euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

General Las Heraseko eta Mexikoko euskal etxeek San Juan ospatu zuten, suaren usadio zaharrari jarraiki

2013/06/28

Dantzariak sorginaren inguruan (General Las Heraseko bloga) San Juan zela eta, bi euskal etxe hauek topaketa eta ospakizun berezi bana antolatu zuten iragan astean. Alde batetik, General Las Herasekoen festan kalejira, sorginaren erreketa, afaria eta dantza emanaldia egin ziren. Nobedade gisa, Donostiako danborrada jo zuten eta sei euskaldun-herenendarrei sariak banatu zizkieten. Bestetik, Mexikoko euskal etxean, urtero legez afaria egin zen, eta ondoren suaren gainean salto egin zuten elkarteko zenbait kidek.

Gehiago irakurri...


Euskal poesia, musika eta dantza bizigai Cordobako Gerora Elkarteak antolatutako 'Kultur Matxinadan'

2013/06/28

Kultur Topaketan parte hartzeko gonbitea "2013ko Matxinada" heldu da Cordobara (Argentina). Hiriko 'Baietz'en eta ‘Tapa Tapa’ dantza tailerraren eskutik, izen horretako kultura elkarretaratzea egingo da bihar, herritar guztiei zuzendua. Emango diren lau hitzaldietan euskal literatura, musika tresnak eta dantzak landu eta hartuko dira hizpide. Horretan geratu gabe, ekainerako, beste ekintza batzuk ere antolatu ditu instituzioak, tartean, mus tailerrak eta mintza praktika saioak.

Gehiago irakurri...


Ipar Ameriketako euskara irakasleek hirugarren urtez barnetegia egin dute Boisen, HABEk eta NABOk sustatuta

2013/06/28

Barnetegiko partehartzaileak Boisen, Izaskun Kortazar eta Kinku Zinkunegi irakasleekin (argazkia NABO/HABE) Bihar amaituko da Boisen AEB eta Kanadako euskara irakasleen barnetegia. Hamahiru lagun ari dira ikastaroan partehartzen, besteak beste, San Frantzisko, Denver, Chicago, Vancouver, Reno, Wyoming eta Boise bertatik etorriak. Edizio honetan irakasleak NABOren euskara arduradun Izaskun Kortazar eta HABEko teknikari Kinku Zinkunegi dira. Talde hau 2010ean jarri zen abian eta, egun, bataz besteko maila 4. urratsekoa da.

Gehiago irakurri...


Oier Quesadaren euskal gastronomia tailerra Viña del Mar-en euskara sustatzeko

2013/06/27

Pintxo txapelketako parte hartzaileak Viña del Marreko Euskal Etxean “Master euskal chef” gastronomi tailerra hizkuntza sustatzeko asmoarekin egin da Viña del Marreko euskal etxean, parte hartzaileek, janaria prestatzerakoan eta gero egin zen lehiaketan, euskaraz mintza zitezen. Euskara koordinatzaile Lorena Espinosak antolatu zuen jarduera eta Arabako Oier Quesada sukaldariak zuzendu zuen. Tailerrean ikasleek euskaraz azaldu zituzten osagarriak eta platerei euskal izenak eman zizkieten; ondoren besteen lana dastatu eta ebaluatu zuten.

Gehiago irakurri...


Patxi Zubizarreta "Magalik badaki" liburuaren ilustrazio tailerrean partaide, Wroclaw 2016ren barruan

2013/06/27

Patxi Zubizarerta idazlea, mahaiburuan, ilustrazio lantegiko partehartzaileekin bere lanari buruz solasean (argazkia ADones) Ekainaren 20tik 23ra euskal kulturari buruzko lantegi bat egin zen Poloniako Wroclaw-en, hiri honek Donostiarekin partekatuko duen 2016ko Europako Kultura Hiriburu izendapena kari. Aukera zabala izan zen egitarauan: euskal jantzietan oinarritutako moda ikastaroak, sukaldaritza klaseak, zinea eta musika, besteak beste. Ilustrazio tailer bat ere egin zuten, Patxi Zubizarretaren idazlearen "Magalik badaki" ipuinean oinarrituta. Idazlea bera bertan izan zen, lantegiko partehartzaileei laguntzeko.

Gehiago irakurri...


