura.com-i Manoli Korta Mallorcako euskara irakasle eta arduradunak.

Gehiago irakurri...


Bere 15. urteurrenean, 2013ko Argentinar Mus Txapelketa eratuko du abuztuan Saladillon Itxaropena EEak

2013/06/24

Argentinako Mus Txapelketa Macachingo 'Euzko Alkartasuna' Euskal Etxean (argazkiaEE) Urtero bezala aurten ere Mus Txapelketa Nazionala egingo du Argentinak . Hitzordua abuztuaren 17, 18 eta 19an izango da eta lehiaketak Txileko Mundialera joango diren ordezkari argentinarrak hautatuko ditu. Lehiaketaren XXXV. edizio hau Buenos Aires probintziako Saladillo hirian izango da, bertako Itxaropen Euskal Etxea antolatzaile. Ekitaldia euskal erakundearen 15. urteurren programaren baitan gauzatuko da eta vaucherrak ordaintzeko epea abuztuaren 9an bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Gaur aurkeztuko da .eus domeinua EHUn eta 2014ko apirilean sarean egongo da erabilgarri

2013/06/21

PuntuEus logoa Urte bateko ebaluatze prozesuaren ondoren eta 5 urteko lanari esker, ICANNek .eus domeinua onartu du. Irabazi-asmorik gabeko erakunde honek Interneteko domeinuak eta IP helbideak ematen ditu. Domeinu honek aurrekari bat dauka: 2005ean onartu zen .cat, katalanez. Gaur aurkezpen ekitaldi ofiziala egingo dute EHUn eta, besteak beste, Lehendakaria egongo da bertan.

Gehiago irakurri...


Musikaren Besta kari, Frantziako euskal abesbatz eta elkarteak kalera aterako dira gaur

2013/06/21

Iaz Bordeleko Euskal Etxeak antolatu zuen Musikaren Besta jaia (argazkia BordeleEE) Musikaren Besta ospatzen da gaur munduan zehar eta hainbat euskal etxek eta Diasporako abesbatzek ekitaldiarekin bat egingo dute. Frantzian egun hau ospatzeko ohiturak indar handia du eta, esaterako, Parisen eta Bordelen egingo diren zenbait ekitaldiren berri jaso dugu. Frantziako hiriburuan Anaiki gizonezkoen abesbatzak kontzertua emango du Notre Dame du Travail elizan, Neskatxenean emakumeen koruarekin batera. Bordelen, Euskaldunen Biltzarra elkarteak beste egitarau zabala antolatu du, urtero legez, Place des Basques enparantzan.

Gehiago irakurri...


Etxeko "auzokideei" eman zieten Paella Lehiaketaren I. saria La Platako Euzko Etxea-ko epaimahaikideek

2013/06/21

Zazpi talde neurtu ziren La Platako Paella Lehiaketan: ‘Umeentzako Futbol Taldea’, ‘Zaharrak’, ‘Dantzari Helduak’, ‘Emakumeak’, ‘Pilota’, ‘Liburutegia’ eta ‘Atenas Kluba’ (argazkiakEE) Euskal etxean garatzen diren aktibitate guztietako partaideen bilgarri antolatu du 2013 honetan ere Paella Lehiaketa La Platako Euzko Etxeak. Deialdia, gainera, aurreko edizioetakoa baino zabalagoa izan da eta etxeko taldeez gain hiriko Atenas Clubeko sukaldariek ere hartu dute parte. Berri honekin batera, Euzko Etxea-tik jakinarazi dute Roxana Aramburu eta Diana Amiama idazleen bisitarekin ospatu zuela euskal elkarteko Matxin Burdin Liburutegiak ‘Liburuaren Eguna’.

Gehiago irakurri...


Abian da Udaleku 2013: AEBetako 100 neska-mutil euskal kultura ikasten eta gozatzen Bakersfield-en

2013/06/20

Udaleku 2013n parte hartzen ari diren gazteak Bakersfield-en (argazkia Udaleku 2013) Iragan igandean hasi zen Bakersfield-en Ipar Ameriketako euskal elkarteen federazioak, NABOk, urtero antolatzen duen gazteen Udalekua. Ekimena oso arrakastatsua da eta aurten, bertan inoiz baino neska-mutil gehiago ari dira partehartzen: ehun. Eta beste makina bat gazte gelditu dira sartu ezinik, tartean Euskal Herriko batzuk ere bai. Bi aste egingo dituzte Kalifornian, euskal kulturan murgilduz eta txistua, dantza, euskara eta musa ikasten, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Sukaldaritza eta literatura artean, Marita Echavek bere errezetak "kontatu" ditu San Juango EEan

2013/06/20

Beste geldialdi bat egin du Marita Echavek bere liburua aurkezteko. Joan den asteburuan, San Juanen izan zen (argazkiakEE) 2010ean bere jaioterri Coronel Moldes-en aurkeztu ondoren, beste herri askotara hedatzeko gonbitea jaso zuen Marita Echave “Euskal Baserrietako Sukaldaritza” liburuaren egileak. Luburuaren eskutik, euskal etxe anitz bisitatu ditu azken bi urte hauetan eta guztietan sutondoan ikasitako errezetak kontatu eta prestatu ditu. Bidaia luze honen baitan San Juan hirira iritsi da sukaldari cordobatarra joan den asteburuan bere sukaldeko sekretuak bertako euskal etxeko kideekin konpartitzeko. Ekitaldia bi zatitan antolatu zen, liburuaren aurkezpena eta errezeten prestaketa, eta publikoak oso harrera ona eman zien biei.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia