2020/11/10

Paula Basaldua soziologoak Argentinako Garapen Ministerioaren Genero Kabineteko koordinatzailea izendatu dutejoan den astean. "Genero berdintasunaren aldeko eskubideak sustatzen dituen” Ekitatea erakundeko erreferentea den adituak adierazi dio EuskalKultura.eus-i ekainean hasi zela Ministerioan aholkularitza lanetan, eta kabinetea sortzea erabaki zutenean, Matias Kulfas ministroak ...
Gehiago irakurri...
2020/11/09

Hirugarren edizioa zuen aurtengoa Euskal Diasporaren Egunak, pandemiagatik edizio birtuala, baina hala ere mundu osoko hainbat euskal etxek modu batera edo bestera, bakoitzak ahal izan zuen moduan, ospatu nahi izan zutena. Mota askotako hamaika ekitaldi eta ospatzeko modu horien irudiak Jaurlaritzara bidali zizkioten eta gaur bertan aurkeztu dio Gasteizen Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal ...
Gehiago irakurri...
2020/11/09

Aurtengo ikasturtea bitxia ari da suertatzen, baina baldintza, oztopo eta zailtasun guztien gainetik ektibitateek eta bizitzak aurrera egin behar dute, eta halaxe ari dira Pauen, hiriko Lagunt etsa Maita Euskal Etxekoak. Euskara irakasle baten bila ari direla helarazi digute mezua, elkarteko Gau Eskolan aritzeko. Lan ordaindua da eta, baldintza zehatzak adosteke, klaseak astelehen iluntzetan emateko izango ...
Gehiago irakurri...
2020/11/09

Aurrera doa London Basque Society Euskal Elkartearen online programazioa: ostegun honetan, azaroaren 12an, bertsolaritza tailerra Oihana Iguaran bertsolariaren eskutik. Eta datorrenean, azaroaren 20an, ostirala, Transgeneroen Oroimenaren Egunarekin (Transgender Day of Remembrance) bat eginez, “Mi Pequeño Gran Samurai” (2019) filmaren emanaldi eta debatea, Liverpoolgo Unibertsitateko ...
Gehiago irakurri...
2020/11/06

Adi Kalifornian San Frantzisko aldeko euskaldunak, gaur baita azken eguna datorren asteko igandean, azaroaren 15ean, Gure Euskal Etxean egitekoa den "Sagardotegi eta Txakolin Egun"erako izena emateko. Euskal Etxeak zaharberritu berria du kantxa eta bertan egingo da, eserlekuak, osasun neurriak direla-eta, 100 pertsonara murriztuta. Baina bi tanda eginen dira, 13:00etan eta 17:00etan. Eta kasu, EZ BAITA ...
Gehiago irakurri...
2020/11/06

Zazpirak Bat-ek baiezkoa eman dio beste behin hiriko gobernuaren deialdiari eta asteburu honetan eta hurrengoan Rosarion ospatuko den Gizataldeen Topaketaren 36. edizioan hartuko du parte. Pandemiaren ondorioz, janari tipikoen salmenta izango da Jaialdiaren ekintza nagusia. Erakunde bakoitzak bere egoitzan prestatuko ditu eta bezeroek Internet bidez ikusi eta Whatsappez eskatu ahal izango dute menu, ...
Gehiago irakurri...
2020/11/06

"Funtsezkoak" kanpainak beste herrialde batzuetan jaiotako nafarrek COVID-19 pandemian izandako papera jendaurretzen du eta Nafarroako Gobernuak "Navarra de Colores – Nafarroa Koloretan" markarekin egiten duen lehenengo sentsibilizazio publizitate kanpaina da (ikus hemen aurkezpena. “Funtsezkoak”ek egiazkoak diren 8 protagonista aurkezten ditu, ...
Gehiago irakurri...
2020/11/05

Nafarroako Gobernuak, Migrazio Politika eta Justizia Departamentuaren bitartez, "Navarra de Colores - Nafarroa Koloretan" marka aurkeztu zuen atzo. Zeharkako marka honek Foru Komunitatean presentzia daukaten kulturen arteko bizikidetzarekin lotutako ekintza eta kanpaina guztiak identifikatuko ditu.
Gehiago irakurri...
2020/11/05

"Hamaika Gara-Somos multitud" egitasmoak erabakitzeko eskubidea erreferendum bidez gauzatzearen aldeko atxikimendu eta konpromiso bilketa masiboa bultzatzen du."Euskal Herrian eskubide honen alde dagoen jarrera nagusia ikustaraztea du helburu, eta Euskal Herriko lurralde desberdinetan urrats eraginkorrak ematea". Sinadura bilketa Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroan egingo da, ...
Gehiago irakurri...
2020/11/05

Kolpe ikaragarria Nevadako Elkon, astindua bere familiari eta zirrara eta sumina bertakoen artean joan den igandean Kylee Leniz, 16 urteko gazteak MacDonalds-eko drive thru delakoan (autotik jaitsi gabe lehiatilatik bere manatua eskatzen duten bezeroei atenditzen) lanean ari zela su-arma erasoa jasan eta ondoren ospitalean hil ostean. Erasoa ausazkoa gisa ikertzen ari da polizia. Erasotzailea, 24 ...
Gehiago irakurri...