euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideoko Euskaro Etxeak bere 102. urteurrena eta San Inazio ospatu zituen uztailaren 28an

2013/08/02

Montevideoko Euskaro Etxeak joan den abenduko Euskararen Eguneko argazkia, iragan igandean San Inazio eta 102. urteurren festa egin zen leku berean (argazkiaEE) Montevideoko Euskaro Etxeak bere 102. urteurrena eta San Inazio ospatu zituen joan den igandean, uztailaren 28an, elkartearen egoitzan eginiko ekitaldian. Gonbidatuetako bat, Baldomero Anso bazkidea, euskal aireek osatutako errepertorioarekin eskusoinua joz edertu zuen eguna. Gogoratu, bestalde, Euskaro Etxeak maiatzaren 25ean eginiko Batzar Nagusian berritu dituela buruzagiak, Lucia Goñi Spinoglio berretsi duelarik elkarteko lehendakari.

Gehiago irakurri...


Euskal Zinea abuztuan: Laburmetrai Jaia Montevideon (Euskal Erria) eta 'Begiradak' La Platan (Euzko Etxea)

2013/08/01

Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeak bere bazkideei, euskaltzaleei eta zinemazale interesatuei orohar abuztu honetarako egiten dien zinema arloko eskaintza. Negu gorrian eta hozbero hitzetik beroaren partea zinez erorita gabiltza Hego Konoan, baina, beroki lodia soinean bada ere, auketa izango dute euskaltzale eta zinemazaleek Montevideon zein La Platan euskal etxeek eskainitako zine proposamenak dastatzeko. Montevideon, Euskal Erria EEren eskutik etorriko da 'Euskal Laburmetraien Jaialdia' hilaren azkeneraino; Argentinako La Platan, berriz, 'Begiradapean' izeneko proposamenak zenbait nazionalitatetako egileen luzemetraiak eskainiko ditu Euzko Etxearen egoitzan.

Gehiago irakurri...


Arrakasta handiz darrai Asunciongo Sheraton-en Euskal Sukaldaritza Jaiak Iker Gonzalez donostiarra chef

2013/08/01

Iker Gonzalez Aierbe chefa, Hector Izaguirre Asunciongo EEko lehendakaria eta bere emazte Nora Izaguirre, eta Manuel Pfannl (argazkia ABC Color-Asuncion) Iker Gonzalez Aierbe, Donostiako Hotel Maria Cristina ospetsuko sukaldari -burua denak arrakasta hadiz eutsi dio hiriburu paraguaitarrean uztailaren 25etik aurrera eta bigarren urtez segidan eskaintzen ari den Euskal Sukaldaritza Jaialdiari. Etzi larunbata, abuztuaren 3an, amaiera ezarriko zaio euskal sukalde-moldeen erakuslehio aparta izan den ekimen honi, oihartzuna zaleen artean handia eta ona izan delarik, baita bertako euskal etxe eta komunitatekoen artean ere.

Gehiago irakurri...


Euskal emanaldiak abuztuan Londresen: Gibelurdinek, Oinkari dantza taldea eta Fermin Muguruza

2013/08/01

Gibelurdinek taldea (argazkia www.gibelurdinek.wordpress.com Londresko Euskal Elkarteak bere 'Udako Jaiak' ospatuko ditu abuztuan, eta deia zabaldu du hilabete honetan hirian egingo diren euskal ekitaldietan parte hartzeko. Larunbat honetan, abuztuaren 3an, Gibelurdinek taldeak emanaldia eskainiko du euskal etxean, bere azken lana aurkezteko. Abuztuaren 7an, bestetik, Villabonako Oinkari Dantza Taldekoek Oxford Housen bertan “Ari Du” ikuskizuna aurkeztuko dute. Eta, abuztuaren 23an Fermin Muguruza Londresen izango da hirugarren aldiz aurtengo bira mundialaren baitan, kontzertu bat emateko The Garage aretoan.

Gehiago irakurri...


Atzo hasita igandera arte luzatuko dira Buenos Airesen Laurak Bat-en 'Aste Inaziotar'eko ekitaldiak

2013/08/01

Laurak Bat-eko Aste Inaziotarraren programa Programa polita eskainiko die Laurak Bat Euskal Etxeak bere kide eta lagunei datozen egunotan San Inazio eguna dela eta. Ekintzak atzoko elizkizunekin hasi dira eta igandean bukatuko dira, dantza erakusketa eta bazkari batekin. Horrez gain, euskal pilotaz eta musikaz gozatu ahal izango dute Belgrano etorbideko etxera bertaratzen direnek. Berri honekin batera, datozen ekitaldien informazioa ere iritsiarazi digute Laurak Bat-eko arduradunek. Abuztuan zehar, musika, literatura eta antzerki ekintzetan parte hartzera gonbidatzen du Argentinako euskal etxe zaharrenak.

Gehiago irakurri...


Jai giroa eta komunitate indigenekiko engaiamendua Corpus Christiko Euskal Kultur Festan (ikus bideoa)

2013/07/31

Mota askotako ekintzak gauzatu ziren Corpus Christiko Euskal Kultur Jaian, tartean antzezlanak, aire zabaleko ekintzak eta Literatur Lehiaketaren sari banaketa (argazkiak EE) Urteko bere ekitaldi nagusia burutu du Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christi-ko Eusko Etxeak neguko oporraldian. Uztail erdialdean eginiko Euskal Kultur Festak ondo pasatzeko eta euskal kulturara hurbiltzeko aukera politak eskaini dizkio komunitateari. Aurtengo proposamen batekin, ordea, Eusko Etxea haratago joan dira eta komunitatearen mugak ere gaindituko ditu, Saladilloko ‘Cine con Vecinos’ elkartearen eskutik, eskualdeko indigenen egoera salatzen duen bideo bat egin baitute, Corpus Christi-ko herritarrak protagonista, Euskal Kultur Jaiaren baitan. Bideo ikustera gonbidatzen zaitugu (artikuluan). Laster zenbait hizkuntzatara itzuliko da, tartean guaraniera eta euskara.

Gehiago irakurri...


Duela 69 urte Itxarkundia jaio zen Arrecifesko (Argentina) Euskaldunak Denak Bat euskal etxean

2013/07/31

Itxarkundia taldea Arrecifesen 1944an Gaur bezalako egun batean, uztailaren 31ean, San Inazio egunez, Itxarkundia jaio zen Santa Fe probintzia argentinarrean, Arrecifesko euskal gizataldearen barruan. Euskaltzaletasunak bultzatuta, dantzari talde hau erreferentzia bilakatuko zen bere inguruan eta bere garaian. Izan ere, Itxarkundiak jende askoren memorian dauka lekua eta Arrecifesko eta Argentinako euskal historiako parte da. Urteurren honi buruz eta Itxarkundiaz idazten digu artikulua, Arrecifestik, Jon Lucio Agotegarai Etxanizek.

Gehiago irakurri...


1919an hasitako "Confiteria Los Vascos" gozotegia saritu dute Bahia Blancan, segida familiarra sariarekin

2013/07/30

Argentinako Bahia Blancako Los Vascos Gozotegiaren iragarkiak (argazkia Ravens Sociedad de Publicidad) Laugarren urtez banatu dira aurtengo uztailean Argentinako Bahia Blancan Corporación Sariak, bertako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Korporazioak antolatuta, lau sari horietako bat, 'segida familiarra' arlokoa, 'Confitería Los Vascos' gozotegiari eman zaiolarik. Hiriko La Nueva Provincia egunkariaren arabera "segida familiarraren saria ezin izan da egokiago eman, Los Vascos Gozotegiari eman baitzaio, Bahia Blancako leku esanguratsuenetako bati. Donado 196 helbidean kokatua, 1919an sortutako leku tradizional hau, ibilbide familiar aberatsekoa da, abiatu zuten eskuetatik hasita, Jose Moro Izaguirre eta Valentina Lecuona abiatzaile", dio aipatu egunkariak, jarraian biltzen dugun oharrean.

Gehiago irakurri...


Sara Pagola Euskadiren ordezkaria bisitari, amaitu da Rosarion Euskara Munduan-go 2013 negu barnetegia

2013/07/30

Euskara Munduan-en ikasle eta Kinku Zinkunegi, Gabriel Arce, Gabriela Mendia eta Sabrina Otegui irakasleak Zazpirak Bat Euskal Etxearen atarian (argazkia Valeria G. Oyarzabal) HABE eta FEVAren babesarekin, arrakastaz amaitu da Rosarion Euskara Munduan proiektuko 2013-2016 epeko bigarren barnetegia. Lan handiko egunak bizi izan zituzten Argentina, Brasil, Txile eta Uruguaiko ikasleek Zazpirak Bat Euskal Etxean. Hala ere oso pozik agertu ziren agur esateko momentuan eta udakoan pentsatzen hasiak dira jadanik. Bisita egitarauari jarraituz, Euskadiko ordezkaria den Sara Pagola ere bertaratu zen Rosariora pasa den astean. Eusko Jaurlaritzaren Nazioarteko Politikari buruzko hitzaldia eskaini aurretik, Euskara Munduan-en ikasle eta irakasleekin mintzatzeko aukera izan zuen Lakuako Gobernuaren Ordezkariak.

Gehiago irakurri...


San Inazio eguneko ospakizunak une gorenera iritsiko dira bihar eta asteburuan Diasporako hainbat euskal etxetan

2013/07/30

San Inazio jaia Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxean, Arrecifesen Boisek abiatu zituen Diasporako San Inazio festak, iragan uztailaren 26, 27 eta 28an; baina egunotan munduko beste zenbait txokoetara zabalduko da santu euskaldunaren jaia. Bihar bertan da Bizkaia eta Gipuzkoako patroiaren eguna (Argentinako Junin hirikoa ere bada) eta bi probintzia horietan jai eguna izango dugu. Bi euskal etxek bat egingo dute ospakizunekin bihar bertan: Argentinan Necocheako eta Arrecifeseko euskal etxeek eta Paraguaien Asunciongo Jasone Etxeak. Beste zenbait lekutan, hala nola Mexiko, Santiago edo Viña del Mar-en, asteburuan egingo dira bestak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia