2013/08/05

EuskalKultura.com-ek NABOk 2014rako argitaratu dituen hormarako bost egutegi zozketatuko ditu irailean bere irakurle eta lagunen artean. Parte hartzeko, nahikoa duzu gaur bertan email bat bidaltzea. "Celebrate + Educate = Perpetuate" lelopean ari da lanean Estatu Batuetako Renon 1973an jaio zen euskal etxe eta elkarteen biltzaile den erakunde hau, 41 euskal elkarte bilduz. Euskal Herriko eta Diasporako irudi koloredun ugari dakar egutegiak, baita hilabetero ere euskal idazle eta liburu baten berri ere. Zozketan parte hartzeko epea irailearen 18an bukatuko da eta emaitzak 20ean jakin araziko ditugu.
Gehiago irakurri...
2013/08/05

Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxetik gogora ekartzen digute indarrean segitzen duela 'Euskaldun bati gertatutako' izenburu eta gai harturik deitu duten nazioarteko ipuin lehiaketak. 18 urtetik gorakoentzat da, egiazko edo asmatutako gaia isla dezake eta irabazleek diploma eta garaikurra bana jasoko dituzte. Originalak entregatzeko epea urriaren 15ean bukatuko da.
Gehiago irakurri...
2013/08/05

Euskal Herriko Unibertsitateak liburu elektroniko gisa argitaratuta, eskuragai daude dagoeneko sarean, 2013ko maiatzaren 28-29an EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean egindako "Latinoamerika eta Kariberi buruzko I. Jardunaldiak: Latinoamerika mundu mailako turbulentzian: erronkak, mehatxuak eta aukerak" ekimenean aurkeztutako lanak. Liburua pantailan irakurri edo lasai asko jaitsi dezakezu kitorik pdf formatoan.
Gehiago irakurri...
2013/08/05

Omenaldia eta gomuta berezia eskaini zioten Ziortza-Bolibarko herriak eta bertako Simon Bolivar Museoak Libertadoreari, elizaurre bizkaitar honetako ondorengo izan zen buruzagi hegoamerikarraren jaiotzaren 230. urteurren egunean. Uztailaren 24a zen eguna eta data ospatzeko hitzaldia eman zuen Koldo San Sebastian kazetari eta ikertzaileak, Museoko, herriko eta Bizkaiko Foru Aldundiko agintariak, hainbat herritarrekin batera, bertan zireela.
Gehiago irakurri...
2013/08/05

2013ko abuztu eta irailean 'Askapenaren Venezuelarekiko 14. Elkartasun Euskal Brigada' herrialde karibetarrean izango da, euskal elkarte internazionalistak aditzera eman duenez. Brigadak Euskadi eta Venezuelaren arteko truke politikoa landu eta bi herrialdeak bizitzen ari diren egoerak aztertuko ditu. Askapenatik azpimarratu dute "Venezuelak eta bertako aldaketa sozial eta politiko prozesuak irabazi duten ospea", "mundu mailan ekidinezineko erreferente gisa" bilakatuta "sistema kapitalistari men egiten ez dion herri ikono gisa".
Gehiago irakurri...
2013/08/02

Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak aditzera eman du Gaztemunduren 2013ko edizioan parte hartuko dutenen behin-behineko zerrenda. Aurtengo Gaztemundu abuztuaren 31etik irailaren 14ra bitartean gauzatuko da Gasteiz oinarri hartuta, jakina denez euskal etxeetan musikari direnei eskainita. Hautatutako hamabostak Argentinakoak dira (11), Estatu Batuetakoak (2) eta Txilekoak (2).
Gehiago irakurri...
2013/08/02

Aurten bai, aurten ausartu dira Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko ia ehun lagun aspaldiko ametsa betetzera. Artzain lanean ibili ziren orain makina bat urte AEBetako Oestean, eta orain, adinean aurrera joan arren, hara bueltatuko dira, asko eta asko lehendabizikoz. "Gehienak irrikitan zeuden, baina beraiek bakarrik joateko ausartzen ez zirela", esan dio EuskalKultura.com-i elkartetik Laura Igantzik. "Dena antolatuta denez, eta lagun artean, pozik doaz beraien emazte, seme-alabekin...". Abuztuaren 31n dira abiatzekoak eta Chinon, Bakersfield-en, Fresnon eta San Frantziskon ibiliko dira, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2013/08/02

Jardunbide handia du Zazpirak Bat-eko emakumezkoen boleibol taldeak
Ligako ‘Maxi’ Kategorian. Azken zortzi urteotan Rosarioko bertako txapelketa hiru aldiz irabazi du eta garaipenak ez dira hiriko lehiaketara mugatu; nazio mailako partiduetan ere izan ohi dituzte oso emaitza onak ‘Zazpi’ko neskek. Taldea 1999. urtean sortu zen eta berehala izan zuen paregabe esperientzia bat: 2001ean, Boleibol Euskal Federazioak gonbidaturik Euskal Herrira bidaiatu zen Euskadiko Selekzioen kontra neurtzeko. “Ligako beste taldeek errespetu handia diete ikurrina koleretako gure bereizgarri eta euskarazko kantuei. Eta guk harrotasun handiz daramagu Zazpirak Bat euskal etxearen izena gure kamisetetan”, adierazi diote jokalariek EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2013/08/02

Etxepare Euskal Institutuak uztailaren 26ean argitaratu zuen Arte eszeniko, ikus-entzunezko eta musika azoketara joateko laguntzen aurtengo deialdia. Laguntza horien helburua 2013an zehar euskal artista eta ekoizleek azoka hauetara egin dituzten edo egingo dituzten bidaiak sustatzeko diru-poltsak banatzea da. Eskabideak aurkezteko epea abuztu osoan zehar eta irailaren 13a bitartean izango da irekita.
Gehiago irakurri...
2013/08/02

Kulunka Teatro konpainia euskalduna Txinara bidaiatuko da abuztuan arrakasta polita lortzen ari den 'André & Dorine' antzezlanarekin. 2010eko urrian estreinatu zutenetik, mundu osoko 20 herrialde baino gehiagotan izan dira eta, orain, Txinara itzuliko dira, Taiwanera hain zuzen, Taipei Arts Festival jaialdiara. Alzheimerrari eta maitasunari buruzko hausnarketa hunkigarria da lana eta hitzik gabe antzezten dute aktoreek, maskarak jantzita.
Gehiago irakurri...