Tandilgo Gure Etxeak antolaturik, euskal dantzek eta tangoak bat egingo dute helburu solidario batekin

2013/06/27

‘Los Solistas de D’arienzo’ delako orkestraren kontzertuko afixa Izen handiko tango musikariek osatzen duten ‘Los Solistas de D’arienzo’ orkestra famatuak emanaldi bat eskainiko du bihar Tandil hirian. Gure Etxea Euskal Etxea antolatzaile, kontzertua ohorezko aurresku batekin hasiko da '2x4 erritmoan'. Ondoren, bertako eta nazioarteko ospea duten abeslariak entzun ahal izango dira Teatro del Fuerte Antzokian. Bildutako dirua hiriko Osasun Mentalaren Elkartearentzat izango da. Berri honekin batera, datorren astean Sanferminak direla eta burutuko dituen ekintzetan parte hartzeko gonbitea zabaldu du Tandilgo euskal etxeak.

Gehiago irakurri...


Getariako Iturregi hotela munduko onena hautatua izatea nahiko zenuke? Abuztuaren 25a baino lehen bozkatzeko aukera duzu

2013/06/26

Getariako Iturregi hotela Food and Travel aldizkari britaniarrak Getariako hotel hau hautatu du munduko onenen artean, Reader Awards txapelketaren barruan. Orain bozketa jarri dute abian internetan finalisten artean gustukoena aukeratzeko. Abuztuaren 25ean bukatzen da lehiaketa eta irailean izango da sari banaketa. Klik bat eginez lagun diezaiokezu hotel honi irabazlea izaten. Artikulu honetan azalduko dizugu nola.

Gehiago irakurri...


Musika, giro alaia eta euskal janaria Utah-ko Euskal Etxearen 2013ko Udako Piknikean

2013/06/26

Utah'ko Triskalariak taldeko kide batzuk, euskal etxearen udako piknikean dantzan (argazkia UtahEE) Utah Basque Club elkarteak iragan ekainaren 23an ospatu zuen bere urteroko Udako Piknika, aire zabalean egin zen bazkari eta ekitaldiekin. Topaketan parte hartu zutenen artean Utah'ko Triskalariak taldeko dantzariak izan ziren. Taldea New Yorkera bidaia antolatzen ari da eta horretarako dirua biltzeko kanpaina abiatu du. Berriki euren euskal dantza errepertorio zabala erakusteko aukera izan zuten Salt Lake City-ko "Living Traditions" kultur jaialdian.

Gehiago irakurri...


Etorritakoengatik EEak prestatutako pintxo eta dilistak "Madryn Platerean" Sukaldaritza Jaialdiko partaide

2013/06/26

"Madryn Platerean" ekitaldiaren baitan Ekoizleen eta Diseinu Azoka egin zen ekainaren 20 eta 21ean. Bertan Etorritakoengatik Euskal Etxeak Euskal Herriko ohiko mokaduak eskaini zizkion bildutako jendeari (argazkiaEE) Turismoa eta bertako elikagai eta ekoizleak sustatzeko asmoa duen Ekoizleen eta Diseinu Azoka, "Madryn Platerean" ekitaldiaren baitan burutzen da urtero Puerto Madryn-en. Hiriko beste hainbat enpresa eta erakunderekin batera, aurtengo edizioan, bertako euskal gizataldeak ere hartu zuen parte Azokan, proposamen gastronomiko batekin. Antolatzaileek gonbidaturik, euskal stand bat muntatu zuten Etorritakoengatik-eko lagunek eurak prestatutako pintxo eta dilistak saltzeko. Ekoizleen eta Diseinu Azoka 84. zenbakiko Eskolako instalazioetan burutu zen eta pasa den asteburu luzeko hitzordu erakargarrienetako bat suertatu zen Patagoniako hiri honetako lagunentzat.

Gehiago irakurri...


Bizi-bizi aurten EHMG mintegia: 9. edizioa amaitu berritan, 10.a ari da antolatzen urrian New Yorken

2013/06/25

Pedro Oiarzabal (Deustuko Unibertsitatea) hizlari 9. EHMGn; berarekin Joseba Etxarri (EuskalKultura.com), Oscar Alvarez Gila (UPV/EHU) eta Jon Ander Ramos (UPV/EHU) (argazkia EuskoSare.org) Ekainaren 18 eta 19an egin zen Bilbon Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegiaren bederatzigarren edizioa, eta antolatzaileen esanetan "arrakastatsua izan da, bai arlo zientifikoan, bai zabalkuntzan eta baita parte hartzeari dagokionez ere". Pedro Oiarzabal historialariaren esanetan, entzuleen artean "Euskal Herrira itzuli diren emigrante eta erbesteratuak izan ziren; Argentinatik, AEBetatik, Mexikotik eta Venezuelatik etorriak", eta hizlariak "Argentina, Kanada, Espainia, Euskal Herria, Italia edo Poloniako unibertsitatetakoak" izan ziren. Mintegia finkatu egin da eta aurten bertan egingo du hamargarren edizioa New Yorken, hiriko Euzko Etxea elkartearen Mendeurreneko ekitaldien baitan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia