2021/04/13

Diaspora edota migrazioen mundua landu baduzu eta horien inguruko azterketa, gogoeta edo ikerlan edo paperik jendaurretu nahi baduzu, garaiz zaude uda azkenean Donostian egingo den AEMIren Batzarrean aurkezteko. Gogora dezagun AEMIko (Association of European Migration Institutions - Europako Migrazio Erakundeen Elkartea) parte dela Eusko Jaurlaritza bere Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren ...
Gehiago irakurri...
2021/04/12

Gogoan edukiko dute gure irakurleek joan den martxoan Guillermo López buru duen 'Karibeko Euskal Etxea'k "Euskaraz Kolonbia" izenpean abiarazitako ekimena. Parte hartu nahi zutenei --Kolonbiakoak, inguruko herrialdetakoak baina beste edozein lekutakoak ere izan zitezkeen-- idazteko eta euskal esaldi edo esaera bat lortu eta hura ikasi eta kamera aurrean bota eta horren bideoa bidaltzeko ...
Gehiago irakurri...
2021/04/12

Venezuelako hiriburuan jaio zen, aita ezpata-dantzaria eta bertako Eusko Etxeko bazkide aktibo eta lehendakari ohia izan zen Paul Aguirre izan zuela. Geroafo familia Euskal Herrira itzuli eta hemen eman zituen Ione Mirenek lehenengo pausoak dantza munduan, Baionan, euskal dantzetan eta berehala balletean. Hamaika urte besterik ez zituela Pariseko Opera Nazionalaren Dantza Eskolerako aukeratu eta hara ...
Gehiago irakurri...
2021/04/09

St Pierre eta Miquelongo Euskal Etxea (EESPM) euskal kulturan trebatutako kultur animatzaile baten bila dabil uda honetarako, ekainean hasi eta irailean bukatzeko. Bilatzen den pertsonak euskal kulturaren ezagutza zabala beharko du izan, ekimena eta animaziorako trebetasuna, eta izango dituen zereginen artean daude euskara eta euskal kulturari lotutako tailerrak antolatzea, SPMko agorrileko besta eratzea, gazte ...
Gehiago irakurri...
2021/04/09

Bisita egin die martxoaren 29an 'Artea' Euskal Etxeko lagunei Etxepare Euskal Institutuko 'Euskara Munduan' programako koordinatzaile Kinku Zinkunegik eta, besteak beste, Etxepare Euskal Institutuaren eta Mallorcako Euskal Etxearen artean euskara eskolak emateko daukaten hitzarmena berritu dute bi erakundeek. Zinkunegirekin bildu ziren Arteako lehendakari Nicolas Ibarra eta Julen ...
Gehiago irakurri...
2021/04/09

Pilota Paleta Txapelketa Mistoaren egoitza izan zen joan den larunbatean, apirilaren 3an, Necocheako Euzko Etxeko trinketea. Ekitaldi arrakastatsua suertatu zen, honako irabazleekin: bikote txapelduna Victoria Lastagarayk eta Sebastian Gomezek osatutakoa izan zen, bigarren lekuan Cristian "Oso" Barac eta Maite Bilbao. Azpimarragarria baita ere, antolatzaile, euskal ...
Gehiago irakurri...
2021/04/08

Kanpainak aurrera darrai eta Battle Mountaingo (Nevada) Oberenak Euskal Etxeak zeure botoa behar du bertako "Roots Leadership" (sustraien buruzagitza) saria eskuratzeko 2021ean. Oberenak herrian hautatutako sei finalistetako bat da eta sariduna jendeak ematen diguen botoez erabakiko da eta, beraz, izugarri onartu eta eskertuko lukete euren aldeko botoa emango bazenu. Euskal Etxearen alde bozkatzeko, ...
Gehiago irakurri...
2021/04/08

Mariana Domine Irigoyen eta Adrian Charras musikari arrecifestarrek proiektu berria dute esku artean. Argentinara etorri ziren Euskal Herriko zazpi lurraldeetako immigranteen gorabeherak kontatu eta kantatuko dituzte, begirada berri bat proposatuz euskal immigrazioaz. Domineren hitzetan, “Immigranteen gutunak abesti bihurtu, eta kontatu nahi dugu zergatik etorri ziren euskal immigranteak, nondik eta ...
Gehiago irakurri...
2021/04/07

Azken igandean ospatu zen Aberri Eguna Euskal Herrian eta Euskal Diasporan. Iaz ez bezala –gogora dezagun iazko Aberri Eguneko ekitaldi guztiak on line izan zirela– aurten bai burutu ahal izan dira aurrez aurreko zeremonia batzuk. Pandemia egoera honetan zaila da jakitea datozen asteetan zer gertatuko den; hala ere, edo agian horregatik, Diasporako euskal etxe batzuek momentuz dauden aukerak baliatu ...
Gehiago irakurri...
2021/04/07

Hiru hamarkadatik gora darama etengabe lanean Argentinako Paraná herritik, Entre Ríos probintzian, Presencia Vasca irratsaioak. Informazioa, musika, kronikak, iritzi eta editorialak, guztia Euskal Herria eta bere diaspora ardatz, hori da igandez igande ordubetez aireratzen duena, eta azken urteotan baita sareratzen ere, saioa munduko edozein lekutik entzun baitaiteke. Raul Alcainek sortua, ...
Gehiago irakurri...