euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal literatura lau haizetara ibiliko da udazkenean: Asturias, Irlanda, AEB, Polonia, Argentina, Txile...

2013/09/19

Ostegunean eta ostiralean Asturiasen egingo den literatur topaketan izango Miren Agur Meabe, beste zenbait euskal idazlerekin batera (argazkia Zaldi Ero) Etxepare Euskal Institutuak aditzera eman du hainbat euskal idazlek eta itzultzailek datozen hilabeteetan Euskal Herritik kanpo egingo dituzten ekitaldiak. Miren Agur Meabe, Iban Zaldua, Jon Juaristi, Karlos Linazasoro, Harkaitz Cano eta Kirmen Uribe, besteak beste, nazioarteko topaketa eta jaialdi ezberdinetan izango dira irailean eta urrian. Jarduerok Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz edota bitartekaritzaz burutuko dira.

Gehiago irakurri...


Paraguaiko euskal frantziskotarrei buruzko liburu bat aurkeztu zen atzo Asuncion-en, Jone Lunak idatzia

2013/09/19

Liburuaren azala eta egilearen argazkia. Liburua atzo zurkeztu zuten Asuncion-en gaiari lotutako hiru doktorek Atzo aurkeztu zen hiriburu paraguaitarrean 'Franciscanos vascos en Paraguay, un estudio antropológico' (Euskal frantziskotarrak Paraguain, ikerketa antropologiko bat) liburua, Jone M. Luna Miranda euskal antropologo eta historialariak idatzia. Ramiro Dominguez doktoreak aurkeztu zuen Paraguaiko Elkarte Indigenistan (AIP) eginiko ekitaldia eta bertan aritu ziren hizlari bertako presidente Ricardo Moreno Azorero doktorea eta Nilo Damián Zárate doktorea, azken hau Asunciongo Unibertsitate Katolikoko Ikerketa Antropologikoen Zentroko zuzendaria. Liburuak antropologia eta misionogiaren arteko harremana aztertzen du Paraguaiko euskal frantziskotarren kasuan eta egileak 2004-2009 bitartean eginiko zenbait lan biltzen ditu, oinarri dituela Paraguain bertan eginiko hainbat elkarrizketa, bereziki bertako euskal frantziskotarren erdigune izan ziren Asuncion eta Villarrican.

Gehiago irakurri...


Zahatoa eskuan eta dantza eginez iragarri dute Etorritakoengatik Euskal Etxeko lagunek Euskal Asterako bidaia

2013/09/19

Puerto Madryngo euskal etxeko dantzariak joan den igandeko, irailaren 15eko elkarretaratzean (argazkiaEE) Berria ez litzateke hain bitxia izango Argentinako Patagonian dagoen Valdes penintsulatik Cordoba probintziako Villa Maria hirira 1500 kilometro daudela jakingo ez bagenu. Hori da azaroan 2013ko Euskal Aste Nazionalean parte hartzeko bertako haur, gazte eta helduek autobusez ibili beharko dutena. Besteak beste, bertako dantzariak Argentina osoko beste hainbat gazterekin bildu daitezen, azaroaren 8tik 10era. Berria, euskal etxeak kideentzako antolatutako bazkarian ezagutarazi da, joan den igandean, irailaren 15ean.

Gehiago irakurri...


Kirmen Uribek zenbait topaketa literariotan hartuko du parte datozen egunetan New Yorken

2013/09/18

Kirmen Uribe New Yorkeko kaleetan, Central Park inguruan paseatzen (argazkia Cosmopolitananuevayork.blogspot.com.es) Kirmen Uribe idazle ondarroarra Estatu Batuetara bidean da, zenbait topaketa literariotan parte hartzeko datozen egunetan. Ostegunean, irailaren 20ean, CUNY unibertsitatean bere obra hartuko dute mintzagai bi hizlarik, bera ere partaide. Igandean, ostera, Brooklyngo Book Festival delakoan bere poemen emanaldi bat egingo du eta 'Hiriak eta beren mamuak' izeneko mahai inguruan arituko da beste idazle batzuekin batera. Eta astelehenean, irailaren 23an, beste errezitaldi bateko partaide izango da Bowery Poetry Clubean.

Gehiago irakurri...


Berlingo Euskal Etxeak zuzendaritza berritu du; Ainhoa Añorgak darrai presidente

2013/09/18

Berlingo Euskal Etxearen ekitaldi batean zuzendaritzako zenbait kide: ezkerrean, Unai Lauzirika diruzaina, eta eskubian, Ainhoa Añorga presidentea (argazkia BerlinEE) Oporretako etenaldiaren ostean, Berlingo Euskal Etxea hil honetan itzuli da lanera eta hasiak dira dagoeneko ikasturte berriko ekinean. Aurreneko ekitaldietako bat Urteroko Ohiko Biltzar Nagusia izan zen, irailaren 13an. Bertan elkartearen eguneroko martxari dagozkion hamaika kontuez jarduteaz gain, Zuzendaritza Batzordea berritzeko bozketa ere egin zen. Elkarteak aditzera eman duenez, Ainhoa Añorga Osak jarraitzen du presidente karguan eta Constanze Lindemann eta Lourdes Eizaguirre dira presidenteordeak.

Gehiago irakurri...


Jendetsua eta arrakastatsua izan zen Bordeleko Euskal Etxeak Ondarearen Egunean eratutako Euskal Azoka

2013/09/18

Kuxkuxtu txaranga urruñarra Bordeleko Quai Richelieu delakoan inguruak musikarekin alaitzen (argazkia BordeleEE) Bordeleko Euskal Etxeak lagun asko bildu zituen hiriko Quai Richelieu delakoan egin zen azokara iragan asteburuan. Ondarearen Egunaren baitan antolatu zuen elkarteak ekitaldia, euskal kultura eta gastronomia bordelesei ezagutzera emateko asmoarekin. Urruñatik etorri zen Kuxkuxtu txarangak musika eta kantuekin alaitu zuen gunea, eta harrijasotzaileek herri kirol erakustaldia eskaini zuten. Euskal Etxeak sarean argitaratu ditu eguneko irudiak.

Gehiago irakurri...


Autodeterminazioari buruzko hitzaldia eta 'Lagun Onak' Integrazio Proba asteburu honetan Pergaminon

2013/09/18

2013ko Integrazio Probako korrikalariek jantziko duten nikia (argazkiaEE) Urteroko hitzorduari huts egin gabe, kirol arropa jantziko dute datorren igandean Pergaminoko Lagun Onak-eko kideek Buenos Aires probintzia argentinarreko hiri honetan burutuko den Erdi Maratoian parte hartzeko. Baina korrika egitearekin batera, beste ardura bat hartuko dute beren gain euskal etxekoek ekitaldi honetan: ‘Lagun Onak’ Integrazio Proba antolatzea. Erdi Maratoia irailaren 22an izango da, goizeko 9etan, San Martin Udal Parkean. Hau ez da, ordea, euskal etxeak asteburu honetarako daukan gonbite bakarra. Ostiralerako mintzaldia iragarri du, Eugenia Cruset eta Cesar Arrondo hizlari.

Gehiago irakurri...


Urteko Batzar Nagusia egin du Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak Buenos Aires probintzian

2013/09/17

Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeko lehendakaria eta Zuzendaritza Batzordeko kide batzuk euren dantzariekin (argazkia DeChivilcoy.com.ar) Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxetik, Buenos Aires probintzia argentinarrean, jakinarazi dute elkarteak bere Urteko Batzar Nagusia egin zuela abuztuaren 20ean eta honakoek osatzen dutela, besteak beste, Zuzendaritza Batzorde berria: Luis F Goicoechea, lehendakari; Felipe T Livano, lehendakariorde; Nelba Calonge de Letamendi, idazkari; Mabel Robiani Larrañaga, idazkariode; Alberto S Mindeguia, diruzain; eta José María Letamendi, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Etxeak Euskal Astea egingo du aurten, urriaren 7tik hasita 11ra

2013/09/17

Madrilgo Euskal Etxearen sarrera nagusia, Diputatuen Kongresuaren atzean dagoen Jovellanos kalearen 3. zenbakian Azken hiru urtetan El Retiro parkea izan da Madrilgo Euskal Etxearen urriko euskal jaien gunea, baina aurten, hainbat arrazoi direla medio, festa elkartearen egoitzara ekartzea erabaki dute antolatzaileek. Kokagune bikaina da egoitza; izan ere, Madrilgo erdigunean bertan dago, non eta Diputatuen Kongresuaren atzekaldean. Hantxe egingo dira aurten Euskal Asteko jarduerak, urriaren 7an hasi eta 11 bitartean.

Gehiago irakurri...


Bihar 2014 NABO egutegi zozketaren azken eguna: parte hartzeko aski duzu email bat bidaltzea

2013/09/17

Bihar da parte hartzeko azken eguna. Iritsi da zozketa eguna eta EuskalKultura.com-ek NABO Ipar Ameriketako euskal elkarteen federazioak urtero argitaratzen duen eskegiteko egutegiaren 2014ko edizioko bost ale banatuko ditu zozketan parte hartu nahi izan dutenen artean. Parte hartzeko aski da email bat bidaltzea zure datuekin. Bihar asteazkena 24:00etan amaituko da epea, ostegunean egingo da zozketa eta ostiraleko buletinean adieraziko dira irabazleak. Zorte on!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia